Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Osasuna

Λ

Osasunari buruzko beste informazio batzuk: Tunel karpianoaren sindromea / Arraina kontsumitzeak pertsona edadetuengan oroimena mantentzen laguntzen du / Erretzeak psoriasia nozitzeko arriskua areagotzen du / Elkarrizketa: Josep Maria Farré, Dexeus Unibertsitate Institutuko psikiatra

Bi hitzetan

Tunel karpianoaren sindromea.
 Eskuturrean dagoen kanal horretatik hatzak tolesteko lotailuak eta nerbio ertaina igarotzen dira. Nerbio horixe zapaltzearren gertatzen da eskuak hanpatu, inurritu eta sorgortzen dituen sindromea,. Hatz potolo, erakusle, ertain eta nagiaren erdian du eragina eta sintomak maizago agertzen dira gauez edo goizean, itzartzean. Lana, eskuaren eta eskuturraren erlaxazioa errazteko modura egokitzea eta postura edo mugimendu behartuak ez egitea dira sindrome horren agerpena prebenitzeko neurri egokiak.

Gaztigatzean kalterik ez

Arraina kontsumitzeak pertsona edadetuengan oroimena mantentzen laguntzen du

Garrantzi handiko agiria non utzi zenuen edo giltzak etxean maiz uzten badituzu, arrain gehiago hartu beharko zenuke. Oxfordeko Unibertsitateak eginiko azterlan batek agertu duenez, arraina hartzeak horrelako ahazturen maiztasuna urritu egiten du eta, zenbat eta arrain gehiago kontsumitu, hainbat eta handiagoa da eragina. Zientzialari taldeak, Norvegia mendebaldeko 70 eta 74 urteko adina duten 2.301 gizon-emakumeren gaitasun kognitiboa eta gizaki horiek egunero kontsumitzen duten arrain kopurua ebaluatu zituen. Emaitza: egunean 80 gramo arrain gantzatsu edo gihartsu hartzeak, oroimena laguntzeaz gainera, ikuspen bitarteko ulermena, mugitze-trebezia espazialak, arreta, orientazioa eta hitz jarioa ere hobetzen ditu.

Albisteak

Erretzeak psoriasia nozitzeko arriskua areagotzen du

Osasunean tabakoak dituen eragin ezagunei psoriasia "ezkata zuriak eta zilar kolorekoez erdi-estalitako gorriuneak ditu ezaugarri gaitz kroniko honek" pairatzeko arriskua erantsi zaie. Harvard-eko Medikuntza Eskolak egin eta American Journal of Medicine-k plazaratutako ikerlan batek dioenez, immunizatze-sistemako zelula batzuetan alterazioak nozitzeko joera du erretzaileak; psoriasiaren jatorriak, bere aldetik, larruazalaren aldatzea azkartzen duen sistema horren erreakzio anormal batean datza. Erretzeak, gainera, hantura dakar. Zigarroaren kean dautzan nikotinak eta toxiko gerta daitezkeen bestelako sustantzia kimiko batzuek "oxido nitrikoak, peroxinitritoak eta konposatu organikoen erradikal askeek" sistema immunearen erantzun oldarkorregia eragiten dute. Ikerlanaren arabera, tabakoa utzi eta handik tarte batera hasten da arriskua pixkaka arintzen.

ELKARRIZKETA

 Josep Maria Farré, Dexeus Unibertsitate Institutuko psikiatra

"Sexuarekiko menpekotasun patologikoa dagoenean auto-kontrola indartu egin behar da"

Freudekin sortu zen sexualitatea"

Freudi esker badakigu sexualitatea jokabidearen funtsezko elementua dela eta, era berean, fisiologiaren ikuspegitik, sexu-bulkadarik gabe ere bizi daitekeela.

Sexuaz ari garela, bederen, normala zer den eta zer ez den bereizte aizan daiteke...

Baliteke horrek duen alderdi txar bakarra geure buruari edo beste norbaiti min egitea izatea, baina horrek lotura hertsiagoa du bulkaden kontrolarekin, intentsitatearekin baino. Psikiatra batentzat, trastornoa denaren eta ez denaren arteko muga lauso-lausoa da, are sozialki onarpen eskasa duten voyeurismo, fetitxismo edota exhibizionismoari dagokionean ere.

Hortik begiratuta, behintzat, oso litekeena da sexuzaletasuna gaixotasunik ez izatea.

Jende askoren iritziz, osasun arazoa baino areago, suerte ona da. Beste kontu bat, ordea, gelditu ezinezko bulkada baten ondorioz, egonkortasun emozionala, harreman familiar eta sozialak, lana edo bitarte ekonomikoak arriskutan duten pertsonen kasua da.

Nola identifikatzen da gaitza"

Gizaki oldartsu eta dudatsuak dira, gehienetan, nolabaiteko "hutsune existentziala" nozitzen dutenak eta pertsona anonimoekiko topaketa laburretan sexua behin eta birritan praktikatzeko premia sentitzen dutenak.

Ba al du horrek tratamendurik"

Garuneko beta-endorfinen eta serotoninaren mailen beherakada konpentsa dezakete botika batzuek baina benetan interesatzen dena kontrola sendotzea da. Taldeko psikoterapiak emaitza on-onak agertzen ditu, norberaren bizimodua berregiteko eta trebezia sozialak eskuratzeko aukera eman ohi du.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto