Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Psikologia

Λ

Bikotearen gatazkak: Bikotekidearekin negoziatzeaz

Bestearekin negoziatzen eta desberdintasunak partekatzen ikasteak geroagoko larrialdiak urruntzen laguntzen du

 Espainiako Estatistika Institutu Nazionalaren arabera, Estatuan 2006 urtean 211.818 matrimonio sortu eta 145.919 desegin dira, hauetako ia erdiak, auzi bidez. Zenbaki horiek errealitatea partzialki baizik agertzen ez badute ere (bertan ez dira sartzen izatezko bikoteak, banantzen ez diren baina larrialdia bizi dutenak, paperik edota erregistrorik gabeko bikoteak, etab.), porroten proportzioa ikaragarria da.

Datu horiei erantsi behar zaie bikote askoren arteko harremanen bereizgarria ohiko liskar mingarriak direla, bikotearen baitan topatzea espero zituzten satisfazioen bila kanpora ohi doazela eta askok bikote-terapia azken aukera bezala egiten dutela. Orduan portzentajea absurduraino igotzen da, espezieak biziraun dezan gizakiak aukeratutako metodoa -familia, alegia- horrenbeste jenderentzat hain atsekabea izan beharrak absurdua baitirudi. Zein da kontua, egungo familia-ereduak ez diela espainiar gizaseme eta emakumeen itxaropenei erantzuten ala harmoniaz eta era egokian elkarbizitzen irakatsi ez digutela irakatsi?

Ezkontza-arazoak

Gizaki gehientsuok famili eta gizarte-testuinguru jakin batean hazi eta hezten gara: horixe da, helduaroan, erabakiak hartzen eta bizitzan barrena joaten lagunduko gaituzten ikasketa, balio eta sinesmenen erreferentziazko markoa, hain zuzen.

Nerabezaroan, arreta harreman afektiboen garapenera bildurik, estreinako maitemintze-bizipenak -ia ezagutzen ez dugun pertsona horrek biziki erakarrita sentitze horiek- agertzen dira. Ez jakitearen aurreko intolerantziak eramanik, bestearen irudia xehetasunetan eta desiretan oin harturik osatuko dugu eta ez, ordea, jakin dakigunaren azterketa arrazionalean edo datu egiaztagarriak biltzeko ahaleginean. Ezezagun batek erakarrita sentitzeko ziurgabetasun deserosoa arintzeko asmo zintzoa eragile denean gizakia ez da konturatzen ametsetan ari dela, gauzak idealizatzen ari dela, egitateen errealitatean baino areago bere desiretan euskarrituriko pertsonaia bat osatzen ari dela.

Proiektuak funtzionatzen badu, ezkongai-aldiari ekingo dio bikoteak: batetik, negoziatu eta partekaturiko gogobetetzeak (afaltzera eta dantzara joan, bien adiskideak ezagutu, sexu harremanak izan, etc.) protagonista dituen prozesu atsegina, berritasunak eraginiko euforiaz girotua; bestetik, espazio bereizietan bizitzearen ondorioz independentzia eta pribatutasuna galdu ez dituztenez, elkarbizitzak dakartzan arazo eta gatazkei, bestea sakon ezagutzeari eta bien bizitzarako erabatekoak izango diren erabakiak hartzeari saihets egingo diete. Horrela ez da harritzekoa, emozio atseginez osaturiko koktel euforia-emaile horrekin horditurik, gerora ere fantasiaz baliatzen segitzea, aurretiaz idealizaturiko imajina haren gainean eta biziki atsegina den ezagutza selektiboaren markoan, etorkizun partekatuaren proiektura begira.

Arazoak hasi dira

Hurrengo pausoa, gure gizartearen kanonek adierazi bezala, elkarrekin bizitzen hastea da. Hementxe sor daitezke estreinako arazoak eta desengainuak, gurekin bizi den pertsona hori ezagutzen omen genuen pertsona bera (biziki idealizatutako "beste" hori) ez dela egiaztatzean, egunerokotasunak dakartzan obligazioen eta errutinen monotonia agertzean, hasierako zailtasun ekonomikoak azaltzean, bikote-lagunak bere ohitura eta maniak erakustean. Orduan, sortzen ari den atsekabe horri bestearen desmitifikazioa, estreinako krisialdiak eta okerreko bidea hartu izanaren sentsazioa gehitzen zaizkio.

Gehientsuenak bere burua engainatzea aukeratu du orain arte ("Aldatuko dut pixkanaka"), beste batzuek haustura aukeraturik, harremana puskatzen dute (Espainian, 2006 urteko dibortzioen %8 elkarrekin bi urte baino gutxiago egindako bikoteek protagonizatu dute) eta beste zenbait, aitzitik, laguntza bila hasten da.

"Nork irakatsiko ote dit niri bikotekidearekin bizitzen"?, diote askok, ezezagun bati intimitatea erakusteko beldurrak ezkutatu nahian. Egia esateko, ordea, dena ikasi behar da. Baita bikotean bizitzea ere.

Zoriontasunaren peskizan

  Gure atsekabearen sustraia bikote-lagunaren jarreran edo jokaeran datzala uste badugu, taktika hertsatzaileak baliatuko ditugu (mehatxu ezkutatu edo agerikoak, adibidez) izaeraz alda dadin. Egokiera horren aurrean okerreko bi aukera ditugu: bestearen mendeko bihurtzea, batetik, eta erasoa besteari itzuli eta gatazka-espiralean sartzea, bestetik. Bada beste irtenbide bat, oraino: gurea den erantzukizun partea onarturik, biok atseginago bizi ahal izateko, bikotekidearen konplizitatea eta elkarlana bilatzea.

Gure bizitzan zehar konstanterik bada, horixe da etengabeko aldatzearekin lotua dagoena: hazi eta hezi ahala, gure premiak aldatuz doaz, baita gure bikote-lagunarenak eta seme-alabenak orobat; gure ingurunea eta bertakoen eskakizunak bilakatu egiten dira; arazo, oztopo eta eragozpenak agertzen dira eta atzo ederki zegoen hori gaur eskasa da. Horregatik etengabe aldatzen ari den errealitate horretara egokitzeko ahaleginetan jardun behar dugu, atsedenik hartu gabe. Bikote harremanen testuinguruan, elkarrekin bizitzen jartzea ez da helmugara iristea, oztopo-lasterketarako irteeratik abiatzea baizik: bertan trebeziarik egokiena komunikazioa da eta estrategia hoberena, elkarlana.

Hori ez da erraza, ordea. urteak joan urteak etorri, arazoak konpontzeko estilo bitxi baina eraginkorra garatu dugu: badakigu zer nahi dugun eta hori lortzeko zer egin behar dugun. Akatsa da orain bi garela ahaztea, hots, bikotekidearen premiak eta arazok konpontzeko haren moduak aintzat hartzen ez baditugu gertatuko zaigu Oscar Wildek iragarri zuena: "asmorik zintzoenarekin eragiten dira ezbeharrik larrienak".

Atsekabe mingarrian itota, bikote-lagunak dituen akats ugarietara begira, biktima geu garela eta aldatu behar dena bikotekidea dela sinetsita, giza harremanetako funtseko arauetako bat oharkabean igaro ohi da: hartu ahal izateko, lehendabizi eman egin behar.

Adiskideekin horrela jokatzen badugu eskuarki, nola egingo diogu uko horrela aritzeari gure bikote-lagunarekin gauzak ongi ez doazenean? Lagunari geure maitasun eta estimua adierazteko gauza garenean, ordea, baldintza hobeak sortzen ari gara gure kexuak eta oinazeak entzun ditzan eta, nola ez, zoriontsu izan gaitezen lagun gaitzan.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto