Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Azaleko gaia

Λ

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Estatu osoko 18 hiritako 200 gimnasio aztertu dira: Bezeroa artatze eta aholkatzeari dagokiola, gimnasioa ahul

Eskaintzen diren zerbitzu eta ordutegietan dezente hobetu bada ere, proba gainditu gabe utzi du establezimenduen %14k eta, gainera, hirutik batek "oso ongi" edo "bikain" kalifikazioa eraman du.

 

Espainiako bost lagunetik bat joan ohi da bertan diren 7.000 gimnasioetako batera, eta horrela erakusten dute negozio honek urtean fakturatzen dituen 2.000 milioi euro horiek. Dena den, iraunkortasuna ez da erabiltzailearen bereizgarri behinena: gimnasioan hasten direnen erdiak lehen sei hilabetearen barnean joateari uzten dio (horietako askok, Eguberrietako gehiegikerien ostean). Bestetik, ordea, ez dirudi enpresa horietako askok bezeroa leial bihurtzeko ahalegin askorik egiten dutenik: erabiltzailea artatzea eta aholkularitza tekniko, mediko eta kirol alorrekoa dira 18 hiriburutako 200 gimnasiotan eginiko azterketan CONSUMER EROSKI-k hauteman dituen hutsune behinenak. Segurtasun neurriak ere (su-itzalgailu, irteera eta larrialdiko argiak, besteak beste) hobetzeko modukoak dira gimnasio askotan.

Aldizkari honetako teknikariek, izena emateko interesa zutelakoan, hainbat gimnasio bisitatu dituzte: hamabosna Madril eta Bartzelonan; hamabi Bilbo, Malaga, Sevilla, Valentzia eta Zaragozan, eta hamarna Alacant, Kordoba, Murtzia, Valladolid, A Coruña, Granada, Oviedo, Iruñea, Donostia, Gasteiz eta Logroñon. Tarifak eta ordutegiak ez ezik, beste hainbat alderdi ere aztertu dituzte, hala nola gimnasioek eskaintzen dituzten zerbitzuekin eta instalazioen egoerarekin loturikoak (segurtasun, garbitasun, mantenu eta ekipamendua), bezeroari nolako arreta eta aholkularitza ematen zaion, azterketa medikorik egiten den, erabiltzailearen egoera fisikoaz arduratzen diren, etab.

Gimnasioek lorturiko nota orokorra "onargarri" da, hots, proba ozta-ozta gainditu dute eta, gainera, horietakoen %14k gainditzeke utzi du. Halaz ere, CONSUMER EROSKI-k 2004 urtean egin zuen antzeko azterketak erakutsi zuen kalifikaziorekin (erdiek ez zuten gainditu orduko hartan) konparatuz gero, proportzioa hobetu dela esan dezakegu. Hona hobekuntza horren beste adierazle bat: azterturiko 200 lokal horien %29k jasotako nota "bikain" edo "oso ongi" da. Dena dela, bilakaera ona izan den arren, erabiltzailearen artapenak (funtsezko elementua, zerbitzu ona emango bada) ahul segitzen du oraino, ez du proba gainditu. Alde horretatik eskasen agertu diren establezimenduak Malaga, Oviedo eta Zaragozakoak dira (aringarririk gabeko "gaizki"); ondotik, A Coruña, Alacant, Bartzelona, Bilbo, Madril eta Gasteizkoak ("erdipurdi" tristea).

Aurrerapena, baina, handia da, orokorki. Alderdi adierazgarrienak, establezimenduek eskaintzen dituzten zerbitzuek erakutsi dituzte ("onargarri" hartatik "oso ongi"ra igo dira). Jardueren zerrenda geroz eta luzeagoa da: aire zabaleko ariketak, topaketa sozialak, kabinete estetikoak, etc. Bestetik, geroz eta establezimendu gehiagok daukate ur zona edo spa izenekoak. Ordutegi eta tarifekin loturiko alderdi zenbaitetan ere hobekuntza ugari hauteman da aspaldion: 2003 urtean atal honetan gimnasioek "erdipurdi" kalifikazio kaskarrarekin aski izan zuten baina egun "onargarri" lortu dute, ordutegia zabaltzeari esker. Instalazioen egoeraz ari garela, aurreko azterketako panorama ikusi dugu oraingoan ere: "ongi" baizik ez.

Gimnasioan egin beharreko esfortzu fisikoari ahalegin ekonomikoa erantsi behar zaio: matrikularen prezioaren batez bestekoa (bisitatu diren lau zentrotik hirutan ezartzen da baldintza hori) 70 euro da (90 euro spa edo ur zona daukatenetan eta 44 euro soilik horrelako instalaziorik ez dagoenetan), baina alde handiak atzeman dira hiriburu batetik bestera (batenaz beste 286 euro Madrilen, 26 euro Valladoliden eta 25 Kordoba eta Granadan). Batez besteko hileko kuota 56 euro inguru dabil (66 euro spa dutenetan eta 48, zerbitzu hori ez dagoenetan) baina hemen ere hiriburuen arteko aldeak, txikiagoak badira ere, nabarmenak dira.

Gimnasioen kalitatea aztertzean, tarifa faktorea aintzat hartuz gero, kalitatearen eta prezioaren arteko erlazio egokia eskaintzen duten establezimenduak Bilbo, Kordoba, Logroño eta Madrilgoak dira, ondotik Iruñea, Valentzia eta Gasteizkoak datozkiela. Gainerako hiriburuetakoen balorazioa "onargarri" da, Oviedon izan ezik ("erdipurdi" baino ez).

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto