Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Lege-aholkularitza

Λ

Zure afera revista.consumer.es aldizkarian konpon dezagun nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Bistan denez, aldizkari honetatik interesgarrien jotzen ditugun kontsultak bakarrik argitaratuko ditugu

Komunitateari eskatu dio lokaleko zorua alda diezaiola, matxura bat konpontzeko

Presiditzen dudan jabekideen komunitatean, eraikineko lokal komertzial batean hondakin-urak dakartzan zorroten komuna konpontzeak sortarazi zuen liskarrak bizirik dirau. Kontua da zorrotena inoiz edo behin buxatu egiten dela eta, ondorioz, lokala urez betetzen dela. Matxura konpondu ahal izateko lokal horretako zorua hautsi beharra dago eta jabeak horri ez dio uko egin behin ere. Kontua da, hodiak konpondu ondoren, lokaleko zoruaren itxura berdindu dadin exijitzen duela baina orain zoruan dautzan lauzen berdin-berdinak ez daudenez, lokal osoko zorua alda dakion eskatzen du eta berdin dio bestelako material merkeago batekin bada ere. Nolako eskubidea du jabe horrek?

  Obra-lanak egin ahal izateko zorua hausteari uko ez egitea legearen araberako jarrera da; baina, era berean, eragindako kalteengatiko ordaina jasotzeko eskakizuna ere. Zoruan dautzan kalteak behar bezala konpondu ahal izateko lokaleko zoru osoa aldatu behar bada (lauza berdinak merkatuan salgai ez egotearren) osotasunaren homogeneotasun harmonikoa ez urratzeko, gure ustez komunitateak onetsi beharko luke hori, kalteturiko jabekidea lehenago zegoen egoera berean uzteko. Jabeak, obra-lanak egin diren bazterrean bakarrik bestelako lauza berriak ezartzearen ondoriozko kalte estetikoa jasateko obligaziorik ez du, gure iritziz; era berean ez dugu ikusten inolako abusurik zoru osoa alda dadin eskatze horretan, jabe horrek ez baitu eskatzen kalitate bereko beste bat ezar dakion; alderantziz, kalitate apalagoko materialak onartuko lituzke. Kontu horri buruz kontsultatu dugun jurisprudentziak ?aseguru-kontratu alorrean ugariago? antzeko kasuetan, aseguru konpainiak kondenatzen ditu, eragindako kalte estetikoak indemnizatzera, zorua edo hormak harmonizatzeko horrela behar denean eta polizak estalita baldin badago.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto