Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Txostena

Λ

IRUDIETAN: AVE espainiarraren hegaldia

Abiadura handiko tren bat abiatzen denean zaintzapeko burdinbide, hesitako kilometro eta hamaika begik zaindutako ibilbideari ekiten zaio. Tren-adarra 10 zentimetro estuagoa izateaz gainera, malda handi eta bihurgune askoz gutxiago ditu, tunel eta biaduktuetan barrena doa trenbidea, motorrak sistema elektriko batek elikatzen ditu eta trenaren ardura daukan pertsonak kabinatik maneiatzen duen telekomunikazio-sistema konplexu baten gidaritzapean dihardu. Kontua da ahalik eta bide zuzenen eta seguruena taxutzea, etengabe orduko 250 kilometrotan aurrera egiteko, horixe baita abiadura eta abiadura handia bereizten dituen muga.

  
Ruben García Blázquez

Aginte-postua

Penintsula iberikoko abiadura handiko trenbideak, oraingoz, 1.500 kilometroko luzera du eta ibilbide osoa aginte-mahaiaren, hots, tren-dorrearen kontrolpean dago. Sistemak etengabe trenaren abiadura gainbegiratzen du eta haren martxa gobernatzen du, kabinako seinaleen bidez (LZB sistema). Sistema horrek AVEren ibilbide osoan, bi erraien artean, instalatua dagoen antena-kableari esker, bai trenari, bai aginte-panelari, datu eta gorabehera asko jakinarazten dizkie: gune jakin batzuetan gehieneko abiadura zehatz-mehatz zein den, trenbidean erori edo suertaturiko zeinahi eragozpen dagoen, edota berarekin bidea partekatzen duten edo gurutzatzen dituen beste hainbat trenen berri, alegia. Tarteetako zubietan ere ikusgailuak daude eta kamerek harturiko irudi horiek kontrol-aretoan aztertzen dira.

  
Ruben García Blázquez

Trenbide-zabaltza eta katenariak

AVEren korridoreak ibilbide elektrifikatua dira eta bertan katenariek eta azpi-estazio elektrikoek, trena mugiarazteko premiazkoa den korronte alternoaz elikatzen dituzte makinak. Zuzkidura 25.000 watt da, 50 hertzeko frekuentziaz. Tren konbentzional batek energia 3.000 watteko tentsio nominaleko korronte zuzenean hartu behar du. Hitz batez, abiadura handiak seikoiztu egiten du potentzia-kontsumoa baina, bestetik, karbono-dioxidoaren (CO2) emisioak laurdeneraino murrizten ditu, ibilbide bera egiten duen hegazkinaren aldean, antzeko denboran ?ontziratzeko tartea aintzat hartzen bada?. Trena osatzeko aluminiodun aleazio arin-arina baliatzen denez, horri esker, energia gutxiago kontsumitzen da.

  
Ruben García Blázquez

Kabinan

Abiatu baino minutu batzuk lehenago tren-gidaria kabinaz jabetzen da. Eserleku horretan jesarri aurretik tren konbentzionaletan milaka kilometro egina dago gidari. Ondoren, azterketek, sailkatze-probek, eta espezializazio-ikastaroek eman diote eskubidea bi metro karratu eskaseko toki hori okupatzeko. Bertan informazio guztia digitalizatua dago, semaforoei obeditzeari dagokiona izan ezik, hori treneko agintariaren eskumenekoa baita. Trena eta lurraren arteko irrati-telefonia sistema batek aginte-postuarekiko komunikazio indibiduala ahalbidetzen du; tren-gidatzea, berriz, ibilbide-orriak adierazten du: honek dena determinatzen du: trenak nolako abiadura hartu behar duen tarte bakoitzean, nolako azelerazioak, kruzero-abiadura eta geldialdiak.

  
Ruben García Blázquez

Bidaia, 250 kilometro orduko abailan

Geltokietan eta geltokietatik gertu abiada dezente mantsotzen du trenak. Kilometro horietan 3.000 watt kontsumitzen dituenez, korronte-erregulatzaileari egokitu behar dio sistema. Bidean, ibilbidea LZB sistemak gidatzen du baina, halaz ere, bi kanpo-seinaleak hor dira, sistemak hutsik izango balu, trenak segitzeko aukera izan dezan. Berrogei kilometroko tarteetan ibilgailua katenariako beste sekzio batean sartzen denez, horri esker ez du azpi-estazio elektriko jakin bat gehiegi kargatzen sekula. Espainiako AVE batek inoiz hartu duen gehieneko abiada 357 kilometro orduko izan bada ere, batez besteko abiadura ?kruzerokoa? 250 kilometro da, orduko.

  
Ruben García Blázquez

Abiada handia, konfort handia

XXI. mendeko komunikabidetzat diseinatu dute AVE trena eta kontzeptu hori ez zaio mugatzen ibilbide bat egiteko behar duen denborari bakarrik, kalitatearen protokoloa azken muturretaraino eramaten baita. Puntual ez izatea, adibidez, prestigioaz gainera, dirua ere galarazten dio konpainiari, bidaiariei diru osoa edo parte bat itzuli behar izaten zaio berandu dabilen bakoitzean. Tenperatura, hots eta bezeroaren artapena ere muturreraino zaindu dira, tren-buruaren kabinatik gainbegiratzen da-eta. Horren agindupean dagoelarik, karga-zainak ?gainbegirale zeritzon lehenago? agintzen du ateak noiz itxi behar diren eta dena ondo dagoela, guztia abiatzeko pronto dagoela adierazten dio. Txartelak ez dira bagoian egiaztatzen, bidaiarien egiaztapena jendea ontziratzean egiten da eta tripulazioa, zazpi pertsonak osaturik, bidarien esanetara dago beti.

  
Ruben García Blázquez

Bidaiaria mimatzen

Iaz hogei milioi bidaiarik hartu zuten Espainian oraingoz martxan dauden hiru ibilbideetan dabiltzan 24 AVE horietatik bat, bi billete-motaren artean aukera eginda: lehentasunezkoa edo turista. Zerbitzuko xehetasun bategatik izan ezik (prentsa doan, bazkaria eta ahamenak barne) bagoi bat bestetik ez du ezerk ere bereizten. Eserlekuak eta horien arteko distantziak berdinak dira, aurreraka jarrita daude, bidaiaria erosoago joan dadin. Bidaia amaitutakoan, bidaiariak trena uztean, bagoiak gainbegiratu egiten dira, ahantzitako objekturen bat zinpeko zaintzan gorde behar ote den ikusteko: horrela izanez gero, geltokiko pertsonalak zainduko du, eskatu arte. Trena ostera abiatu aurretik, garbiketa-brigadak ibilgailua egokitu eta hau pronto egongo da abiadura handian beste kilometro asko egiteko.

  
Ruben García Blázquez

Interesgarriak izan daitezkeen beste erreportaje batzuk


Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto