Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Lege-aholkularitza

Λ

Zure afera revista.consumer.es aldizkarian konpon dezagun nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Bistan denez, aldizkari honetatik interesgarrien jotzen ditugun kontsultak bakarrik argitaratuko ditugu

Etxebizitzaren plusbalioagatiko zerga ordaindu ondoren, etxegileak beste 70 euro eskatu dizkigu

2006 urtean eraikitzen ari zela, ene etxebizitza erosi eta salerosketako kontratua sinatu nuen; aurten eskriturak sinatu ditut. Plusbalioagatiko zerga ordaindu dut baina orain beste 70 euro eskatu dizkidate, orduan ordaindu genuena fondoen hornidura baizik ez zela argudiatuz. Diru-kopuru hori ordaindu behar dugu edo ordaindutakoa itzul diezaguten eskubidea dugu?

 Etxebizitzen salmentan, Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Babesa Hobetzeko 44/2006 Legeak, subjektu pasiboa profesionala denean, zergak kontsumitzaileari ordainaraziko dion klausularik ezartzea debekatzen du. Baina zerga hori ordaintzeko obligazioa erostunari egoztea ohiko kontua izan da eta, horren baliogabetasuna epaitegien aurrean planteatu izan denean, aipaturiko Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Babesa Hobetzeko Legeak indarrean sartu aurretik, erantzuna ez da beti bera izan. Egun, berriz, arautegi berria indarrean dagoela, zerga hori erosle-kontsumitzaileari ordainaraztea debekatua dago. Lege hau salerosketako kontratu pribatua sinatu zen datan indarrean ez bazegoen ere, eskritura sinatu zen egunean indarrean sartua zen; beraz, obligazio hori debekatua dago.

Eraginiko pertsonak bere udalerri edo lurraldeko Kontsumo Zerbitzuetara jo dezake, auzi honetan esku har dezaten. Hobe du bere erreklamazioa saltzaileari igortzea, bertan bi adierazpen eginez: batetik, orain eskatzen zaion diru-kopurua ordaintzeari uko egiten diola eta, bestetik, ordaindu zuena itzul dakion eskatuz. Erreklamazioa onartzen ez badiote, hobe du ez ordaindu eta erreklamazioarekin aurrera segitzea. Kontsumo Zerbitzuek artekaritza-lanak eginik, eragindakoak kontsumo-arbitraiara jo ahal izango du; honakoa onestea alderdiek borondatezkoa dutenez, aintzat hartzen ez bazaio etxegileak onartzen ez duelako, hitzezko epaiketara jo ahal izango du erostunak, abokaturik hartu beharrik izan gabe, plusbalioa kontsumitzaileari ordainarazten dion klausula baliogabetzat jo dadin eta saltzailea kobratutakoa itzultzera kondena dadin eskatuz, demanda-idazki soil bat aurkezteko. Eskariari, kontzeptu horrengatik ordaindutako dirua egiaztatzen duen agiria, jasotako eskutitz edota erreklamazioak eta kontratuak eta Kontsumo Zerbitzuek irekitako espedientearen kopia erantsi beharko zaizkio. Eskaria 900 euro baino txikiagoa denean, hitzezko demanda egiteko agiria bere udalerriko epaitegian eskatu ahal izango du.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto