Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.
Ibilgailuak konpontzeko tailerrean zen bezeroari metalezko printza bat begian sartu eta iltzatu zitzaion, bertako langile batek konpontzen ari zen ibilgailuko gurpilaren pieza bat mailuz jo zuenean. Aseguru konpainiak ordaintzeari uko egin zion, ezbeharraren errua kaltetuarena zela argudiatuz; honek, horrenbestez, tailerra eta konpainia auzitara eraman zituen. Judizioa bigarren instantzian irabazi zuen; Epaitegi Gorenak 2007ko ekainaren 4an emaniko sententziak kondenatu zituen kaltetutakoari 47.888 euroko indemnizazioa gehi ezbeharra gertatu zenetik izaniko atzerapenezko interesengatiko %20ko errekargua ordain ziezazkioten. Aseguruen Kontratuari buruzko Legearen arabera, aseguru-egileak atzerapenez dihardu ezbeharra gertatu denetik hiru hilabeteko epean bere prestazioa ordaintzen ez duenean edo, ezbeharra aldarrikatu denetik berrogei eguneko epean, zor duenaren gutxieneko partea ordaintzen ez duenean. Interesa %20 da, ezbeharra gertatu denetik bi urte baino gehiago igaro badira.
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa