Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Txostena

Λ

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Txikienen zaintza: Haurtzaindegia ala kangurua?

Haurtzainen eta haurtzaindegien eskakizun soziala handituz doa etengabe. Horietako bat edo bestea aukeratzea faktore pertsonalek eta ekonomikoek baldintzatzen dute baina edonola ere kontuan izan behar direnak familiaren premiak eta umearen nolakotasunak dira

Egunon, agur maitea, laztana eta muxu bat, haurra lotan dagoela. Horra hor, astelehenetik ostiralera lana eta familia uztartu behar dituzten guraso askoren liturgia. Espainian emakumeen %33 ikastetxeko ateak ireki aurretik lanpostuan sartzen da eta %59k, lanaldia amaitzerako, haurrak ikastegiko jardunaldia bukatua du. Egoera horrek "hirugarrengoen" zerbitzuak kontratatzea agintzen du, haurrak zainduko baditu norbaitek, umearen laugarren hilabetetik aurrera bereziki, orduantxe amaitzen baita amatasunagatiko baja laborala. Familia "pribilegiatu" batzuek aitona-amonen edo familiartekoen laguntza jasotzen dute, senide horiek estaltzen baitituzte gurasoek ?lantokian izan behar dutelako? utziriko tarteak. Gehientsuenek, ordea, haurtzaindegiko zerbitzuak baliatu edo, bestela, umezain edo kanguru bat kontratatu behar izaten dute. Lehena ekonomikoa da: haurtzaindegia (batzuk doakoak dira eta garestienek 490 euro kobratzen dute), orokorki, umezaina (hilean 360 eurotik aurrera, 900 euroraino, jardunaldi erdia eginez) baino merkeagoa da baina, halaz ere, prezioak garrantzi handia badu ere, ez da kontuan hartu beharreko elementu bakarra, ezta garrantzitsuena ere.

"Zerbait" ongi ez doan seinale?

Seme-alabaren segurtasuna eta ongizatea ezagutzen ez dugun pertsona baten eskuetan uztea erantzukizun larriko egintza da eta, halakotzat, pertsona egokia aukeratu eta bere bizibide eta erreferentziak egiaztatzeak arreta eta denbora asko eskatzen du, bai kanguru lanetan arituko dena pertsona bat denean, baita haurtzaindegia denean ere.

Seme-alabatxoek egunaren parte handi bat emango duten tokia edo pertsona aukeratutakoan, gurasoen kezka behinenetako bat umeen zaintzaz zerbitzu horiek ematen dituzten bermeak egiaztatzea da: nola atzeman, edonola ere, haurrak hartzen duen tratua egokia dela? Adituen arabera, umea pertsona batekin gustura dagoen edo ez jakiteko eman beharreko lehen urratsa, bera eta bere erreakzioak behatzea da. Umeak sentimenduak ongi disimulatzen ez badaki ere, arazorik nozitzen duenean komunikatzen ez du beti-beti asmatzen: horregatik ikasi behar dugu zerbait ondo ez dagoela atzematen, ohiko jokabideaz besterik azaltzen duenean. Arrasto horiek hamaikatxo eratan ager daitezke: apetitua galtzea, arrazoirik gabeko negarra, besteen aurkako oldarkortasuna, jarrera izutia, begirada tristea edo marrazki kezkagarriak, besteak beste. Horiek ez ezik, higienerik ezak eta okerreko elikabideak umea behar bezala zaindurik ez dagoela adierazten dute.

Umetxoa behar bezala zainduta ez dagoela susmatuz gero bera zaintzeko ardura hartu duten erantzuleekin hitz egin beharra dago; areago, ustekabean etxera azaltzea ere ?haurra umezain baten ardurapean baldin badago?, egunerokotasuna nolakoa den bertatik bertara ezagutzeko, biolentziaren (koxkor soil bat, adibidez) edo utzikeriaren (pixoihalak ukitzen duen zonan ekzema, esaterako) arrastorik dagoenean, batik bat.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto