Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Produktuen azterketak

Λ

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Mozzarella: Bufalo-esnezkoak garestiagoak dira baina ez hobeak

Bufalo-esnezkoak garestiagoak dira baina ez hobeak

 Era tradizionalean eta bufalo-esnez eginiko mozzarella gaztak behi-esnez eginikoak baino garestiagoak dira baina gantz gehiago eta kaloria ugariago daukate eta ez, ordea, zapore hoberik

Mozzarella gazta italiarra hastapenean bufalo-esnez egiten bazen ere, egun, entsalada, lasagna, kaneloi eta pizzen prestakuntzetan ohiko osagai bilakatutakoan, aski kontsumo masiboko produktu bihurtu da eta behi-esnez egitea ere onartua dago. Bufalo-esnearen ekoizpena urria denez, garesti gertatzen da: bufalo batek egunean bederatzi bat litro ematen ditu, behiaren herena, kasik. Mozzarella gazta onak hiru baldintza bete behar ditu: urtzea, luzatzea eta gainerretzean ongi erantzutea. Labean berotzean urtu egiten da, malgu bihurtzen da eta horri esker egin da preziatua gazta hau. Esne pasteurizatuz eginiko produktua denez (ez da esteril, mikrobio-eduki ñimiño bat izan dezake-eta), mozzarella hotzetan kontserbatu behar da.

Oraingoan aztertu diren bost mozzarella horien pisuak 112 gramotik (Président) 150 gramoraino doaz (ABC). Bat izan ezik (ontzian 15 bolatxo baitaude), bola bakar gisa merkaturatzen dira. Prezio batetik bestera alde handiak daude: kiloko, 7 euro baino gutxiago merkeena (Latbri) eta 19 eta 21 euro, kiloko, (Galbani Santa Lucía eta ABC) beste muturrekoak. Garestienak. bufalo-esnez eginikoak dira eta gainerakoen (Galbani Santa Lucía behi-esnezkoa eta President) prezioak ertainak dira: 12 euro eta ia 14 euro kiloko.

Analisi mikrobiologikoaren emaitzek erakutsi dutenez, bost laginen egoera higieniko-sanitarioa zuzena da; horixe bera exijitu behar zaio produktu horri, fresko dela (bertako mikroorganismo patogenoen toxikotasuna desegiteko xedez) tenperatura handietara berotu gabe kontsumi baitaiteke.

Etiketari dagokiola, araua xedatutakoa lau laginek betetzen dute. Latbri-k, bere aldetik, bi irregulartasun egin ditu: ez du adierazi bufalo-esnerik, nahiz eta horixe daukan (dena den, presentzia ñimiño hori borondatez kontrakoa izan liteke): bufalo-esneak behiarenak baino prezio altuagoa eta ospe handiagoa duenez, ez litzateke bidezkoa izango bera jarri eta kontsumitzaileari horren berririk ez jakinaraztea. Latbri laginaren beste arau-urraketa: izendapenean ez du adierazten gazta freskoa dela.

Codex Alimentarius batzordeak (derrigor bete beharrekoak ez diren elikadurari buruzko arauak eratzen dituenak) dioenez, mozzarella behi- zein bufalo-esnez egin daiteke. Galbani Santa Lucía eta Président laginek, beren osagaien zerrendetan "esnea" baizik ez dute adierazten, behi edo bufalo-esnea den zehaztu gabe. Arautegiak dio mozzarella gaztaren etiketan "esnea" adierazten denean, beti behi-esneari dagokiola eta, hortaz, ez du derrigortzen "behi-esnea" zehaztera. Horrenbestez, lagin horiek ez dute araua urratzen, baina behi-esnea darabiltela zehaztea komeniko litzateke. Galbani Santa Lucía bufalo-esnezkoak eta ABC laginak Lazio Behereko Campania (Italia) eskualdeko "Mozzarella di bufalo Campana" jatorrizko izendapena dute. Kalitatearen eta prezioaren arteko erlazio egokia Latbri da, merkeena bera baita (7 euro baino gutxiago, kiloko). Osaketa aldetik besteen pareko da eta, areago, zenbait baino hobea (proteina gehiago eta gatz gutxiago), dastatze-proban ez da nabarmentzen baina horixe gertatzen zaie gainerako laginei ere. Bufalo-esnezkoek emaitza hobeak emango lituzketela espero bazen ere, dastatzaileek (produktu hau kontsumitu ohi duten hogeita hamar pertsonak) ez zuten alde nabarmenik atzeman kolore, usain, zapore, trinkotasun edota bukaeran.

Bufalo-esnezkoek, gantz eta kaloria gehiago

Mozzarella gazta freskoa da eta, eginiko azterketaren arabera, batez beste edukiaren %62 ura du, %20 gantza, %16 proteina eta %1 karbohidratoak; batez besteko kopuruez ari garela, 245 kaloria dituzte, ehun gramoko. Gantz gehien duten bi laginak bufalo-esnezkoak dira: ABC (%25) eta Galbani Santa Lucía Bufalo (%21). Gantz gutxien (%13) eta kaloria gutxienekoa (197 kaloria ehun gramoko) behi-esnezko Président da. Behi-esnezko beste bi mozzarella horiek (Latbri eta Galbani Santa Lucía) antzeko gantz-edukia (%19 inguru) eta kalori ekarpena dute (240-250 kaloria ehun gramoko). Gazta hau, gainerako guztiak legez, tamainaz gehitzen ez bazaizkie janariei, plateraren balio kalorikoa izugarri altxatzen du.

Gantz kopuru horretatik bi herenak saturatuak dira (osasunari gutxien komeni zaizkionak); proportzio horretan (%65 inguru) dabiltza lagin denak.

  Behi-esnez eginiko mozzarella gaztek, ordea, nutriente bat ugariago daukate: proteina-edukia, batez beste, %18 da behi-esnezkoetan eta %13 bufalo-esnezkoetan. Estraktu lehorrarekiko gantz kopuruari dagokiola eta arauak xedatua duenarekin konparatuz, Président erdi gantzatsua litzateke, Latbri ia gantzatsua, Galbani Santa Lucía biak gantzatsuak eta ABC estra gantzatsua.

Gantz kopurua gazta batetik bestera dezente aldatzen bada ere, horien profila berdintsua da denetan eta ez du ia zerikusirik esne-motarekin: %64tik (Galbani Santa Lucía, bufalo-esnezkoa) %68ra arte (ABC, bufalo-esnezkoa) doa.

Osagaiak: esnea, gatzagia eta gatza

Mozzarella gazta produktu soila da, oinarriz hiru osagai baizik ez dituelako (behi- edo bufalo-esnea, gatzagia eta gatza); dena den, hemengo bi laginek azido zitrikoa daukate (baimendutako gehigarri natural honen eginkizuna azidotasuna zuzentzea da). Mozzarella ez da oso elikagai gazia: aztertutakoetan, gatz gehien daukan laginak (Galbani Santa Lucía, bufalo-esnezkoa) edukiaren %0,5 baizik ez zuen; gogoan izan dezagun elikagai bat oso gazia dela gatza edukiaren %1,8tik gora dagoenean. ABC eta Galbani Santa Lucía gaztetako baten osagaien zerrendek dioskute biak ere bufalo-esnez eginikoak direla; Latbri, Président eta Galbani Santa Lucía markako besteak, aldiz, behi-esnea baliatu dutela.

Espezieak identifikatzeko proban, azterketak adierazi zuen Latbri (behi-esnea ez ezik, bufalo-esne pittin bat ere badaukalako) salbuespena izaki, etiketetan agertzen den esne-motarekin egin direla ("esnea" bakarrik jartzen badu, behi-esnea esan nahi du horrek, arauaren arabera).

Latbri laginaren kasua ezin har daiteke iruzurtzat, bufalo-esneak behiarenak baino ospe komertzial eta prezio handiagoak dituelako. Esne hori agertu izana, seguruenik, elaborazio-prozesuan gertatutako kutsadura gurutzatuaren emaitza da: makina berberek egiten dute behi-esnedun eta bufalo-esnedun mozzarella gazta).

Bufalo-esnea eta behi-esnea, aurrez aurre

  • Bufalo-esnea behi-esnea baino nekezago ekoizten da eta urriagoa da.
  • Bufaloarena behiarena baino zuriagoa da, pigmentu karotinoide batzuk (hala nola beta-karoteno edo A probitamina) ez dauzkalako.
  • Bufalo-esneak (%8) behi-esne osoak (%3,7) baino gantz gehiago daukan arren, aurrenekoaren kolesterol-edukia (275 miligramo, gantzaren 100 gramoko) behi-esnearena baino txikiagoa da (330 - 380 mg, 100 gramoko).
  • Mineralez ari garela, bufalo-esneak bahiarenak baino kaltzio (199 mg/100 g; behiarenak, 115 mg/100 g) eta magnesio (18 mg/100 g eta 10 mg/100 g) gehiago dauka baino sodio, potasio eta kloro gutxiago.
  •  Balio nutritibo horretan datza behi-esneak baino kaloria gehiago izatea (1,5 edo 2 aldiz gehiago). Jatorrizko mozarella moldatzeko lehengaia bufalo-esnea denez, bufalo-esnearen balio nutritibo eta ahalmen energetiko handiagoek determinatu dute era tradizionalean eginiko mozzarella gazten eta behi-esnez eginikoen arteko alde nutritiboa ere.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto