Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Aholkuak

Λ

Gidari goazela, nola ezagutu nekea eta nola aurre egin

Nekeak erreakzio-denbora luzatzeaz gainera, informazioa prozesatzeko eta distantzia eta abiadurak kalkulatzeko gaitasuna moteltzen du

Atsedenik ez hartu edo lo ez egitearen ondoriozko nekea, auto-ilarak, gehiegizko beroa eta deshidratazioa, besteak beste, trafiko istripuen %30en kausa dira, beste hainbat motiboren aurretik, hala nola errepideen egoera edo kontrako meteorologia. Arazo behinena, nekea etsai isila izatean datza: gidarien %64k, izan ere, ez ditu identifikatzen horren sintomak.  

Nekearen eragileak

  • Logalea
  • Ibilbide luzeetan atsedenik ez hartzea
  • Janari ugari astunak
  • Deshidratazioa
  • Alkohola hartzea
  • Arropa desegokia
  • Eguartean, gehiegizko bero eta argitasuna

Nekea da hori, hauetakoren bat sentitu baduzu:

  • Gidari zoazela, behin eta berriz mugitzeko eta posturaz aldatzeko premia.
  • Besoak eta hankak "lotan" dituzula.
  • Lepoa edo aurpegia etengabe ukitzeko beharra.
  • Ondoeza eta nekea, orokorki.
  • Saman tentsioa.
  • Begian hazkura eta, ondorioz, etengabe kliskatzen badituzu.
  • Belarrietako dundurioa
  • Beroa "astun"
  • Logalea eta, ondorioz, aharrausika eta besoak luzatzen hasten bazara
  • Martxaz aldatzean nahastu egiten bazara
  • Errepidean kontzentratzea kosta egiten bazaizu eta maniobrak ia konturatzeke egiten badituzu

Nola saihestu nekearen agerpena

  •  Bidaia luzeari ekina urretik, lo egin ezazu behar adina. Lanaldia amaitu eta, atseden hartu baino lehenago, ez hartu bolantea.
  • Abiatzeko bezperan, sartu automobilean ekipajea: horrela ez duzu beste estres bat nozituko goizean, abiatzean, maletak kabitzen ez direlako, autoa kargatzeko eginkizuna luzatzen ari delako eta aurreikusi gabeko atzerapenaz zoazelako.
  • Gidari aritzeko, jantzi arropa eroso eta lasaia. Arropa estuek aske mugitzea eragozten dutenez, odolaren zirkulazioa eragotz dezakete eta gidariari estresa eragiten diote.
  • Saia zaitez bidaia ez egiten zaintza-maila txikieneko orduetan, hots, goizaldeko ordu bietatik bostak arte eta arratsaldeko ordu batetik laurak arte.
  • Ahalegin zaitez eguneko ordurik beroenetan ez ibiltzen, ibilgailuak aire egokitua ez badu, batik bat.
  • Doitu eserlekua, buru-euskarria eta bolantea ongi.
  • Gida ezazu aholkatutako abiaduran (zenbat eta azkarrago joan, hainbat eta arreta biziagoa ipini behar da eta, noski, lehenago agertzen da nekea).
  • Eduki auto barneko tenperatura 20 eta 21 gradu artean.
  • Botikarik hartzen ari bazara, kontsulta ezazu gidatzean eraginik ote duen.
  • Ez zaitez engaina: musika ozenak edo aurpegian aire freskoak errealitatea makillatu baizik ez dute egiten tarte batez.
  • Bi orduz behin edo 150 - 200 kilometro eginikoan, egin ezazu 15 edo 20 minutuko geldialdia. Adineko pertsonek ordubete edo ordu eta erdian behin geratu behar dute.
  • Haurrekin bazoaz, egoera normalean baino geldialdi ugariagoak egin beharko dituzu. Txikienek ez dute deus ulertzen: aspertuta, nekatuta edo ondoezik baldin badaude, alamena emango dute, gidariaren nerbioen kaltetan.
  • Atsedenaldia eraginkorra izan dadin, autotik irtendakoan egin osteratxo bat, ariketa arinen bat eta mugi zaitez. Lo egiteko gogorik agertzen bada, ez izan dudarik: 15 - 20 minutuko kuluxka batek zaintza-maila egokiro suspertuko dizu.
  • Freskatu aurpegia ur hotzez.
  • Ez egin janari ugari edo astunik.
  • Gehiegi ez jatea bezain garrantzitsua da hipogluzemiari -odoletan azukre-maila apalegiari- saihets egitea. Dena den, ez hartu azukredun produktu gehiegi. Gluzidoek -fekula eta azukreek- irents idirenetik ordubetera logalea eragiten dute.
  • Edan ura beldurrik gabe, deshidratazioak nekea eta logalea eragin ez diezazun.
  • Gidatzera bazoaz ez hartu alkoholik behin ere.
  • Eduki eskura txikle edo gozokiren bat, aldian behin hartzeko. Bideko Segurtasun eta Trafiko Istripuen aurkako Taldeak (GSVAT) eginiko azterlan baten arabera), bai murtxikatzeak, bai murtxatzeak ere, arreta-mailari eusten laguntzeaz gainera, bolantean lo geratzeko arriskua arintzen dute.
  • Eraman beti aldean eguzkitarako betaurrekoak eta ipini, eguartean batez ere, ikusmenaren nekea arintzeko.

Jakitea komeni...

  • Bolantean 4 - 6 ordu eginez gero, distantzia keta abiadurak kalkulatzeko behar den denbora %63tan handitzen da, erreakzio-denbora %86tan eta arreta selektiboa eta gidatzeko funtsezkoa den informazioa prozesatzeko gaitasuna %60taraino jaisten da.
  • Bi orduz behin atseden hartzea, luzaketak egitea, alkoholik gabeko likidoa hartzea eta antzeko azturak ez izateak istripua nozitzeko arriskua %10 eta %14ren artean areagotzen du.
  • RACE-k eginiko azterlan baten arabera, esna eta jardueran 17 ordu emandakoan, odoletan 0,5 gramo alkohol bageneuka bezala murrizten dira erreflexuak.


Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto