Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Osasuna

Λ

Eraikin gaixoaren ondoriozko gaixotasun laborala: Preskripzio fakultatibodun bulegoak

Mahaien diseinu eta aire-girotze desegokiak egunetik egunera gaixo arin gehiago sortarazten ari den lipodistrofia erdizirkular izeneko gaitzaren eragile izan daitezke

  Lipodistrofia erdizirkularra (LE) gaixotasun laboral arin bezain bitxia da; arina, kaltegarria ez izatearren, pazienteari tratamendua ezartzera behartzen ez duelako eta ondoriorik uzten ez duelako. Bitxia, berriz, horren erantzukizuna lantegiaren (honetan, bulegoaren) diseinu eskasari leporatu behar baitzaio. Euskadi eta Kataluniako enpresa handietan gaitz horren agerpenak azaltzeak, atzo arte ezezaguna zen gaixotasun hori laneko medikuntza alorrean lehen mailara altxatu du.

Gaitzaren bereizgarria izterraren albo-aurrealdean zentimetro batetik lau bitarteko zabaleradun zerrenda erdizirkular isolatu edo multzoka agertzea da, alderdi horietan larruazala normala izani. Eraginik gertatzen den bakarra, azal azpian dagoen ehun adiposoa da. Arazo nagusia, beraz, afekzioa sintomarik gabe garatzea da; kasuren batean bakarrik agertzen da tenkatasun edo hanka astunen sentsaziorik. Diagnostikoa begiz egiten da, bestelako miaketa konplexuagoen beharrik gabe. Kalterik gabeko afekzioa denez, berez sendatzen da agertu denetik hilabete batzuetara edo lehenago ere, lantegian neurri jakin batzuk hartzen badira.

Geroz eta paziente gehiagori eragiten dion arren, lipodistrofia mota hau ez da patologia berririk. Estreinako kasu ezagunak 1974 urtean agertu ziren eta, harrezkero, beste hainbat ere deskribatu izan dira, banan-banan eta kanpo-faktoreekin loturik, hala nola mikrotraumatismo errepikakorrekin edo eraginiko alderdiaren gaineko presio jarraituarekin. 1995 urtean, ordea, Bruselako bulegoetan hamaika kasu agertu ziren eta 2005 - 2007 urteetan Espainian azaldu ziren lehen kasuan. Horietan garrantzizkoena 2008ko otsailean Bartzelonako enpresa batean gertatu da, lipodistrofia erdizirkularrak langileen %20ren baitan izan duelako eragina.

Geroztik Espainiako beste hainbat tokitan 600 kasu baino gehiago erregistratu dira, ezaugarri hauek dituzten lantegietan, batik bat: lantoki inguruetako aire-girotzeko sistemaren eta hezetasun erlatibo txikiaren ondorioz elektrizitate estatikoaren maila handiak sortarazten dira. Ikerlanek iradokitzen dutenez, zutik dauden pertsonak mahaietan sostengatzen direnean sortzen omen da lesioa, orduan, mahaiaren eta kontaktua egiten duen gorputz-atalaren arteko potentzial-diferentzialagatik elektroien transferentzia gertatzen baita; transferentzia horrek adipozitoen (gantz zelulen) atrofia eragiten du.

Hipotesi hori hainbat datuk baieztatzen omen dute, hara: kasurik gehienetan izterren afekzioa albo bietakoa eta simetrikoa da eta zorutik 70-72 zentimetrotara (lan-mahaien altuera estandarra) azaldu ohi da. Mahai ertzaren ezaugarriek ere eragina izaten dute: zenbat eta meheago, zenbat eta biziagoa izan, orduan eta arrisku handiagoa dago. Horren zergatia, elektroien transferentziaren intentsitate handiagoak azal lezake. Horrelako ertzak dituzten mahaiak kendu eta angelu biribildu zabalekoak ipini zituzten enpresetan, berriz, kasuen intzidentzia nabarmen jaitsi zen. Neurri soil hori hartzearen eta hezetasun erlatiboa %45etik gora altxatzearen ondorioz, lipodistrofia erdizirkularrak bulegoetan ez dira berriro agertu.

Lipodistrofia erdizirkularra, beraz, lan jarduerarekin ez ezik, eraikin berrien diseinuari eta bulegoetako altzari eta aire girotzeko instalazioei hertsiki loturiko gaixotasuna da. Aurreneko kasuak agertzean formulatu ziren bestelako hipotesiak (arropa estuak erabiltzea edota jaiotzetiko anomalia anatomiko arterialak, besteak beste) zeharo baztertu dira. Horregatik, afekzioa aztertzea enpresetako prebentzio laboraleko zerbitzuen ardura da baina osasun-unitate berariazkorik ez duten enpresa txiki eta koxkorretako langile asko famili medikuarengana jotzen dute, ezinbestean.

Gaixotasun laboralak

  Europar Batasunean ere, herrialde batetik bestera ezadostasun ugari hautematen da, gaixotasun profesional jakin baten hautemate sistema dela-eta. Espainian, adibidez, gaixotasun profesional bat jakinaraztea enpresariak bete beharreko obligazioa da eta berak dagokion lan-mutuari jakinarazi behar dio. Frantzian, aitzitik, horrelako gaixotasunez alerta ematea langilearen ardura da.

Horiek horrela ere, sorburua lana edo lantokia izatea susmoak harrotzen dituzten gaixotasunen berri zeinahi sendagilek adieraz diezaioke dagokion Lan Ikuskaritzari, lanbidekotzat harturiko patologiak sailkatu eta eguneratu ahal izateko. Dena dela, Espainia eta Frantzia artean aresti eginiko azterlan batek adierazi duenez artapen primarioko sendagileen, enpresarien segurtasun eta osasun batzordeen eta prebentzio-delegatuen %30 inguruk ez dakite zein den gaixotasun laboralekin loturiko prozedura, ezta adierazpen prozedura ere.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto