Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Txostena

Λ

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Immigrazioa, denon kontua

Etorkizun hobe baten bila beste hainbat herrialdetatik datozenek aurrean dituzten zailtasunak arintzen lagun dezake gizarte osoak ere

 Okerrena pasea dugu! Espainiara iristen diren etorkinen artean biziko ohikoa den esakune horrek ez du ia zerikusirik errealitatearekin. Zailtasunak ez dira amaitu, aldatu baizik. "Kokaturik" daudela, etorkizun hobe baten bila Espainiara doazen pertsonen (3,7 milioitik gora doaz, hots, populazioaren %8,4) arazo larrienak lau dira: etxebizitza, lana, osasun-txartela eskuratzea, seme-alabak eskolaratzea eta familiaren birbiltzea aintzat hartua izan dadila lortzea.

Etxebizitza

 Ohiko eragozpen orokorrei (pisuak erosteko zein alogerean hartzeko prezio garestiak, amaierarik gabeko hipotekak eta interes altuak) beste bat erantsi behar zaie, batzuetan: higiezin horien jabeen mesfidantza edo erabateko arbuioa eta pisuen merkatuaz informazio egokia jasotzeko oztopoak, bertako hizkuntzan aritzeko zailtasunengatik, batez ere. Egoitza finko egonkorra edukitzea oinarrizko betebeharrekoa da herrialde berrian etorkinek bideari ekingo badiote. Kontuan izan dezagun, ikuspegi juridikotik ere, ezinbesteko elementua dela hori zuzenbidezko estatuaren bermeak eskuratu ahal izateko.

Lojamendua bilatzeko premiak larriturik, etorkin askok sekulako dirutza ordaindu behar izaten dute maiz auzategi marjinaletan dagoen eta osasun-baldintza minimoak ere betetzen ez dituen bizileku ziztrin batengatik. Halaz ere, Bartzelonako Unibertsitateak eginiko azterlan baten arabera, lau etorkinetik batek etxea dauka Espainian eta, areago, bertan etxebizitza erosteko formalizatzen diren maileguen %33ren titularrak atzerritarrak dira, Latinoamerikatik iritsitako pertsonak, gehienbat.

Etxe-jabeen mesfidantza eta erreparoak sortarazten dituzte etxebizitzaren okerreko erabilerak eta endekatzeak, auzoekiko arazoek, higiezinaren balio-galtzeak (eskualde hori inoiz "etorkinen auzo"tzat joko ote den beldurra) eta antzekoek. Arazo hori bi eratan, batik bat, agertzen da errealitatean: ezagutzen ez diren etorkinei pisua alokatzeari uko egitea edo, bestela, etxebizitza alogerean utzi bai, baina prezioari arriskuak konpentsatuko dituen "estra" bat aplikaturik, hainbat formulaz baliatuz: prezioa biztanleko jartzea, kobrantza egiteko epeak ohi ez bezala zatikatzea, etc.

Nola kolaboratu?

Horrelako iritzi eta jarrerak uxatzeko lehen urratsa ez jeneralizatzean eta, ahal den neurrian, laguntzean datza. Hona hemen formula zenbait:

  • Etorkinari, bizi den Udaleko telefonoa ematea. Bertan, etxebizitza eskuratzeko laguntza-programen berri emango diote eta, horiek oraino indarrean ez baldin badaude, sostengua jaso ahal izateko moduko beste departamentu batzuetara igorriko dute.
  • Lankide edo ezaguna dugun immigrantearekin, gure etxeko lanetan laguntzen gaituen, senide gaixoa zaintzen duen edo kontratatua dugun pertsonarekin etxegintza-agentziara joatea, hainbat alderdi garrantzitsu jakinaraz diezaiogun, hala nola agentzia horrek poltsikoratzen duen komisioa, kontratuaren terminoak, etc.
  • ONG batzuek immigranteari etxebizitza eman diezaiokete aurreneko egunetan edo lana bilatu eta, diru horrekin, alogerean zerbait hartu ahal izan arte.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto