Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Aholkuak

Λ

Etxez etxeko kontratuak arriskurik gabe

Kontratua idatziz eta bi aletan sinatu behar da eta, horri, atzera egiteko agiria erantsi behar zaio; biak bezeroak eta enpresak sinatuko dituzte

 Kontsumitzaileak, bere etxebizitzan edo lantokian bisita komertziala hartzen duenean, hotel edo txango batean zehar aurkezpen komertziala egiteko inbitazioa jasotzen duenean, merkataritza komertzialak ohizkoak dituen baldintzez bestelakoak jasan behar izaten ditu. Zenbaitetan, eragiketa horiek balizko bezeroarengan defentsarik ezaren sentsazioa eragin dezakete, eskaintzen zaion produktua zuzenean ikusi eta ezagutzeko, aztertzeko edota prezioak konparatzeko edo beharrezko informaziorik ez baitauka. Salmenta-kontratu horiek, hizki nabarmenetan eta bezeroari sinatzeko gorde zaion tokiaren goialdean, kontratu horri eta bere ondorioei uko egiteko daukan eskubideaz erreferentzia argia, ulergarria eta zehatza agertu behar dute.

Nola egin behar dira erosketa horiek?

Horrelako eragiketetan kontratua idatziz eta bi aletan sinatu behar da eta horri atzera egiteko agiria erantsi behar zaio. Bi dokumentuak bezeroak eta kontsumitzaileak sinatuko dituzte. Kontratua izenpetutakoan, enpresario edo komertzialak kontsumitzaileari kontratuaren bi aleetako eta atzera egiteko dokumentu bat entregatu behar dio.

Bezeroak atzera egin nahi badu, dokumentu hori produktua entregatu denetik hurrengo zazpi egunetan igorri behar zaio enpresarioari, inolako justifikaziorik emateko beharrik izan gabe. Atzera egiteak saltzaileari jasotako dirua itzultzeko eta kontsumitzaileari hartutako produktua bueltatzeko obligazioa sortarazten die

Orduan, telefonoz deitzea ez da aski?

Ez: atzera egiteko modu horrek burukomin bat baino gehiago eragin ditu, atzera egiteko eskubidearen egikaritzea frogatzerik ez dagoelako; hori, epea igarotakoan, ordainketa exijitzeko balia dezake alderdietako batek, telefonozko deiaren berririk ez duela argudiatuz. Horregatik ezinbestekoa da idatziz atzera egitea eta dokumentu hori saltzailearen helbidera posta ziurtatu bidez, jasotze-agiri eta guzti, igortzea; bestela, burofax ziurtatuaren edo kontsumitzailea informatzeko zerbitzuen bitartez, hauek bidalketa kudea dezaten. Beste aldetik, epearen barnean, jasotako produktuak saltzaileari itzultzea, legez, atzera egitetzat hartua dago.

Itzultze-gastuak bezeroaren konturakoak izan behar dute?

Ez: legeak dioenez, atzera egiteko eskubidea egikaritzeak ez dio kontsumitzaileari inolako gasturik eragin behar.

Ordura arte kobratutakoa itzuli behar du saltzaileak?

Kontsumitzaileak atzera egiteko eskubidea egikaritzen duenean, ordaindutako diru-kopuruak itzultzeko obligazioa du enpresarioak, inolako gasturik atxiki gabe. Diru-kopuru horiek lehenbailehen itzuli beharko dira eta, edonola ere, atzera egin denetik 39 egunera, gehienez ere. Epe hori iraganik, itzuli beharko zaiona bider bi erreklamatzeko eskubidea du kontsumitzaileak.

Adin handiko pertsona batek behar ez duen produktu bat erosi dio etxera etorri zaion norbaiti; bere bankuko kontu korrontearen datuak eman ditu eta finantzaketa-kuota zenbait kargatzen dizkiote. Handik hilabete batzuetara izan dute horren berri zaharraren seme-alabek. Dirua itzul dadin, zerbait egin ahal dezakete?

 Lehen-lehenik egiaztatu behar da kontratuan atzera egiteko eskubideari buruzko informazioa ematen dela eta bertan atzera egiteko dokumentua badagoela. Horrelakorik izan ezean, kontsumitzaileak hiru hilabete ditu atzera egiteko. Hori burofax bitartez egin daiteke, adibidez, jasotako produktua ostera enpresaren eskura ipintzen dituztela adieraziz. Beste aldetik, produktuaren prezioa kontratua sinatu duen enpresarioak edo hirugarrengo batek emaniko kreditu baten bidez erabat edo partzialki finantzatu denean, atzera egiteko eskubidea egikaritzeak kreditua baliogabe uzten du, kontsumitzaileak inongo zigor edo kosturik ordaindu beharrik izan gabe. Jakinaraz iezaiozue finantza-agentziari erosketa-kontratuan atzera egin izanaren eta, ondorioz, mailegua itzultzearen berri. Hiru hilabete iragan badira, epaitegietara jo dezakezue.

Saltzaileak, legeak xedatu bezala, informazioa eman badu eta dokumentuak entregatu baditu, kontratu hori desegitea prozesu konplexuagoa da. Kontsumitzailea informatzeko bulego batera joian behar da, saltzailearekin eta finantzariarekin adostasunera iristen ahalegintzeko, kontratu biak baliogabe uzteko. Gestio hori antzua gertatzen bada, auzitara jo baizik ez dago. Pertsona zaharraren fakultateen, berak irakurri eta ulertzeko duen ahalmenaren eta legeak saltzaileari ezartzen dizkion obligazioak bete izanaren arabera aldatuko dira aukera horiek. Hori dena, jakina, frogatu beharra dago.

Lege hori norberaren etxean eginiko kontratu denei aplikatzen zaie?

Ez, legeak ondorengo kontratuak salbuesten dituelako: aseguruenak, akzioei eta bonoei buruzkoak, notarioarenak, ondasun higiezinen eraikuntza, errentamendu edota salmentakoak. Era berean, ez du inolako eraginik banaketak egiten dituzten hornitzaileek interesatuaren etxeraino eramaniko janari, edari eta ohiko bestelako ondasun kontsumagarrietan ere. Ez da aplikatzen, halaber, ordaindu beharreko kopurua 48 euro baino txikiagoa denean.

Oinarrizko aholkuak

  1. Azter itzazu horrelako salmentak ordaintzeko baldintzak, egiazta ezazu erosketa horren finantzaketa baimentzen ari zaren eta balora ezazu merezi dizun edo ez. Gehien-gehienetan, finantzaketa erosketa-kontratuan datza, berez..
  2. Ez sinatu deus ere, dokumentua erabat beterik ez badago, zuriunerik utzi gabe.
  3. Ez itsutu ahozko promesen aurrean, sinatu beharreko dokumentuetan agertzen ez badira. Gogoan izan salmentak geroz eta oldarkorragoak direla.
  4. Katalogo bidezko erosketetan opariak eskaintzea ohiko praktiketako bat da, eskari edo kopuru jakin batzuetatik aurrera, batik bat. Publizitatea edo eskaintza iruzurrezkoa denean kontsumo-zerbitzuetan salaketa ipini behar da. Gorde beti-beti katalogoak, publizitatea, kontratuak, etc.
  5. Sinatzean ez eman dirurik inori; ematekotan, exiji ezazu saltzailearen nortasuna adierazten duen faktura edo ordainagiria.


Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto