Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Zure afera revista.consumer.es aldizkarian konpon dezagun nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Bistan denez, aldizkari honetatik interesgarrien jotzen ditugun kontsultak bakarrik argitaratuko ditugu
Etxepeko tokian ezbeharra jasan dut; hamaika buruhauste nozitu eta perituari ehun dei eginez gero, azkenean ordaindu egin didate konpontze-lana, baina ez Balio Erantsiaren gaineko Zerga. Legezkoa ote da hori?
Balio Erantsiaren gaineko Zergak (BEZ) azken kontsumitzailearen baitan du eragina baina ez, ordea, biltzaile huts gisa diharduten enpresari edo profesionalengan. Indemnizazioa jasotzeko eskubidedun aseguratua enpresa, profesional edo autonomo bat denean, BEZ kuotak kentzeko aukera du, Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko Legearen arabera eta, horregatik, baliteke aseguru-konpainiak zuri BEZ ordaintzeko obligaziorik ez duela uste izatea. Nolanahi ere, zu azken kontsumitzailea bazara, indemnizazioa osorik "BEZ eta guzti" eskuratzeko eskubidea duzu, ezin ken baitezakezu. Irizpide horri heldu ohi diote Epaitegiek. Horrenbestez, eragindako pertsona kontsumitzailea bada, BEZ ordain dakion modu frogagarrian erreklamatu behar du: konpainiaren eta bertako bezeroa artatzeko zerbitzuaren aurrean lehenik eta, beharrezkoa balitz, baita epaitegi aitzinean ere. Profesional edo autonomo izanez gero ere ahaleginak egin ditzakezu, BEZ hori bestei nori kargatu ez diozula edo kargatzerik ezin diezaiokezula inori edo eragindako tokia kez duela loturarik inongo lanbide-jarduerarekin. Kasu horietan zure erreklamazioa kaukera handiagoak izango ditu.
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa