Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.
Hiri zenbaitetan bestetan baino dezente garestiagoa da zona urdina; batzuetan aparkatzeko, batez beste, bost minutu aski izan zen eta bestetan, aldiz, ordu laurdenetik gora
Zona urdinez gainera, lur gaineko hiri-aparkalekuak hainbat koloretako marrez mugatu eta arauturik daude. Sailkapena errotazio-mailaren (handi-handia, handia, ertaina edo apala) eta erabiltzailearen arabera (egoiliar, merkatari, bisitari, etc) aldatzen da.
Zona berdea: errotazio apalekoa, alderdi edo auzategi horretan bizi direnentzat, bereziki. Aparkatzeko gehieneko denbora hemen zona urdinean baino luzeagoa da eta tarifak, noski, merkeagoak. Horrela gertatzen da A Coruña, Bartzelona, Bilbo, Granada, Oviedo, Iruñea eta Sevillan. Alacantek ere badauka zona berde bat baina, beste hirietakoak ez bezala, tarifa bat du goizean (1,50 euro bost ordutarako) eta beste bat arratsaldean (1,20 euro lau ordutarako). (1) Donostia berezia da: araututako zonen sailkapena bertan indarrean dauden tarifen araberakoa da. Tarifa berezikoetan (zona gorria eta zona urdina) gehieneko aparkaldia ordu eta erdikoa da; zona gorria urdina baino garestiagoa da. Zona berdean (denetan merkeena) aparkaldi luzeena hiru, bost edo bederatzi ordukoa izan daiteke, segun eta zein kaletan dagoen. Egoiliarrek berariazko aparkalekuak dituzte, lerro zuri batez eta "R" batez adieraziak.
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa