Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Iradokizun hauek eta beste 15 errezeta ere (bina lekale bakoitzeko), Consumer EROSKI-ko "Laboreak, lekaleak eta patatak" gida berrian aurkituko dituzu.
Patatak lima hotzean hobeki dabilenez, Espainiako hainbat tokitan negu aldean biltzen da tuberkulua. Halaz ere, esan dezagun patataren sasoia uzta-guneak adierazten duela: patata goiz-goiztiarra (urtarril eta apirila bitartean), goiztiarra (apiril eta ekaina bitartean), erdi goiztiarra (ekainetik irailera) eta berankorra (urri eta urtarrila bitartean).
Patata erostean komeni zaizu kalitate hoberenekoak aukeratzea: osoak, gaitzik gabeak, trinkoak, ernatze-unerik, une berderik eta deformazio larregirik gabeak.
Kalitatearen arabera, honela bereizten dira patata motak:
Etxerakoan, patata ongi kontserbatzen da zazpi edo zortzi hilabetetan jakitegi ilun freskoan ( 8º - 10ºC-tan). Patata zahartu ahala edo argitasunean utziz gero, azaleran berde koloreko orbanak sortzen zaizkio: bertan substantzia toxikoak (solanina, adibidez) dautza. Ez da komeni hozkailuan gordetzea, hotzaren ondorioz azukreak metatu eta, horrenbestez, zapore gozoa hartzen duelako.
Dieta orekatua eginez ere patata egunero edo astean hainbatetan kontsumi daiteke. Nutriente askorik gabeko eta kaloria larregiko elikagaitzat jo izan den arren, patataren balio energetikoa handitzen duena prestatzeko modua da: patata frijituak (250 Kcal / 100 g) erreak edo egosiak baino hiru aldiz kaloria gehiago ditu (80 Kcal).
Aholkua: gogortzat jotzen diren elikagaien ukitua behin-behingoz aldaraztea beharrezkoa izaten da batzuetan. Halako hortz-haginak ez izatea edo hortzeria berria ipintzea, kirurgia maxilo-fazialeko ebakuntza egin berria izatea edo trastorno neurodegeneratibo, ahoko infekzio zein ahoko minbizia pairatzea, adibidez, izan daiteke horretarako kausetako batzuk. Ahal den guztietan, behintzat, otorduan elikagai identifikagarriak sartu behar dira. Birrinduegi jateak ere mesede baino kalte handiagoa eragin liezaioke pazienteari.
Almidoia, lekale, labore, tuberkulu eta erro-barazkien (azenarioa, erremolatxa, etab.) erreserbadun karbohidratoa da eta lerroak (amilosa) edo tortoak (amilopektina) moldatzen dituzten glukosazko molekula-kate luzeez osatua dago. Horietako bakoitzaren proportzioak hainbat ezaugarri ematen dizkio elikagaiari. Laboreek, esate baterako, amilopektina gehiago daukatenez, tenperatura hotzean (50-70ºC) hobe bihurtzen dira jele eta aiseago loditzen dira. Nolakotasun horretan bereizten dira lekaleak eta laboreak, hauen almidoiak amilosa ugariago baitauka.Ama-alabak gara, 56 eta 24 urtekoak. Ez gaude gizen baina bidezkoa litzatekeena baino pisu gehixeago daukagu. Hidrato edo gantz gehiegi hartzen ez badugu ere, badirudi elikagai (nahiz osasuntsuak diren) gehiegi hartzen ditugula. Gurea dinetan zein dira egunero hartu behar diren elikagaien (esne, arrautza, azukre, ogi, olio, arrain, okela...) gutxi gorabeherako kopuruak?
Kontsumitu beharreko elikagai mota eta kopuruak norberaren premien arabera aldatzen dira. Premiak, berriz, bizitzako etapa edo adinaren, altueraren eta gorpuzkeraren (argal, ertain, sendo), sexuaren eta jarduera fisikoaren arabera determinatzen dira. Dieta orekatua antolatzeko unean, anoa edo kopuruak ez ezik, komeni den kontsumo maiztasuna (egunean zein astean) ere kontuan hartzekoa da.
Norberaren premietara, oro har, gehien gerturatzen diren kopuruak zehaztea kontu erraza ez bada ere, elikagai jakinei dagozkien aholkuak bete ditzakezue gidatzat. Kontsumitzeko maiztasunak konbinatzeari esker (anoako kopurura ongi doiturik) dieta egokiagoa egiteko aukera emango dizue. Elikagairik hartu gabe ordu asko eze matea ere garrantzitsua da: gosari, hamarretako eta askariak planifikatzea komeni da, hiruzpalau orduz behin zerbait hartzeko.
Noiztik komeni da haurrei behi-esnea ematen hastea?
Osasunaren Mundu Erakundeak ohartarazi du behi-esnea, osaketa dela medio, ez dela elikagai egokia urtea oraino bete ez duen haurrarentzat. Ama-esneak eta haurrentzat egokituriko esne artifizialek baino proteina gehiago dauzkanez, hori, oraindik erabat heldu gabe dauden haurraren giltzurrunei gehiegizko lana agintzea izan daiteke. Bestetik, behi-esneak dituen proteinak "tartean kaseina, denetan ugariena" alergenikoagoak direnez, dietan goizegi sartzeak alergiarik sortaraz lezake. Senideren batek elikagaiengatiko alergiarik nozitu baldin badu, hobe da umeak urtea bete baino lehenago behi-esnerik ez hartzea.
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa