Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.
Pertsona batek operadore berarekin hainbat telefonia-kontratu itundu zituen. Epea amaitu aurretik baja ematearren zigortze-klausula bat zeukalarik, azken kontratuko faktura bat ordaintzeke utzi zuen une batez, baina hilabete eta erdi geroago ordaindu egin zuen. Halaz ere, operadoreak zerbitzua behin-behinean eten eta, ondoren, behin betirako baja eman zion. Kontsumitzaileak lehenagotik ordaindu gabe zeuden telefonia-kontratuen faktura batzuk zeuzkanez, konpainiak auzitara eraman zuen, aurreko kontratuengatiko fakturak eta azken kontratua amaitu aurretik baja ematearen ondoriozko zigorra ordain zitzan eskatuz. Konpainiak, ordea, auzia galdu zuen. Bartzelonako Lurralde Entzutegiak 2007ko martxoaren 23an emaniko epaiaren arabera, eskakizunaren funtsa, azken kontratuan baja ematearren, kontsumitzaileak kontratua bete ez izana zen. Kontratuko obligazioak, ordea, anbiguoak eta gehiegizkoak zirenez, Entzutegiak argitu zuen telefono-zerbitzua behin-behinean etenarazi eta azkenean behin betirako baja emanarazi zuena kontratu hori egin baino lehenago beste faktura batzuk ez ordaintzea izan zen, zorretan zegoen diru-kopurua ordaindua baitzegoen. Horrenbestez, kostuak operadoreari ordainarazi zizkion.
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa