Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Aholkuak

Λ

Auzo-lagunen komunitateak: Jabeak, kanpoan

Jabekideen zama behinenak diren berandu ordaintzearen eta utzikeriaren konponbidea ez da beti erraza, ezta merkea ere

 Berandu ordaintzea eta utzikeria dira auzo-lagunen komunitateko presidenteak dituen kezka larrienak. Horrelakoen aurrean, komunitateak geldirik egon ez daitezen mekanismoak arbitratzen dituzte legeek baina, halaz ere, Jabetza Horizontalaren Legean xedaturiko babesak gorabehera, horrelako gehienetan konponbidera iristeko abokatuaren zerbitzuak kontratatu behar izaten dira eta hori, jakina, denbora eta dirua kostatzen da.

Batzarretara ez doazen jabekideak asko direnean nolako neurriak har daitezke?

Komunitatearen kudeaketarekin aurrera segitu beharra dago. Presidenteak urtean behin gutxienez ohiko batzarrera deitu eta, deialdian, jabekideei hainbat alderdi jakinarazi behar dizkie: aztergaien zerrenda, lehen deialdian edo, behar izanez gero, bigarrenean, batzarra non eta zein ordutan egingo den. Deialdi horretan komunitatearekin zorretan dauden jabeen zerrenda agertuko da eta, beharrezkoa izanez gero, ordaindu ez duenari boto-eskubidea kenduko zaiola gaztigatuko da. Batzarra baliozkoa da deialdirik egin gabe ere, bertara jabe guztiak biltzen badira eta horrela erabakitzen badute. Geroago, adierazitako orduan, batzarra egiteko quoruma ba ote den zehaztuko da.

Ez dago quorumik?

Auzo-lagunen erdia edo gutxiago biltzen direnean: horrelakoetan ezin da batzarra egin lehen deialdian, baina bigarrenean bai (ordu erdia geroago, horrela jakinarazten bada, edo hurrengo zortzi egun naturaletako batean).

Jabeak urtean behin bakarrik bil daitezke?

Auzo-lagunen erdia edo gutxiago biltzen Urtean behin gutxienez bildu behar dute, aurrekontuak eta kontuak onesteko, baina presidenteak bidezko jotzen duen beste guztietan ere bil daitezke.

Presidenteak ez du batzarrera inoiz deitzen. Zer egin daiteke?

Auzo-lagunen erdia edo gutxiago biltzen Presidenteari dei dezala eska dakioke; dena den, jabekideen laurdenak edo partaidetza-kuoten %25 gutxienez osatzen duten jabeek ere batzarrera deitzeko eskumena daukate.

Jabe bat komunitatetik beste norabait joan da baina helbide berria utzi gabe; ez doa batzarretara eta ez du xentimorik ordaintzen.

Auzo-lagunen erdia edo gutxiago biltzen Batzarrerako deialdia eskutitz ziurtatu bidez igor dakioke ezagutzen zaion helbide bakarrera, komunitate horretakora, saiakeraren berri uzteko. Eguneko aztergaien zerrendan jabe horren zorraren gaineko erabakia ere sartu behar da. Demandari hasiera emateko erabakia hartutakoan, aktan zorraren ziurtagiria emitituko dela adieraztea komeni da; ondoren, helbide horretara bertara igorriko zaio jakinarazpena. Demandarekin batera zor-agiri hori helarazi behar da eta, demanda interesatuari ediktu bidez jakinarazi ahal izango zaion arren, epaitegiaren bitartez (Errolda miatuz edo Poliziaren eskuetan utziz) bilaketak egin ahal izango dituzte haren egungo helbidea aurkitzeko. Atzeman ezkero, baliteke demanda onartu eta kuotak ordaintzea. Bestela, auziarekin aurrera egin beharra dago, etxebizitza enkantean ipini arte, beharrezkoa balitz.

Bakarrik bizi zen etxebizitza bateko jabea hil da; inor ez da arduratzen ez pisuaz ezta komunitateko gastuez. Zer egin daiteke?

Auzo-lagunen erdia edo gutxiago biltzen Jabetzaren Erregistroan etxebizitzaren nota soil bat eska daiteke, oraingo jabea nor den jakiteko. Oraino ere hildako pertsona horren izenean badago, haren seme-alabekin edo balizko heredero eta senideekin harremanetan jarri beharra dago; herederoek, jabekideen komunitatearen aurrean, ordezkari bat eta helbide bat izenda dezaten eta, noski, zorrak ordain ditzaten eskatu beharko zaie. Hildako pertsona horren ahaideak ezagutzen ez badira, badago Epaitegietara jotzea, ezagun ez diren herederoei demanda edo "jaraunspen jasogabea" jartzeko. Horrez gainera, abokatu batekin kontsultatu batzarrerako deialdia egin daiteke, zorra ziurtaturik, presidenteari auzitara jotzeko baimena emateko.

Batzarretara joan ezinean nola jardun liteke?

Auzo-lagunen erdia edo gutxiago biltzen Asistentzia norbera bertaratuz edo ordezkari bat igorriz gorpuz daiteke. Ohikoena da deialdian bertan ordezpen-agiri bat helaraztea. Egokiena, berriz, ordezkatuaren eta ordezkariaren datuak bete eta sinatzea da. Beste norbaiten izenean doana hotz eta boto-baldintza berberetan arituko da eta ordezkatua ordezkariaren botoak baldintzatua egongo da.

Pisua alogerean dagoenean nork joan behar du batzarrera?

Auzo-lagunen erdia edo gutxiago biltzen Jabea, honek bere buruaren ordezpena maizterraren eskuetan utzi ez badu, baina hori ez da beti komenigarria. Etxebizitza edo lokala usufruktuan utzi bada, baliatzen ari dena joan daiteke batzarrera baldin eta jabeak kontrakorik ez badio. dena den, aho batez onetsi beharreko gaiak edota aparteko obra-lanen edo hobekuntzen gaineko erabakiak hartu ahal izateko usufruktua baliatzen ari denak ordezpen-idazkia aurkeztu behar du.

Uda partean bakarrik erabiltzen den pisua denean, zer gerta daiteke jabea batzarretara ez badoa?

Auzo-lagunen erdia edo gutxiago biltzen Bere ordezpena finka-administratzaile, abokatu edo beste jabe baten eskuetan utz dezake. Halaz ere, batzarretara ez badoa, harturiko erabakien akta helarazi beharko dio administratzaileak. Absenteen botoak -legezko epearen barnean kontrakorik adierazten ez bada, bederen- harturiko erabakien aldekotzat jotzen dira.

Batzarrera bildu ez den jabekide batek, erabakitako obra-lana ordaintzeari uko egin dio.

Auzo-lagunen erdia edo gutxiago biltzen Hartutako erabakia denentzat da loteslea, baita disidente eta absenteentzat ere. Halaz ere, egiaztapen hauek egin daitezke: deialdiak epean egin zirela eta absenteak jaso zituela, erabakia eguneko aztergaien zerrendako gaietako bati buruzkoa dela edota erabakiaren aldeko botoen kopurua (gehiengo soila, gehiengo indartua edo aho batez, erabakiaren izaeraren arabera) baliozkoa izateko nahikoa dela, harturiko erabakia agertzen zuen akta jakinarazi dela eta, 30 egun igaro direla absente dagoen jabeak kontrako botorik erakutsi gabe. Hortik aurrera, administratzaileak ordain dezan eskatu beharko dio Batzordeak erabakitako epean eta forman. Uko egitekotan, beste batzar batean auzia epaitegietara eramatea erabaki daiteke, zorra exijigarritzat hartuta. Administratzaileak zorraren kitapen-agiria egin eta ordaindu ez duen jabeari helarazi beharko dio. Abokatuarengana jo beharko dute.

Ba al zenekien...?

  •  Jabetza horizontalaren sortze-tituluan edo komunitatearen estatutuetan dautzan arauen onespen edo aldaketa inplikatzen duten erabakiak (atezainaren etxebizitza saltzea, fatxada aldatzea, etc.) aho batez hartu behar badira ere, geroz eta kasu gutxiagotan da derrigorrezkoa, legearen arabera:
    • Hainbat zerbitzu (igogailua, atezaintza, zaintza) instalatu edo kentzea edo berariazko erabilerarik ez duen komunitatearen pisu edo lokal bat alokatzea. Horrelakoetan aski da botoen eta kuoten 3/5eko gehiengoa.
    • Oztopo arkitektonikoak ezabatzeko obra-lanak egiteko boto eta kuoten gehiengo soila aski da.
    • Eguzki-panelak edo bestelako energia-azpiegitura kolektiboak ezartzeko, botoen herena aski da.
  • Gainerako erabakiak hartzeko gehiengo soila nahikoa da.


Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto