Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Lege-aholkularitza

Λ

Zure afera revista.consumer.es aldizkarian konpon dezagun nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Bistan denez, aldizkari honetatik interesgarrien jotzen ditugun kontsultak bakarrik argitaratuko ditugu

Auzo batek, teilatua konpondu bitartean, komunitateko kuotak ordaintzeari uko egin

"Duela urtebete ez ditut komunitateko kuotak ordaindu, teilatua konpondu egin ez didatelako, aspaldi, euriaren ondorioz, etxean ura barra-barra sortu zen arren. Ez dut arazorik izan nahi, dena den. Nola konpon dezaket egoera hau?"

 Etxejabe denen obligazioa da gastu orokorrak ordaintzea eta, era berean, higiezina egokiro "hots, hermetikotasun, bizigarritasun eta segurtasun baldintza egokietan" manten dadin beharrezkoak diren obra-lan guztiak komunitateak egin behar ditu. Kuota ordaintzen ez duen kideari jabekideen batzarrak, bidezko pausoak eginez, botoaz baliatzeko eskubidea ken diezaioke, kide horrek zorraren kontra egin edo judizialki kontsignatu ez balu. Zor den diru-kopurua notarioaren aurrean ere deposita daiteke. Eraginiko pertsonentzat egokiena, dena den, eztabaidan dagoena zorraren bidezkotasuna edo munta ez denez gero, ordainketa eguneraturik edukitzea eta beharrezkoak diren obra-lanak egin daitezen komunitateari exijitzea da. Horretarako urrats hauek egin behar dira: buro-fax edo ziurtaturiko eskutitzaren bitartez, presidenteari eta administratzaileari hurrengo bilerako eguneko gai-zerrendan teilatua konpontzeari dagokiona sar dezaten eskatzea. Larrialdikotzat jotzen badu, eragindakoak Aparteko Batzarra egin dadin eskatu ahali zango du, teilatua konpontzeko premia argudiatuz. Eskaera aintzat jotzen ez bada, beste hainbat jabekideren kolaborazioa eskatu ahal izango du eta, partaidetza-kuoten gutxienez %25 ordezkatzen duten jabekideei Batzarra deitzeko eskumena aitortzen dienez, presidenteari batzarrera dei egiteko eskatu edo, bestela, beraiek egin dezakete deialdia.

Eguneko gai-zerrendan teknikari (aparejadore edo arkitekto) baten kontratazioa sartzea komeni da, obra-lana egiteko egokitasunaz txostena egin dezan. Era berean, lurralde horretan dauden etxejabeen elkarte edo abokatuetako batengana jo dezake, komunitatearekin artekari lanak egiten saia daitezen edo, azken finean, jabekideen aurkako auzia jar dezake, epaileak, bidezkoa bada, obra egin behar dela erabaki eta komunitateari eginaraz diezaion.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto