Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Elikadura

Λ

Ekimen osasungarriak: Laneko otordu osasungarriak

Okerreko dieta, hein handi batean, langileek nozitzen dituzten osasun-arazo askoren jatorrian

 Okerreko nutrizioa osasun-arazo larriagoekin eta etekin urriago batekin lotu izan ohi da, zuzenean, bai etxean bai lantegian. Azterketa batzuen arabera, gaizki elikatua dagoenaren produktibitatea %20raino jaits daiteke: hori, maiz, ez dute kontuan hartzen lanaldia antolatzen dutenek, ezta, areago, enpresako jantoki kolektiboetan ematen diren otorduak diseinatzen dituztenek ere. Etekin murrizte hori eta saihesteko modukoa litzatekeen gaitzak harrapatzeko arriskua larriago hori hein batez aurreikus liteke, prebentziozko heziketa-kanpainak garatuz.

Oztopoak itzuriz

 Espainiako langileriaren erdiak baino gehiagok (%54) sufre gehiegizko pisuaren eta obesitatearen ondorioak nozitzen ditu eta %64k dislipemia (kolesterola eta triglizeridoak behar ez bezala) du, batez beste 36,4 urteko 216.914 langilek esku hartu duten arestiko azterketa batek dioenez. Artaturiko pertsonen ia erdiak (%49,3) erretzaileak dira eta beste horrenbestek nozitzen du hipertentsio arteriala. Gizasemeak emakumeak baino arrisku kardiobaskular larriagoa du.

Egunaren herena, gutxienez, lanean ematen dugunez, elikadura osasuntsuaren teoria eta praktika gorpuzteko toki egokiena lantokia da (edo izan beharko luke), eskola-zentro eta jantokietan hori aplikatzen ari den neurri berean. Lanaldia otamen eta janarien inguruan dago egituratua: kafea hartzeko atsedenaldia, hamarretakoa, merienda, etab. Une horietaz balia daiteke enpresa langileei otordu osasuntsua emateko.

Halaz ere, egun langile gehienei egiten zaien eskaintza elikabide osasuntsutik arras urruti dabilenez ez da harritzekoa beharginak ahaleginak eta bi egin beharra, bidezkoa litzatekeen nutrizio orekatuan aritzeko. Era berean, lanean otorduei eskainitako denbora biziki murrizteko joera atzematen ari da aspaldi honetan. Oraingo ordutegi horietara egokitu ahal izateko, "azkar jatea" bermatzen dieten arren, dieta osasuntsu eta orekatua egiteko aukerarik ematen ez dieten jatetxeetara joan behar izaten dute langileek.

Langile gehien-gehienek taberna eta jatetxeek ematen duten eguneko otordua aukeratzen duten arren, janari horietako askok kalitate dietetikoaren proba gainditu gabe utzi duten arren, CONSUMER EROSKI-k 2006an argitara eman zen ikerlanean agertu zen legez. Orduan jaso ziren datuen arabera, bisitatu ziren 300 jatetxeetako eguneko otorduen herenak kalitate dietetikoaren proba ez zuten gainditu, elikabide orekatu eta osasuntsuaren printzipioetan eraikitako janari batean egokiak diren berdura edo entsalada, lekale eta arrainen artean hautatzeko aukerarik ematen ez baitzuten. Otordu haiek zigortu zituen, bestetik, sarrera gisa elikagai oso proteiko eta kalorikoak emateagatik, jakiarekin goarnizioak ez eskaintzearren eta postrean frutarik agertzen ez zelako.

Ohitura kaltegarriak

 Beste aldetik, herrialde batzuetan normal-normal ikusten dute jateko ordutegiak formalki desagertzen ari direla, SAD -Stuck At Desk (mahaira itsatsita) ingelesezko lokuzioaren akronimoa- fenomenoa nonahi hedatzen ari delarik, hots, lan-ingurunetik irten gabe, lan-mahaietan bertan gosaldu edo bazkaltzea. Ez ahantzi, era berean, toki horietan ere, makina saltzaileen sabeletan freskagarriak, patata frijituak, opil eta gozoki industrialak bakarrik daudela eta bilera askotako ezinbesteko elementuak kafea eta horrelako opilak direla.

Beste alde batetik, jarduera-sektore batzuetan -etxegintzan, adibidez-, eskuarki hesteki edo tortilladun ogitartekoa gosaltzen da ardo, garagardo edo freskagarriren batekin edota kafearekin. Organismoak jasan behar izaten duen lipidoen, sodioaren eta azukreen ohiko gainkargak azaltzen du zergatik hautematen den populazio aktiboaren sektore horretan dislipemia, obesitate, hipertentsio eta diabetes gehiago.

Prebentziozko dieta

 Hainbat toxiko industrialek, elikabide-eredu batzuek, estresak eta hobetu beharko liratekeen lan-baldintzek, berez, gaixotasun kronikoen (kardiobaskularrak, obesitatea, minbizia edota diabetesa, besteak beste) agerpena azkartzen duten arrisku-faktore gisa dihardute. Osasunean elikabideak duen eginkizunak ez du dudarik.

Egin diren azken ikerlanen arreta nahikoa antioxidatzaile -A, E eta C bitaminak, selenioa, polifenolak- kontsumitzen ote den begiratzera zuzendu da. Ildo horretatik, elikabidean antioxidatzaile ugari dauzkaten elikagaiak sartzearen alde ari dira: substantzia horiek ugari dabiltza kolore biziko landarezkoetan (zitrikoetan, mahats beltzean, melokotoi eta abrikotetan, aran moreetan, fruitu lehorretan, tomate eta piper gorrietan, kui, erremolatxa eta azenarioan). Gosaria, askaria eta, areago, bazkaria ere, etxetik prestatua eraman ohi izatea aztura osasuntsu eta komenigarria da lantokiko janari-aukera egokia ez denean.

Dietetika alorreko aholku hauek aurreneko pauso indibidualak ematen lagun gaitzaketen arren, hitzez hitz betetzea ez da beti posible, ezta astelehenetik ostiralera ere. Beraz, esan dezagun lantokiko elikadura erantzun partekatua dela eta, horrenbestez, enpresak berak lagundu egin beharko luke nutrizio-egitarauak inplementatze aldera, funtsezko helburu batzuk erdiesteko: langileak janari osasuntsua eskuragarri izan dezan eta alkohola edan ohi izatea, erretzea eta sedentarismoa bezalako osasunez kontrako ohiturak utzi eta jokabidez aldatzea.

Nazioarteko Lan-Erakundeak (ILO, ingelesezko siglen arabera) enpresak animatzen ditu era askotako egintza osasungarriak martxan ipin ditzaten; hona horietako batzuk:

  •  Enpresako jantokietan kalitate hobeko elikagaiak (elikagai freskoak: fruta, barazkiak, arraina, entsaladak, etab.) izango dituzten eguneko otorduak ezartzea.
  • Aukera osasuntsuagoak, prezioak subentzionaturik.
  • Lantokiko elikagai eta edariak saltzen dituzten makinen edukia arautzea. Aukera osasuntsuak (fruta-zukuak, fruitu lehorrak bere azal eta guzti, ogitarteko begetalak, ura eta fruta, adibidez) sustatzea.
  • Otordu orekatuagoak ematen dituzten jatetxeetan janaria hartzeko txartelak langileei ematea.
  • Fruta doan eskaintzea.

Estatuan eta nazioartean, erakunde eta enpresa pribatu zenbaitek lantoki ingurunean elikadura eta ariketa fisikoaren bitartez osasuna sustatzeko ekimen osasungarriak jarri dituzte martxan.

KONPARAKETAKO TAULA

Lantoki ingurunean elikadura eta ariketa fisikoaren bitartez osasuna sustatzeko ekimen osasungarriak

HAINBAT AUTONOMI ERKIDEGOTAN HAUTEMANIKO EKIMENAK
Enpresa osasuntsuen plana (EOP) (Andaluziako Junta)

Ariketa fisiko eta elikabide orekatuaren plana (AF-AE)

Estrategiak:

  • Elikaduran eta ariketa fisikoan diharduten langileak prestatzeko programak.
  • Ariketa fisikoa eta elikabide osasuntsua sustatzeko programak; enpresekin adostasunera iritsita, enpresa-otordu orekatu eta osasungarriak hartzea.
  • "Enpresa osasuntsuaren kalitate-zigilua", bihotzarentzat produktu osasungarrien edo ama-edoskitzearen sustapena eta antzeko neurriak garatzen dituztenei.
VITAL proiektua (Kataluniako Generalitat)

Ariketa fisikoaren eta elikabide osasuntsuaren bidez, osasuna sustatzeko plan integrala (PAAS)

Estrategiak:

  • Hilero, informazio-orritxo elektronikoa.
  • Enpresako jantokiko otorduen programazioa aztertzea.
  • Langileentzat informazio-saioak eta sukaldaritza eta gastronomia dietetikoari buruzko mintegiak
  • Lan-ingurunean letreroak ezartzeko iradokizuna, eguneroko jarduera fisikoa areagotzeko xedez: «Jardun osasuntsu, igo eskaileratik»
NAZIOARTEKO EKIMENAK
Eat Smart! (Herri-Osasunaren Unitatea; Minbiziaren Kanadako Elkartea eta Bihotzaren Fundazioa) (Ontario, Kanada) Programa honek aintzat hartzen du jatetxe, kafetegi eta jantoki kolektiboek egindako lana (baita lan-ingurunean daudenena ere, Workplaces cafeteria program ) nutrizio, elikagaien kaltegabetasun eta kerik gabeko espazio kontuetan aparteko arauak betetzen baitituzte.
Ticket restaurant Accor services (Frantzia)

Frantzian Accor enpresak martxan jarri duen zerbitzu berriak Ticket Restaurant izenekoa daukaten langileei jatetxean era orekatuago batean jateko aukera ematen die.

  • Elikadura orekatuaren irizpideak betetzen dituzten kartako jakiak adierazten ditu jatetxeko arduradunak.
  • Jaki orekatuak aise identifikatuko ditu kontsumitzaileak


Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto