Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Produktuen azterketak

^

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Arrozesnea: Gauza bat, arrozesnea; bestea, ontzia

Lau garestienak (bi lagin 7 euro baino gehiago kostatzen dira, kiloko) kristalezko flasko edo buztinezko txarroan merkaturatzen diren arren, ez dira plastikozko ontzian saltzen direnak baino goxoago edo osasuntsuagoak

ZORTZI ARROZESNEAK, BANAN-BANAN

Danone

  •  3,48 euro kiloko. 140 gramoko bi unitateko packa.
  • Kalitatearen eta prezioaren arteko erlazio egokiena.
  • Azukre gutxien (%7) eta kaloria (109 kaloria 100 gramoko) gutxien dauzkana.
  • Dastatze-proban, 6,4 puntu: ez da nabarmendu inongo alderditan.

Casería La Madera

  •  5,33 euro kiloko. 210 gramoko flaskoa.
  • Aukera polita, hau ere.
  • Etiketa oker dago: ez du zenbat arroz daukan adierazten. Azukre (%15) eta kaloria (142 kaloria 100 gramoko) dauzkana.
  • Dastatze-proban, 7 puntuz, nahiena da; aldekoak: "krematsua"; aurkakoak: "lodia".

La Ermita de San Pedro

  •  6,56 euro kiloko. 270 gramoko flaskoa.
  • Azukre gehien dauzkatenetan bigarrena (%11) eta gantzatsuenetako bat (%3,5 gantz).
  • Dastatze-proban, 6,3 puntu; aldekoak: "kanela zaporea" eta "krematsua"; aurkakoak: "oretsua" eta "zaporea"

Goshua

  •  7,38 euro kiloko, garestiena bezain garesti, kasik. 140 gramoko buztinezko txarroa
  • Etiketa ez dago zuzen: produktu naturala dela dio, baina hori adieraztea debekatua dago, denak direlako naturalak. Proteina gehienekoa (%4) eta gantzatsuenen arteko bat (%3,4). Esne gehien (%6 laktosa) eta arroz gutxien (%7,1 almidoi) dauzkana.
  • Dastatze-proban, 6,4 puntu; aldekoak: "kanela zaporea" eta "krematsua"; aurkakoak: "ez da oso lodia".

Pascual

  •  2,82 euro kiloko, denetan merkeena. 150 gramoko bi unitateko packa.
  • Esterilizatua dagoen bakarra izaki, kontserbatzeko ez du hotzaren premiarik.
  • Etiketa ez dago zuzen: produktu naturala dela dio, baina hori adieraztea debekatua dago, denak direlako naturalak. Gehigarri egonkortzaileak erantsi dituen marka bakarra. Gatz gutxien daukana (%1,5). Arroz gehien daukatenetako bat (%11 karbohidrato konplexu).
  • Dastatze-proban, 5,3 puntu baino ez; aldekoak: "krematsua"; aurkakoak: "arroz gogorra", "oretsua" eta "kolorea"

Dhul

  •  3,48 euro kiloko. 135 gramoko bi unitateko packa.
  • Dastatze-proban, 5 puntu baino ez; aldekoak: "zaporea", "kolorea", "krematsua izatea"; aurkakoak: "zapore motela" eta "arroz gogorra".

Central Lechera Asturiana

  •  3,52 euro kiloko. 140 gramoko bi unitateko packa.
  • Gantz gehien daukatenetako bat (produktuaren %3,5). Arroz gehien (%11 almidoi) eta esne gutxien (%2,7 laktosa) dauzkatenetako bat.
  • Dastatze-proban, 5,5 puntu baino ez; aldekoak: "zapore suabea" eta "sentsazioa murtxikatzean"; aurkakoak: "lodiegia", "arroza eginegia ", eta "zapore motela"

Kaiku

  •  7,64 euro kiloko, denetan garestiena. 140 gramoko buztinezko txarroa.
  • Etiketa ez dago zuzen: ez du adierazten zenbat arroz daukan eta letra txikiegia da. Esne gutxien daukatenetako bat (%2,8 laktosa).
  • Dastatze-proban, 5,2 puntu baino ez; aldekoak: "gozotasuna" eta "krematsua izatea"; aurkakoak: "zapore motela" eta "trinkotasuna"

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto