Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Nahitaezkoa da galgen azterketa urtean behin, gutxienez, egitea
Galgak dira autoaren segurtasun aktiboaren sistema behinena eta funtsezko ataletako bat baina, halaz ere, gidari askok ez omen dute aintzat hartzen hori; estatistikek diotenez, ibilgailuen azterketa teknikoan atzematen diren akatsen %40 inguru galgei dagozkie. Zerbait gaizki dabilenean autoa tailerrera eramatea ez da aski: segurantzi elementu nagusi hori tarteko, arreta-neurri guztiak gutxi dira.
Ahal duzun denetan, egiazta ezazu frenometroaren bidez, lau gurpiletako bakoitzaren galgatze-ahalmena. Egiaztatu, halaber, zirkuituaren eraginkortasuna.
Maniobra kritikoetan, hala nola bihurguneetan zein galtzada busti edo jelatuan gelditzean, gurpil batek gainerakoek baino abiadura handiagoa hartuko duen unea detektatzen dute trakzioa kontrolatzeko sistema elektroniko zenbaitek (ASR/TMC): hauek gurpil hori galgatu, transmitituriko indarra ahuldu edo bi egintzak konbinatzen dituzte. Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa