Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Produktuen azterketak

Λ

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Pixoihalak eta galtza-zapiak: Pixoihalak gehiago xukatzen du; galtza-zapiak larruazala hobeki babesten du

Galtza-zapia erosoagoa da baina pixoihal konbentzionalak bezainbesteko xukatzeko gaitasunik ez du eta, gainera, garestiago ateratzen da

 Inuitek haurtxoak goroldioz beteriko foka-larruetan biltzen zituzten. Amerikako indioek eta inkek saralez beteriko untxi-larruak zerabiltzaten horretarako eta amerikar aitzindariek kotoizko oihalak baliatzen zituzten eginkizun hori betetzeko, baina urez garbitu ordez, sutondoan lehortzen zituzten. Ez da harritzekoa, beraz, duela hirurogeita hamar urte Suedian agertu zen erabilera bakarreko zelulosazko pixoihalak ordura artekoak hankaz gora utzi izana, benetan higieniko eta erosoa zelako. Geroztik, zelulosa sodio-poliakrilatoak ordeztu du, substantzia honek ezaugarri harrigarriak dituelako: likido bat ukitzean, bertan disolbatu ordez, hura xukatu eta jele antzeko bihurtzen da.

"Betidaniko" pixoihalei aspaldi honetan material berarekin eginiko galtza-zapiak elkartu zaizkio; hauek ez dira lotzen xingola itsaskor batez, gerrialde malgu baten bidez eusten baitira. Kuleroen modura ipintzen direnez, pixoihala uzten ikasteko egokiak dira: erraz jaitsi eta igotzen dira haurrak komunera joatea eskatzen badu eta "deskuidu batean" arropa zikintzeko beldurrik ez dago.

Beste aldetik, jakina, pixoihal konbentzionalak baino %30 garestiagoak dira, nahiz eta plus hori justifika dezakeen deus ez omen dagoen ez produktuaren osaketan, ez egituran, ezta fabrikazioan ere. Hezitzaile batzuek, areago, horrelakoak erabiltzearen aurka daude pixoihaletik barne-arropa konbentzionalerako aldaketa geroratu egin dezaketelako, txikienetan nahasmena sortzearren, adin horretan ez baitakite zehatz-mehatz pixoihala edo zer daramaten.

Laborategian, 5 edo L tailako (hots, 13 eta 20 kilo arteko mutiko eta neskatoentzat) hiru galtza-zapi eta hiru pixoihal-lagin aztertu dira; horien prezioak doaz aleko 0,22 eurotik (Huggies pixoihalak) 0,37 euroak arte (Dodot markako galtza-zapiak). Pixoihalaren erabilerako azken etapetan mutikoek eta neskatoek baliatzeko egokiak dira eta sexu bietako haurrentzat balio dute denek, Huggies markako galtza-zapiek izan ezik, hauek berariazko produktua baitute mutikoentzat eta beste bat neskatoentzat. Kalitatearen eta prezioaren arteko erlazio egokiena Huggies pixoihalak dira: merkeenak izaki (22 zentimo pixoihaleko), osoko kalitate egokikoak dira. Aukera polita, baita ere, Dodot Plus Activity pixoihalak; hauek, denetan garestienak badira ere (30 zentimo), kalitate hoberenekoak dira. Dodot Etapas Plus Liberty galtza-zapiak, berriz, aukera egokiena da, kalitate on-onekoak baitira, Huggies markakoak bezainbeste kostatzen direlarik.

Ezaugarri teknikoak

Pixoihal arin eta finenak erosoenak dira haurrentzat. Denetan astunenak Dodot markako galtza-zapiak dira (45 gramo) eta arinenak, berriz, Dodot Ajuste Flexible pixoihalak (36,8 g) eta Huggies neskatoarentzako galtza-zapiak (38,2 g). Lodieraz ari garela, meheenak Huggies markako bi galtza-zapiak dira (8,1 mm) eta lodiena Dodot galtza-zapia (10,5 mm).

Pixoihalaren tamaina alboetatik tira gabe kalkulatzen da. Denetan txikiena Dodot markako galtza-zapia da (47,8 x 18,3 cm), eta handienak, berriz, Dodot Ajuste Flexible (51,3 x 23,7 cm) eta Huggies (51,8 x 23,2 cm) pixoihalak. Pixoihalaren guztirako tamaina bezain garrantzitsua, ordea, kuxin xukatzailearen azalera da: azalera zabalena Dodot Plus Activity (44,7 x 11,2 cm) laginarena da eta txikiena Dodot markako galtza-zapiarena (42,5 x 8,9 cm), ondoren Huggies markako pixoihalarena datorrela (40,5 x 9,5 cm). Galtza-zapiek pixoihal konbentzionalek baino materia xukatzaile gehiago daukate. Denetan nabarmentzeko Huggies mutikoentzat (15,4 gramo, neskatoentzakoak baino eduki handiagoa, honek 12,3 gramo baizik ez duelako). Eduki txikienekoa Dodot Ajuste Flexible pixoihala da (10,7 g). Materia xukatzaile gehien daukan pixoihal konbentzionala Dodot Plus Activity da (12,8 g).

Hankartekoan zabala den pixoihalak estreinako urratsak ematea eragozten du. Galtza-zapia, berriz, haurra oinez ibiltzen hasia dadoenerako diseinatua dagoenez, hankartekoa estuagoa dauka pixoihal konbentzionalak baino: hiru galtza-zapienak 16,5 zentimetro inguru dabiltza eta pixoihalak, berriz, 22 eta 23 zentimetro artean.

Manikiak haurtxoen partez

Pixoihalen eraginkortasuna errealitatean neurtzea benetan zaila denez, mutiko eta neskatoen ordez, gernua simulatzen zuen likidoa pixoihalera botatzen zuten manikiak baliatuz egin zen testa, hots, aurreneko jario edo ihesa gertatu arte, likidoa isurtzea. Saiakerak bi ziklotan egin zirelarik, horietan manikia haurra bailitzan mugitzen zen: egunezkoa (posturaz aldatzen zen, eserita, zutik eta saiheska) eta gauezkoa (ahuspez, saiheska eta aratinik).

Proba denetan Dodot Plus Activity pixoihala izan zen hoberena, eta Huggies markako galtza-zapiak, aldiz, emaitza apalenekoak. Pixoihalek galtza-zapiek baino xukatzeko gaitasun handiagoa dute. Dodot Plus Activity laginaren (hoberenaren) xukatzeko batez besteko gaitasuna 409 mililitro da; Huggies neskatoentzako galtza-zapiarena 278 mililitro eta mutikoentzakoarena a 297 mililitro bakarrik izan zen.

Pixoihal onak haurtxoaren larruazala babestu behar duenez, likidoak gainezka egin zuenean, manikia ukitzen zuen parteko hezetasuna neurtu zen. Ukipenez hezetasun-portzentaje handiagoak larruazala lehorragoa dagoela esan nahi du. Batez beste, Huggies neskatoentzako galtza-zapiak izan zen babespen handienekoa (%93) eta Huggies markako pixoihala, berriz, emaitza kaskarrenekoa (%64). Zehatz-mehatz adierazteko, mutikoentzat egunezko hoberena Dodot galtza-zapia izan zen (%93) eta kaskarrena Dodot Plus Activity pixoihala (%41). Neskatoentzako egunezkoez ari garela hoberena Huggies galtza-zapia izan zen (%98) eta emaitza apalenekoa Huggies markako pixoihala (%39).

Gauez

  "Gauezko" proban Dodot galtza-zapiak (%97) mutikoetan eraginkortasun handiagoa erakutsi zuen eta neskatoetan, aldiz, Dodot Plus Activity (%92) eta Dodot Ajuste Flexible (%92) izan ziren egokienak.

Produkturik hoberenak dira Dodot Plus activity pixoihala eta Dodot Etapas Plus Liberty galtza-zapia (biek ere "oso egokia" kalifikazioa merezi izan dute). Neskatoentzako Huggies galtza-zapiak eta Huggies eta Dodot Etapas ajuste flexible pixoihalak, kalifikazioaz ari garela, "egokiak" izan ziren, eta mutikoentzako Huggies galtza-zapia "zuzen" baizik ez.

Itsasgarriak aztergai

Hona, produktu hauetaz maizen egiten den kexuetako bat: tira itsaskorrak behar bezala ez dira itsasten. Pixoihaletako itsasgarriak belkro antzeko materialez eginiko tirak dira eta, beraz, behin baino gehiagotan erantsi eta askatu daitezke. Pixoihalaren aurrealdeko zerrenda zabal bati itsasten zaizkion bi xingola edo zerrendatxo dauzkate atzealdeko alboetan. Galtza-zapiak ez du horren beharrik tira malgu bati esker mantentzen baita bere lekuan baina, probek frogatu dutenez, kasu guzti-guztietan ez dira behar bezain eraginkorrak. Dodot markako bi pixoihalek itsasgarririk txikienak dauzkate eta Huggies markakoak handiagoak dira; hauek, beste aldetik, erresistentzia handiagokoak izateaz gainera (lau hankatan ibili eta zutik pauso batzuk ematean) eta itsatsi eta askatzeko errazenak dira.

Itsasgarriaren eraginkortasuna kalkulatzeko xedez, itsatsi eta askatzeko 90ºtako angelutik zenbaterainoko indarra egin behar zen neurtu zuten laborategian, guraso batek oihala ipintzeko egingo lukeen bezala, alegia. Balioak ertaina behar du izan, itsasgarri gogorregia ez baita kentzeko erosoa eta ahula baldin bada, berriz, ez du oihala lotuko behar bezala. Itsasten errazena Huggies pixoihala (0,22 decanewton, daN). Askatzeko erraztasunari doakiola, berriz, proba gainditu duen bakarra Huggies pixoihala da, gainerakoek 0,3 daN (aholkaturiko gehieneko balioa) baino indar gehiago egitea eskatzen baitute. Askatzeko pixoihalik zailena Dodot Ajuste Flexible (0,55 daN) da.

Behin eta biritan itsatsi eta askatuz gero tira itsaskorrek zenbat eraginkortasun galtzen zuten ere kalkulatu zen. Huggies hobetu egin zen, lehen eta bigarren erabileraren ondotik, hots, askatu eta itsastearren ez zuen itsasgarritasunik galdu. Dodot markako bi laginak okerxeago ibili ziren aurreneko aldiz baliatu ondoren baina proba gainditu zuten. 180ºtako indar-proban, haurtxoren mugimenduak aplikatuz itsasgarriek ematen duten erantzuna neurtzen da. Erresistentzia handieneko itsasgarriak Huggies izan ziren (4,5 daN) eta errazen askatzen zirenak, Dodot Plus Activity (3,2 daN).

Ahulena ere Huggies izan zen bere xingola itsaskorrak errazen askatu zirenak izan zirelako. Galtza-zapiek itsasgarririk ez daukatenez, hauetan albokoetako soldadura hausteko aplikatu beharreko indarra neurtu zen. Erresistentzia handienekoa Huggies mutikoentzakoa (5,6 daN) izan zen eta ahulena, aldiz, Dodot Plus Liberty (2,1 daN).

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto