Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Automobilena seguruei dagokiela, hobe da arretaz begiratu eta balizko poliza-eskaintzekin eta hobekuntzekin ez itsutzea
"Kontuz, automobila dirua galduz dabilkizu!" Aspaldi honetan iragarki honek eta antzeko beste askok milaka gidari "bila eta konpara ezazu: hoberik topatuz gero, eskura ezazu huraxe" lelo ezaguna praktikatzera bultzatu dituzte. Automobilen aseguru alorrean piztu den lehiakortasun bortitzak konpainiei prezioak etengabe jaistera, eskaintzak egitera eta hamaika motibotxorengatik (aseguratuak edo bere senideren batek konpainia horretan beste aseguru bat izatearren, konpainiaz aldatzeagatik, gidari trebea delako, gida-baimena aspalditik edukitzearren...) hobariak emanarazi dizkie Ibilgailu aseguratuak ugaltzen ari direnez (2006 urtearen kondarrean 27 milioi baino gehiago izanik, 12.200 eurotik gorako negozio-bolumena sortarazi zuten), abaguneaz baliatu dira konpainiak bezero berriak atzematean oldarkortasun biziagoa erakusteko.
Egun, automobilen salmenta urritzeak eta aseguru konpainiak nozitzen hasi diren diru-sarreren murrizteak, aresti arte denon ahotan zebilen auto-aseguruen prezioen gerrari tartei a anekdotiko hutsa baizik ez diote utzi. Sektoreko lehen konpainia den Mapfre-ren negozioa, adibidez, biziki amildu da eta 2007 urteko lehen bederatzi hilabeteetan primen atzematean %0,7ko beherapena nozitu du konpainiak. Bestetik, 2008ko urtarrilean autoei buruzko zuzentarau berri bat indarrean sartzeak derrigorrezko aseguruak estali behar dituen indemnizazioak ugaldu egingo ditu. Lege berri horrekin, horrelako polizek, ezbeharreko kalte pertsonalei aurre egiteko, 70 milioi eurorainoko kopurua estali behar dute eta 15 milioiraino, berriz, ondasunetan eraginiko kalteak indemnizatzeko. Automobila segurua kontratatzeko, beraz, hainbat aholku praktiko gogo-gogoan hartu behar ditugu.
Autoa segurua kontratatu edo erakunde berean kategoriaz aldatu aurretik gidariaren arreta biziena erakartzen duen alderdia prezioa ohi da. Arriskua kalkulatzeko modua aseguru konpainia batetik bestera aldatu egiten denez, horrek prezioen arteko tartean eragin handia izan dezake. Eskuarki, gainera, Internet edo telefono bidez diharduten konpainiek (Línea Directa edo Direct Aseguru erakundeek, adibidez) merkatuko batez bestekoak baino tarifa merkeagoak eskaintzen dituztela frogatua dago, negozio-plegu horren ondoriozko kostu-aurrezpenengatik (bulegorik ez izatea, teknologiaren ezarpen handiagoa...) hain zuzen Aseguru baten eta beste baten arteko aldea, dena den, eskaintzen dituen estalduretan datza.
Auto aseguruez ari garela, arrisku orotako poliza da egokiena, derrigorrezko erantzukizun zibila, bidaiako asistentzia, defentsa juridikoa, gidariaren asegurua eta bertan eragindako kalteak estaltzen baititu. Hirugarrenentzako aseguruak, ordea, derrigorrezko erantzukizun zibila, bidaiako asistentzia, defentsa juridikoa eta gidariaren asegurua baizik ez du estaltzen. Oinarrizko estaldura horiek gorabehera, aseguru konpainiek ezbeharra gertatzekotan biziki baliagarriak diren beste hainbat zerbitzu ere sartzen dituzte; dena den, zerbitzu horiek zertan diren zehazki jakitea komeni da, beharrezkoak jazotzekotan, ustekabekorik ez izateko. Konpainia desberdinetako estaldurak berberak direnean, lehen urteko prezioari ez ezik, hurrengoetan ere ordaindu beharko dena begiratu beharko da:
Iturria: UNESPA/IPSOS Argitalpen Orokorra
Iturria: UNESPA/IPSOS Argitalpen Orokorra
| Erk. Aut. | % |
|---|---|
| Madril | 41,5 |
| Nafarroa | 35,1 |
| Gaztela-Mantxa | 30,3 |
| Andaluzia | 30,2 |
| Gaztela eta Leon | 30,1 |
| Asturias | 27,8 |
| Extremadura | 27,2 |
| Valentziako Erkidegoa | 25,5 |
| Kanariak | 25,2 |
| Katalunia | 25,0 |
| Aragoi | 24,1 |
| Balearrak | 23,4 |
| Errioxa | 22,4 |
| Murtzia | 21,8 |
| Galizia | 20,1 |
| Kantabria | 19,5 |
| EAE | 13,2 |
Iturria: UNESPA/IPSOS
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa