Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Elkarrizketa

Λ

Jose Antonio Maldonado, meteorologoa: "Klima aldaketa dela-eta, tremendismo latza dabil nonahi"

  Hogei urte bete ditu Jose Antonio Maldonadok antizikloi, depresio, itsaskirri eta bost indarreko haizeei buruzko informazioa milioika pertsonari ematen. Ikusle horien aburuz, ez da informazio meteorologikoa ematen duen aurkezlea, "eguraldi gizona" baizik. Lanean serio, ikus-entzuleen kopuru eskergak eta lankideek aintzat hartua eta, kameratik at, jatorra, ogi puska da gizon hau.

Gauerako darabiltzazun mapetan euriz kargaturiko hodei-ikonorik behin eta berriro ez agertzeak kezkatu egiten gaitu. Euri-dantza eta errogatibez gainera, zer egin daiteke lehorraren aurka borrokatzeko?

Orain mende erdia egin ziren euri artifiziala sortzeko saio batzuk baina hark ez zuen arrakastarik izan eta, egun ere, formula egokia aurkitzear dugu.

Nolako etorkizuna du Espainiak, orduan?

Konplexu baino konplexuagoa da gai hori. Klima aldaketaz ari zara, ezta?

Halaxe da. dena den, kontzeptu horretaz aski eszeptikoa zara zu, ezta?

Ez dakit eszeptiko hitz egokia den; hasteko, klima aldaketa esakuneari ez deritzot zuzen: Lurra orain 4.600 milioi sortu zen eta harez geroztik klima etengabe aldatuz ibili da. Klimaren aldaketan gizakiak izan duen eraginaz aritu beharko genuke, beraz. Klima Aldaketaren Paneleko adituen iritziz, oso litekeena da (%90eko aukera) berotze globalaren kausa behinena industrializazioa izan da, eta horretaz ez dago zalantzarik. Neurririk hartu beharko? Horixe hartu beharko direla. Dena dela, gizadiak duen arazo larriena dela diotenekin ez nator bat. Tremendismo latza dabil hortik, ene ustez.

Hori ez da politikoki zuzena.

Politikoki ez zuzena izango da politikari batzuentzat, ez denentzat, ene iritziz.

Baina modako gaia omen da hori.

 Tira, ni ez nato bat inondik ere Al Gore jaunarekin. Jet pribatua daukan, energia barra-barra kontsumitzen duen eta bere burua profetatzat jotzen duen pertsona batekin ez nago ados. Sevillan konbentzioa antolatzea (ni ez nintzen bertaratu, inbitazioa egin zidaten arren), zuri urtean hamar hitzaldi doan, eta gidoitik puntu bakar batean ere irten ezinik, ematea eskatzeko, hori ez da profesionala. Jakin dezagun Gorek, hitzaldi bakoitzeko, 200.000 eurotik gora kobratzen duela. Ez dakit gizon horri nola eman zaion Bakearen Nobel Saria.

Kontu hori dela-eta, demagogia asko egiten da, zure iritziz?

Neurria gailendu duelakoan nago, eta ez naiz esaten ari ados ez nagoela. Bai, eragin a dugu guk, baina ez dut horren tremendista izan nahi eta ez dut esan nahi horixe dela munduak duen arazo behinena.

Izan ere, zerk ekarri dakar zu, fisikari zaren hori, eguraldia aurkeztera?

Fisika ikasketak amaitutakoan, meteorologoen gorputz fakultatiborako oposizioak egin nituen nik. Ene huts eginiko bokazioa abiazioa denez eta garai hartan Meteorologia Aire Armadakoa zela aprobetxatuz...

Zer gertatu da, beraz, pilotu handi bat galdu eta eguraldiaren gizon handi bat irabazi dugula?

Eguraldiaren gizon handi bat, behintzat, ez omen da irabazi...

Halaz ere, pilotu ibili al zara inoiz?

Bai, pilotu zibilaren titulua atera nuelako eta, horri esker, kirol-hegazkinak pilotatu ditut.

Oraindik zabiltza pilotu?

Ez, emazteak aspaldi ebaki zizkidan hegalak.

Horrelako lanbidea izanik, igogailuko solasaldietan aditua zara, noski.

Horixe baietz! Auzoan ez didate galdera asko egiten baina etxean etengabe ari zaizkit galdezka.

Senide eta lagunek alamena ematen dizute?

Tira, ene ingurunean ez horrenbeste baina lagun nekazari batzuek askotan deitzen didate, lurra ureztatu behar duten eta horrelakoak galdetzeko...

Beste zereginetarako, hala nola ezkontza denean, eta antzekoetan...?

Ufa! Bataio, ezkontza... denetarako.

Emaztea ere gremiokoa duzu.

Meteorologoa da, bai. Alabek ere, beti ari zaizkit zein eguraldi izango dugun, ospakizunen batera doazela, edo bidaia dutela edo, besterik gabe, biharamunean euria egingo duen jakiteko.

Zergatik aukeratu zenuen telebista?

Egunkarietan idazten nuen lehenago, 26 urtez Radio Vitorian eman dut eguraldia eta hemen, Madrilen, Radio Intercontinental-en jardun nintzen lanean. Eguraldiarekin zerikusirik ez zuen "Gol y al Mundial 82" izeneko irratsaioa egin nuen, 1982 urtean. Baina ekipo horretako kapitaina neu nintzen eta horri esker ezagutu ninduten telebistan; horrela, halako batean, norbait sartzeko premia zegoela konturatu ziren eta... Izan ere, TVE-n hiru urtez ez zen izan meteorologorik. Goizeko telesaioak ematen hasi zirenean, erakundeko kide bati munduan zehar ibili eta goizeko saioak nola egiten ziren ikas zezan agindu zioten. Apunteen artean ekarri zuen ohartxo batek zioenez, eguraldia, mapen ordez, norbaitek eman behar du, jendeak gerora ""ez du asmatu" esan ahal izan diezaion"... Orduan, eguraldia ematea pertsona baten eskuetan uztea deliberatu zuten eta norbaitek ene izena eman zien. Txiripa horri esker sartu nintzen TVE-n. Proba bat egin ondoren, sartu ninduten. Egun edo hilabete batzuetako kontua izango zela uste nuen nik, baina bizitza osoa eman dut bertan.

Kameran ongi ateratzen zinen, beraz...

Horrela uste izan zuten haiek.

Familiartekoek zer esan zizuten telebistan estreinakoz ikusi zintuztenean?

Hasieran harritu samar agertu ziren, noski, baina etxean neu banaiz eguraldia ez da ikusten telebistan, pantailan ikusiegia nagoelako. Akaso beste kate bat jarriko dizute bitartean...

Eguraldia baita Sevillako Aste santurako ere eskatzen dizute. Goi-presio jainkotiarrak jasaten dituzula esan ahal daiteke horrelakoetan?

Halaxe da, bai. Aste santuan nolako eguraldia izango dugun hilabete lehenago jakin nahi izaten du jendeak baina hori ezinezkoa da. Aurreikuspen luzeena hamar bat egunekoa bada ere, egun batetik bestera badago dena aldatzea, are eta gehiago udaberriko egun egongaitz horietan.

Kofradia bateko kidea zara, gainera.

Bai, eta han ere oheburuko meteorologo naukate.

Eta erabat fidatzen dira zuregan

Horrela da, bai. Azken hiru urte hauetan, zerua goibel, hodei beltzez estalirik, irten ala ez irten erabaki behar izan denez, niri deitu didate Kofradiatik. Ermandate bakoitzean bada gobernu-batzorde bat eta horrek askatasun osoz irtetea edo barruan gelditzea erabaki dezake. Nirea San Lorenzo Plazako Bakardadearen Ama Birjinarena da, Gran Poder-en aldamenean dagoena, alegia, Aste Santuko atzenekoa. Zazpietan irtetekoak bagara eta seietan oraino gauzak oso argi ez badaude, Kofradiako anaia nagusiak elizako mikrofonotik adieraziko du: "Betoz batzordekideak sakristiara, Kabildoa batzartuko baita bertan; José Antonio Maldonado senidea ere etor bedi". Orduan hartara noa, azalpenak eman eta bertatik alde egiten dut, beraiek erabaki dezaten. Orain artekoan hirutan irtetea erabaki dugu eta hiruretan suerte ona izan dugu; bestela akaso ez nintzen ni hemen. Irtetea erabakiz gero, ez naiz nazarenoz janzten, kaleko traje urdin ilunarekin baizik, eta karrozaren ostean noa, telefono mugikorretik Meteorologiako Institutuko ene kideei deika etengabe, haiek radarraren gainean egoteko mesedea egiten baitidate: horrek bakarrik eman dezake unean unerako aurreikuspen zehatza. Hemendik ordu erdira euria egin dezakeela ikusten badugu, esate baterako, eliza batean hartuko dugu aterpea, euriari aurre harturik; gure elizara iristear garela, orain dela hiru bat urte gertatu zen modura (ordu erdian euria egingo zuela atzematen zen arren, iristeko hiru ordu laurden falta zitzaigun oraino), hartu eta senide nagusiari ordu erdian euria dugula esaten diot. Orduan hartu eta, korrika, elizara arin-arin egiten dugu.

Kirolzale amorratua zarenez, derrigorrezko galdera egin beharko: Betis ala Sevilla?

Nazka pitin bat ere ematen dit galdera horrek: sevillarra hil arteraino! Halaz ere ez naiz Betisen kontrako, gaztetan Betis Jubenilean jokatu nuelako, besteak beste.

Zergatik eguraldiari buruzko informazioak lortzen du senitarteko guztiak, guraso, seme-alaba, gazte eta zahar, erne-erne aditzea?

Kontu hau interesgarria da hamaika alorretan eragina duelako: ekonomian eta osasunean, hasteko. Hortik has gaitezke adarretatik gora: abiazioan funtsezkoa da, itsasoan eta errepidezko garraioan bezala. Fronte bat igarotzean, adibidez, bat-bateko presio-jaitsiera baten ostean, horretarako jarrera duten pertsonen artean infartua nozitzeko aukerak biderkatu egiten direla frogatua dago.

Erantzukizuna, beraz, handia da.

Horrela iruditzen zait niri ere, baina kamera begira hizketan aritzean baino tentsio handiagoa dut ehun lagunentzako hitzaldia ematen dudanean: bost milioi lagunentzat ari naizela pentsatuko banu, une horretan mutu geratuko nintzateke.

Zer egin behar da informazio meteorologikoko Europako aurkezlerik hoberenaren izendapena jasotzeko?

Ez dakit nik. Horrela izendatu ninduten, baina ez dakit zergatik. Norbaiti eman beharko zitzaiolako, agian. Ni baino pertsona hobeak asko direla uste dut nik.

"Triunfotxoen" aroan bizi garen arren, 42 urte zenituela hasi zinen zu horretan. Berant samar, ezta?

Ene ustez, orain goizegi hasten dira. Esplikatuko dut: TVE-ra meteorologo burutu iritsi nintzen ni. Orain, berriz, jende bila gabiltza, ezin aurkiturik.

Zenbat meteorologo dira Espainian?

Guztira, 196.

Sail urria, aukeran.

Tira, nire ordezkapena egiteko hango norbait bilatuko dugu baina eguraldia aurkezteko eta Canal 24 Horas-en aritzeko, berriz, meteorologo izan gabe, kazetari badira aski dugu.

Aurreneko eguna gogoan al duzu?

Egun hartan beldurtua ez, ikaratua nengoen. Horrelaxe frogatzen du hor zehar dabilen zinta batek. Ez dut gaizki ikusten neure burua baina, baina bestetan ere txarto ikusi dut. Egiari zor, ez zait gustatzen ene burua ikustea, askoz ere hobeto egin nezakeelakoan nagoelako den-denetan.

Hogei urtez deus agertzen ez duen pantailara begira aritzea ez zaizu gogor samar egin?

Hori ez da bat ere zaila, jateko koilara hartzearen pareko da.

TVE-n aurre-erretiroa nozituko dutenetako bat izango zara zu. Zein hutsune sentituko duzu bizien, eguraldiaren informazioan aritzea ala "Telepasión" saioan egin zenituen lehen urrats haiek?

Buenoooo, telesaio horiek grabatzen ikaragarri gozatu genuen baina ahaztuta dago hori dena. Egungo lanaren hutsunea sentituko dut, bai.

TVE-n egin duzun itsasbidean denetik ezagutu duzu: bare-barea, itsaskirria, katxopak, baga-itsasoa...

Noski, itsaso bareak 22 urtez irautea ezinezkoa da baina itsasbide atsegina izan da, oro har. Itsas handirik ez dugu behin ere izan; itsaskirria eta sagailo-tarteak, gehienez ere.

Gogoan duzun unerik eguzkitsuena?

Hemen izateak beste inork izan ez dituen aukerak eman dizkit, hala nola Olinpiadetara joatea, eguraldiaren berri ematera.

Ekaitz-unerik, ordea?

Ez dut arazo larririk izan eta, gainera, Paco Montesdeoca lankidea izan dut, gainera: luxuzko pertsona, benetan.

Ekaitzez ari garela, asmatu ez duzulako kexu ugari jaso dituzu?

Oraintxe bertan 1998ko Aste Santua datorkit burura. Txarra izango zela aurreikusten zen: hilabete lehenago zegoen hor gainean sekulako antizikloia eta eguraldi ederra egiten zuen. Zuk, ostiral santuan euria egingo duela iragarri eta... ostalaritza haserretu eta epelak eman zizkigun. Hura bai ekaitza, hura bai atsekabea. Erramu Igandean eta Astelehen santuan ere egurtu gintuzten. Dena den, astelehenean dena aldatzen hasi eta, Despeñaperros-en kateak jarri behar izan zirenez... Ondo.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto