Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Lege-aholkularitza

Λ

Zure afera revista.consumer.es aldizkarian konpon dezagun nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Bistan denez, aldizkari honetatik interesgarrien jotzen ditugun kontsultak bakarrik argitaratuko ditugu

Bikotea ezin erroldatu, alogerean duten etxebizitzaren jabeak egiaztagiria sinatu nahi ez izatearren

Italiarrak gara biok eta Valentzian bizi gara duela bi hilabete. Ene senargaiak errolda-agiria behar du eta eskuratu egin dezake, alokaturik bizi garen etxeko nagusiak ziurtagiria sinatuz gero, baina ez du horrelakorik egin nahi; eskubide hori zor zaiola dio eta, ordezko aukera gisa, beste norbaitek izenpetu eta beste helbide bat agertuko lukeen papera emango liguke (gu hor bizi bagina bezala, posta hantxe jaso dezagun). Ba al du horrela jokatzerik?Nolako eskubideak ditugu? Hitzarturiko data baino lehenago pisua uztea erabakitzen badut, emaniko fidantza berriro eskuratu ahal izango dut?

 Interesatuak gauzak nola deskribatu dituen ikusirik, badirudi errentamendua hitzez formalizatu dela eta erroldatzeko behar duten papera aloger-kontratua dela. Hiri Errentamenduen Legeak, errentatzaileari kontratua idatziz formaliza dezan eskatzeko eskubidea aitortzen dio maizterrari. Aukera egokiena, burofax ziurtatuaren bidez, kontratua idatziz eta ordaintzen diren errenta denen ordainagiria eskatzea da. Horri uko egiteko eskubiderik ez du jabeak. Beste aldetik, Valentzian, bertako Generalitateko Etxebizitzaren 8/2004 Legearen arabera, Ekonomia eta Ogasuneko Kontseilaritzak adierazitako finantza-erakundeetako kontuetako batean ingresatu behar du fidantza errentatzaileak, kontratua egin denetik hurrengo 14 astegunetan. Tramite hori bete den kontsulta dezake interesatuak. Errentatzaileari, behar duten agiria ?egiazko datuak adierazita, jakina? egin dezan, burofax ziurtatuaren bidez eskatzea komeni zaie, horri uko egiteak ekar ditzakeen kalteez informatuz. Eragindakoek Alogeraren Valentziako Agentzian (Valentziako Vinatea karrikako 14 zk. Telefonoa: 902 36 50 44) eska diezaiokete gestio horretan artekari lanak egin ditzan. Azkenean, etxebizitza uzteko erabakia hartzen badu, hobe du elkar hartuta jardutea eta, idatziz, nahasmenduaren eta kalteen berri eman ondoren, giltza nagusiaren eskura jarri eta fidantza itzul diezaion eskatzea.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto