Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kanal honetako atalak: Haurrak


Kanal honetako atalak: Brikolajea


Kanal honetako atalak: Maskotak

EROSKIren edukiak

Karbono Aztarna

Parte hartu eta informatu, kalkulatu zure CO2 aztarna, partekatu emisioak murrizteko trikimailuak… Martxan gaude beroketa globala 2ºC-tik behera mantentzeko.

Kanpaina ikusi

Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk

  • beste pertsona bati bidali

Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.

Airezko garraioa, atzerapena eta kalte morala

Hegaldiaren atzerapena dela-eta, aire konpainiaren artapena, eskasa

 Bidaiariek Habanatik Espainiara itzultzeko hegaldian atzerapen latza nozitu zuten. Bidaia abuztuaren 28rako aurreikusia bazegoen ere, biharamunera arte geroratu zen eta bidaiariak Habanako hotel batera eraman zituzten. Hiru minutuko dei bakar bat egiteko baimena eman zitzaien eta edari bakar bat eman zitzaien hotelean egon zen egun osoan. Abuztuaren 29an, atzerapen metatua zela medio, ez zirela irtengo jakinarazi zitzaien ostera. Azkenean, abuztuaren 30ean hegaldia goizeko 8:30etan abiatzea aurreikusia zegoen baina berriro ere gaueko 21:00ak arte atzeratu zen. Aire konpainiaren aurkako demanda ezarri zuten, hegaldia atzeratzearren eta lanpostuan sartzeko beharraren ondorioz nozitutako estresagatik eta hainbat botika eskuratu beharra zeukatelako. Konpainiak atzerapena Katrina urakanaren errua ?beraz, ezinbesteko kasua? zela argudiatu zuen arren, bidaiariek auzia irabazi zuten eta haietako bakoitzari 1.200 euroko indemnizazioa ordaindu zitzaien. Malagako Merkataritza Epaitegiak, 2007ko apirilaren 20an emaniko epaian adierazi zuenez, nazioarteko eta Europako arautegiaren arabera, atzerapen handia gertatuz gero aire konpainiek bidaiariei eskaini behar dieten gutxieneko arretarik ere atzeman ez zelako gertatu zen kalte morala.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • : W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du