Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Elikadura

Λ

Haur elikadura: Haur elikabidean proteina gehiegi

Proteina larregi kontsumitzeak osasun arazo askoren iturri izan daiteke, batez ere, haragiaren eta beste hainbat elikagairen nutriente ugariekin elkartzearen ondorioz

 Haurtzaroan proteinek ematen duten energiak dieta osoko kalorien %10 - % 15 beharko luke izan. Horien erdiak baino gehixeagok (%65 inguru) animali jatorrikoak izan beharko lukete eta gainerako %35, berriz, landareek emango ligukete. Egungo haurren dietak, ordea, ildo horretatik urruntzen dira, eskuarki, haurrek bidezkoa litzatekeena baino elikagai proteiko (haragi eta esnekiak, gehienbat) gehiago kontsumitzen dutelako. Kontuan izan dezagun animali proteina larregi hartzeak kaloria, gantz saturatu, kolesterol eta sodioaren ekarpena handitu egiten duela. Ez da harritzekoa nutriente horiek helduaroan intzidentzia larrienekoak diren gaixotasun kronikoen garapenarekin identifikatzea: obesitatea, trastorno kardiobaskularrak, hipertentsio arteriala eta giltzurrunetako arazoak, alegia.

Arduradunek kontuan izan behar dute haurrak, txikia denean ere, animaliazko zenbat elikagai proteiko behar duen doi-doi, esnekiek, haragiak eta haragizkoek, arrainek eta arrautzek dituztenak, batik bat. Horiei lekale, labore eta fruitu lehorren landare proteinak erantsi behar zaizkie, izaera desberdinetako begetalak batera hartzen direnean proteinak elkarren osagarriak direla gogoan izaki.

Hazteko, proteina

Nutrizioaren ikuspegitik bizitzako lehen urtea kritikoa da, etapa horretan hazkundea eta garapena sekula baino azkarragoak izango direlako: hamabi hilabetean haur txikiaren pisua hirukoiztu eta luzera bikoiztu egingo da.

Urtea beterik, bular-umeak bere-berea duen hazkunde azkarreko fasearen eta geroagoko (hiru urte dituenetik nerabezarora arteko) hazkunde iraunkorreko fasearen arteko trantsizio etapan sartzen da umea. Baina nutrienteen eragin fisiologikoa bizitzako lehen urtean nabarmentzen da: haurrak garai horretan irensten dituen esnearen eta elikagai osagarrien azukreek eta gantzak pisua hartzeko beharrezkoa den energia emango diote. Proteinek, berriz, hazteko eta gorputzeko ehun guztiak osasunez garatzeko aski izan behar dute.

Pediatrak nutrizio zuzena neurtzeko formula on bakarra du, oro har: eskualdearen eta adinaren arabera, haur populazioarentzat ezarritako pertzentilekin haurraren pisua eta taila konparatzea, alegia. Adin horretarako pisua, taila edo biak eskas badira, umearen osasuna aztertu eta dieta osatzea beharrezkoa den determinatuko du pediatrak. Pisua behar baino handiagoa denean, ostera, haurraren dietako elikagaiak murrizteko aginduak eman beharko ditu.

Neurriz gainetik elikaturiko haurrak

 Guraso asko kezkatzen dira oraindik prestatu duten xerrari seme-alabek muzin egiten diotelako. Borroka arinagoa litzateke agian anoak bidezko tamainakoak balira eta guraso horiek sinetsiko ez balute gosea proteinen bitartez asetzen dela.

Jende askok ez du ulertzen arrain, haragi edo arrautzarik hartu gabe ere bazkaldu edo afaldu daitekeela; sartzeko entsalada batek bat eta ondoren arroz, pasta edo lekaleek osaturiko jakiak ez gurasoei ez seme-alabei apetitua aseko ez dielakoan daude. Errealitatea ez da horrela, inondik ere. Ez da osasuntsua, adibidez, askaltzeko bi petit suisse hartu dituen bi urteko umeak, bi solomo xerra edo postrerako bi gaztatxo jatea: elikagai horiek, izan ere, umeak egunero hartzen duen litro erdi esneari eta afariko arrautzari edo arrain pusketari gehitzen zaizkio-eta. Emaitza: adin horretako umeak egunean hartu beharko lituzkeen 40 gramo proteina eta 1.200-1.300 kaloria baino askoz gehiago da hori.

Umeari, premiazkoak dituen baino proteinadun elikagai gehiago eskaintzea okerreko jokamoldea da, fruta, berdura edo arrainik jan ez dezan aholkatzea bezain kaltegarria. Nutrizioaren ikuspegitik, kaloria eta proteinen ekarpena deskonpentsatu egiten da eta horrek, frogatua dagoenez, gehiegizko pisua hartzearen eta, areago, haur obesitatearen genesian eragina izaten du.

Postrean edo otordu tarteetan elikagai proteikoak (jogurta, gazta, petit suisse, urdaiazpikoa, hestekiak...) hartu ohi izateak osasungarriak izataz gainera une horretan egokiagoak diren beste elikagai batzuk kontsumitzeko aukera galarazten du. Une horietan frutak eta fruitu lehorrak hartu beharko lirateke baina hauek, eskuarki, ez dira kontsumitzen.

Kopurua, taminan

Geu hazteko eta gure ehun eta organoak garatzeko premiazkoak diren funtsezko aminoazidoak ematen dizkigute proteinek. Ume txikiek bizitzako lehen hiru urteetan proteina-premiak pixkanaka jaitsiz doaz. Osasunaren Mundu Erakundearen (OMS) arabera, bizitzako lehen seihilekoan haurrak egunean kilo bakoitzeko 2,2 gramo hartu behar ditu; kopuru hori 1,6 gramora jaisten da bigarren seihilekotik urtebetera arteko tartean eta 1,2 gramora hurrengo bi urteetan. Etapa horretan eta nerabezaroan ditu gizakiak proteina-premia gorriena (helduaroan -OMS-ren iritziz, 0,8 gramo kiloko egunean-baino handiagoa).

Proteinak, behar adinakoak

Bizpahiru urteko umeak egunean 1200-1300 Kcal kontsumitu behar ditu . Proteinek guztirako kalorien %10-15 eman behar dute, hots, 130-195 kaloria. Gramo bat proteinak 4 kaloria ematen duela kontuan izaki, umeak egunean 40 g proteina behar ditu (32,5 - 48,75 gramo).

Animaliazko elikagai proteiko nagusiek dituzten proteinak, anoa bakoitzeko eta gramotan adierazita, agertzen dira hurrengo taulan. Bi otordu-eredu ere jarri dira bertan: bata, animali proteinetan orekatua; bestea (aski ohikoa), haurraren eguneroko premiak kontuan izaki, animali proteina gehiegi dituena.

KONPARAKETAKO TAULA

Elikagai proteikoak Proteinak, gramotan, anoa bakoitzeko
Baso bat esne oso edo erdigaingabetua (220 ml) 3,2
Jogurt bat (125 g) 5,5
Petit suisse bat (60 g) 4,2
Natillak (130 g) / Arrautzadun flana (110 g)) 4,8 / 5,3
Bi gaztatxo edo bi xerra urtzeko gazta (20 g) 2,4
Xerra bat york urdaiazpiko, indioilar... (25 g) 4,5
Arrautza ertain bat 8
100 gramoko haragi xerra (txerriki, txahalki, oilasko...) 22
100 gramo arrain 20
Haur-otordu orekatua eta Haur-otordu hiperproteikoa
Haur-otordu orekatua Haur-otordu hiperproteikoa
Proteina, gramotan Proteina, gramotan
Gosaria Gosaria
  • Baso bat esne
  • Laboreak
3,2
  • Baso bat esne
  • Laboreak
3,2
Hamarretakoa Hamarretakoa
Mandarina Jogurt likidoa (100 ml) 4,4
Bazkaria (plater konbinatua) Bazkaria (plater konbinatua)
  • Arroza tomatearekin
  • oilasko bularra (50 g)
  • entsalada
  • Fruta
11
  • Arroza tomatearekin
  • oilasko bularra (70 g)
  • Fruta
  • 15,4
  • 2,4
Askaria Askaria
  • Jogurt edangarria
  • 2 gaileta
4,4
  • 2 petit suisse
8,4
Afaria Afaria
Barazki purea Barazki purea
  • Arrautza nahasia
  • Ogia eta baso bat esne
  • 8
  • 3,2
  • Arrautza nahasia
  • Ogia eta 2 gaztatxo
  • 8
  • 2,4
PROTEINA, GUZTIRA (g) PROTEINA, GUZTIRA (g)
29,8 g (proteina guztien %62, balio handienarekiko) 44,2 g (proteina guztien %90, balio handienarekiko)

Dietako guztirako animali proteinari erantsi beharko litzaizkioke lekaleek, laboreek eta fruitu lehorrek dituzten landare proteinak, adibidean aipatzen ez badira ere. Lekaleak, arroza eta barazkiak batera hartzen direnean landare proteinak elkar osatzen dute eta kalitate handikoak dira, animaliazkoen baliokideak. Animali proteinek haurraren dietako proteinen %65 osatu behar dituzte eta %35ek landare jatorrikoak behar dute izan.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto