Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Oinezkoa tarteko duten istripuen erdia baino gehiago hura galtzadan sartzearren edo behar ez den bezala gurutzatzearren gertatzen dira
Trafiko munduan sartzen diren elementu denetatik oinezkoa da ahulena. Estatistikek adierazten duten modura, Espainian urtero-urtero mila pertsona hiltzen dira, ibilgailuek harrapaturik. Europar Batasunean 10.000 oinezko hiltzen dira eta 300.000 zauriturik gertatzen dira. Oinezkoen zirkulazio-istripuetan arrisku handieneko taldeak zaharrak eta haurrak dira. Ibilgailuen eta oinezkoen arteko elkarbizitza zaila da, gutxienez; oinezkoaren jokabidea ez da beti errugabea istripuetan. Espainiako Trafiko Zuzendaritza Nagusiak emaniko datuen arabera hamar harrapatzetik zazpitan arduraduna oinezkoa da. Larrienak herrien arteko errepideetan gertatzen dira baina hiriko kalean ugariagoak dira. Sen onez zirkulatzea, beraz, gidarien eta oinezkoen obligazioa da.
Oinezkorik ikustean, jokatu zuhurtziaz: oso litekeena da, 25 kilometro orduko abiaduran (edo azkarrago) txirrindulariaren eta oinezkoaren arteko inpaktuak oinezkoari ez ezik, ziklistari ere zauri larriak sortaraztea. Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa