Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
EROSKI CONSUMEReko kanalak
Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Epaiak
Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.
Establezimendu bateko publizitate orritxoan 370 euro kostatzen zen 10 X 8 metroko "lorategiko PVZzko etxola" salgai zegoela agertzen zen. Bezeroa erosten eta ordaintzen saiatu zen baina eragiketa ukatu egin zitzaion: etxola ez zeukatela esan eta publizitatean agerturiko neurrian akats bat izan zela argudiatu zioten. Kontsumitzaileak establezimendua auzitara eraman zuen, salerosketa kontratua erreklamatuz, eta auzia irabazi zuen. Santanderko Lehen Instantziako 1. Epaitegiak 2007ko otsailaren 20an emaniko epaian adierazi zuenez, honelako kasuetan, sustaturiko produktu edo zerbitzuaren izaera, ezaugarri edo propietateen gaineko informazioa daukan iragarkia publizitate-eskaintza da eta horrek, legez, kontsumitzaileri eskainitako baldintzetan eta prestazioekin entrega dakion exijitzeko aukera ematen du. Kontsumitzaileak eskaintza onartu zuenetik, establezimenduari saltzeko obligazioa sortu zitzaion; beraz, produktu hura publizitatean adierazitako baldintzetan saltzera kondenatu zuen Epaitegiak. Horrela ez egitekotan, ezinezkotasun horrek kontsumitzaileari "diruzko konpentsazio justua emateko" kausa izan zitekeen.
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa