Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Produktuen azterketak

^

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Arrozesnea: Gauza bat, arrozesnea; bestea, ontzia

Lau garestienak (bi lagin 7 euro baino gehiago kostatzen dira, kiloko) kristalezko flasko edo buztinezko txarroan merkaturatzen diren arren, ez dira plastikozko ontzian saltzen direnak baino goxoago edo osasuntsuagoak

Laburbilduz

  • Ontziratutako zortzi arrozesne-lagin aztertu dira oraingoan; formatuak, pisuak eta prezioak oso desberdinak dira. Merkeena kostatzen da 2,82 euro kiloko (Pascual: hotzik gabe kontserba daitekeen bakarra) eta garestienak 7,64 (Kaiku) edo 7,38 euro (Goshua).
  • Esnezko postre gozo hau osagai hauekin moldatzen da (ugarienetik urrienera): esnea, azukrea, arroza, eta kanela, limoia edo hauen aromak.
  • Nutrizio-profila: karbohidrato ugarikoa (batez beste, produktuaren %22) eta proteina (%3) eta gantz urrikoa (%3). Hestekiak edota opilak baino askoz ere kaloria gutxiago du honek: ehun gramo arrozesnek, batez beste, 123 kaloria ditu.
  • Azukre eta kaloria gehien dituena Casería La Madera da; kontrako muturrean Danone agertzen da. Goshua da esne gehien baliatu duena eta Pascual eta Central Lechera Asturiana, arroz gehien daukatenak.
  • Etiketa-araua lau laginek urratzen dute: Kaiku eta La Madera laginek ez dute adierazten zenbat arroz daukan eta, gainera, funtsezko informazioaren parte bat letra txikiegian agertzen da. Goshua eta Pascual laginek "elikagai natural" modura agertzen dute beren burua baina hori adieraztea debekatua dago, arrozesne guztiak naturalak baitira.
  • Lagin bakar batean ez da genetikoki eraldatutako organismorik. eta arrozesne guztien egoera higieniko-sanitarioa zuzena da.
  • Dastatze-proban kalifikazio hoberena Casería La Madeira-k eraman du (7 puntu); apalenak, berriz, Dhul, Kaiku, Pascual eta Central Lechera Asturiana laginek (5 eta 5,5 puntu artean. La Ermita (6,3 puntu), Danone eta Goshua (6,4na puntu) tartean agertu dira.
  • Kalitatearen eta prezioaren arteko erlazio egokiena Danone arrozesneak erakutsi du: dastatze-proban gustatu zaie mahaikideei, merkeenetako bat da eta, gainera, azukre eta kaloria gutxien dituena da. Arrozesne zaporetsuagoa nahiago dutenentzat aukera polita Casería La Madera da (5,33 euro kiloko).

KONPARAKETAKO TAULA

Marka Danone Casería La Madera La Ermita de San Pedro Goshua
Formatua (g) 2 unitateko packa (140 g bakoitza) 210 g-ko flaskoa 270 g-ko flaskoa 140 g-ko buztinezko txarroa
Prezioa (euro kiloko) 3,48 5,33 6,56 7,38
Etiketa Zuzen Ez dago zuzen Zuzen Ez dago zuzen
Hezetasuna (%) 74,2 66,8 69,7 69,2
Proteina (%) 3,2 2,5 3 4
Karbohidratoak, guztira (%) 19,8 27,1 23,1 22,5
Azukreak, guztira (%) 10,2 18,3 14,7 15,4
Sakarosa (%) 1 6,8 15 10,6 9,3
Laktosa (%) 2 3,2 3,3 3,9 5,9
Karbohidrato konplexuak (%) (%) 3 9,6 8,8 8,4 7,1
Gantza, guztira (%) 2,1 3 3,5 3,4
Balio kalorikoa (kaloriak / 100 g) 109 142 132 133
GEO 4 Negatibo Negatibo Negatibo Negatibo
Egoera mikrobiologikoa Zuzen Zuzen Zuzen Zuzen
Dastatze proba (1 - 9 puntu) 6,4 7 6,3 6,4
Marka Pascual Dhul Central lechera Asturiana Kaiku
Formatua (g) 2 unitateko packa (150 g bakoitza) 2 unitateko packa (135 g bakoitza 2 unitateko packa (140 g bakoitza 140 g-ko buztinezko txarroa
Prezioa (euro kiloko) 2,82 3,48 3,52 7,64
Etiketa Ez dago zuzen Zuzen Zuzen Ez dago zuzen
Hezetasuna (%) 71,8 73,2 71,7 74,3
Proteina (%) 2,9 2,9 2,6 2,6
Karbohidratoak, guztira (%) 23,2 19,9 21,6 19,6
Azukreak, guztira (%) 12,1 11,6 10,5 10,1
Sakarosa (%) 1 8,4 8 7,7 7,3
Laktosa (%) 2 3,4 3,6 2,7 2,8
Karbohidrato konplexuak (%) (%) 3 11,1 8,3 11,1 9,5
Gantza, guztira (%) 1,5 3,3 3,5 2,9
Balio kalorikoa (kaloriak / 100 g) 116 118 125 112
GEO 4 Negatibo Negatibo Negatibo Negatibo
Egoera mikrobiologikoa Zuzen Zuzen Zuzen Zuzen
Dastatze proba (1 - 9 puntu) 5,3 5 5,5 5,2

(1) Sakarosa: azukre zuri edo azukre arrunta, elikagaiari erantsi zaiona.

(2) Laktosa: esneak daukan azukrea. Elikagaiak zenbat esne daukan adierazten du

(3) Karbohidrato konplexuak: hauen iturri behinena arroza da. Karbohidrato horien presentziak elikagaiak zenbat arroz daukan adierazten du.

(4) GEO: genetikoki eraldatutako organismoak

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto