Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.
Familia batek Bilbo - Lanzarote - Bilbo hegaldia kontratatu zuen eta, aireportura iritsitakoan esan zitzaienez, surf taula fakturatzea nahi bazuten, gehigarria ordaindu beharko zuten. Ordaindu eta, ondoren, aire konpainiari auzia ezarri zioten, gastatu behar izan zituzten 242 euroengatik eta, horrelako garraioa egin ahal izateko, tarifa gehigarria exijitzea ahalbidetzen zuen baldintza orokorrak baliorik ez izatearren. Konpainiak aurka egin eta klausula balio gabe uzteko eskariak aurrera egin ezin zezakeela argudiatu zuen, ez baitzen baldintza bat, konpainiaren barne-arau soila baizik. Bilboko 1. Merkataritza-Epaitegiak 2007ko urtarrilaren 22an emaniko epaian adierazi zuenez, Aire Nabigazioari buruzko Legeak, gehiegizko pisu edo bolumena (hala nola surf taula bat) eraman behar den kasuetan objektu horiek berariaz kontsidera daitezke. Beraz, muga horien finkatu beharra dago eta, gainditzen badira, prezio handiagoa eska dakioke erabiltzaileari. Kasu honetan, berriz, baldintza orokorretan ez zetzan mugapen horren berririk eta, horrenbestez, kontsumitzaileak ez zekien gehigarria ordaindu behar zenik. Hortaz, eskaria onetsita, konpainiari kobratutakoa itzularazi zion eta baldintza orokorra baliogabetzat jo zuen.
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa