Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.
Trafiko istripua izan ostean, ibilgailua jabeak lantegira eraman zuen, konpon zezaten. Bertan hitzez adostu zuten automobila konponduko zutela baldin eta konponketaren kostua 3.600 euro baino garestiagorik izango ez bazen. Halaz ere, konpondutakoan, lantegiak 8.000 euroko faktura igorri zion jabeari. Honek prezio hura ordaintzeari uko egin zion, ibilgailuaren kostuaren parekoa zelako. Hala eta guztiz, lantegiarekin erdietsitako hitzezko beste akordio bati esker, 4.800 euro ordaindu eta autoa jaso zuen. Lantegiak, ordea, hortik 8.000 eurorainoko aldea erreklamatuz auzitara eraman zuen bezeroa. Lantegiak auzia galdu eta bezeroa errugabe jo zuen Bartzelonako Entzutegiak, 2007ko martxoaren 19an emaniko epaian; agirian dioenez, lantegiek ibilgailua konpontzeko aurrekontua eskaintzeko obligazioa dute, bezeroak hori interesgarri eta baliagarri zaion azter dezan. Beherago adierazten duenez, aurrekontua onartzeari uko egite hori era fede-emailean eskuratu behar da, fede oneko arauen arabera. Kasu honetan, egoera horretan ibilgailua konpontzea inori interesa zekiokeenik pentsatzea ere ez zen bidezkoa.
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa