Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Produktuen azterketak

Λ

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Hortzetako eskuilak, bateriadunak eta pilekin dabiltzanak: Garestienak ez dira belharrezkoak

Eginkizuna ederki beteko duen eskuila eskuratzeko ez da beharrezkoa garestienak erostea

 Hortzetako eskuila elektrikoek ez dute zertan izan eskuzkoak baino eraginkorragoak, baina egin beharreko lan aspergarria arindu egin dezakete, zeregin horretako klabea ez baita darabilgun sistema, egunero-egunero jardutea baizik. Ez dira, halaz ere, gutizia eroso hutsa: erabilera errazekoak direnez (trebeziaz edo indarrez aritzea ez baita beharrezkoa), adin handiko pertsonek edota ezinduek ahoa egoera higieniko egokian manten dezaten baliagarriak dira, bereziki.

Pilaz dabiltzan hiru eta bateria duten lau hortzetako eskuila (bi, gama garaikoak eta beste bi, gama ertainekoak), laborategian aztertu ondoren, erabilera proba egin dute erabiltzaileek. Piladun eskuilak merkeenak dira (Binaca laginaren 8,75 eurotik hasi eta Braun Advancepower eskuila kostatzen den 18 euroraino); ondotik eskuila elektriko merkeak datoz (20 euro inguru dabiltza). Gama garaiko bien prezioa 100 eurotik gora doa. Dena dela, eskuilaren prezioa bezain garrantzitsua da buruarena (kontuan izan honakoa hiru hilean behin aldatu beharra dagoela). Philips Sonic Care laginaren prezioa, adibidez, 17 euro da, Binaca laginaren buruz kostatzen den 50 zentimo horretatik urruti. Horregatik eta eskuila bakoitzarekin batera entregatzen den buruen kopurua laginaren arabera aldatzen denez, ekipo horiek (eskuila gehi beharrezko buruak) bi urtez erabiltzearen prezioa kalkulatu dute: Braun Professional Care da denetan garestiena (140 euro) eta Binaca, inondik ere, merkeena (12,25 euro).

Prezioen arteko alde izugarri horrek ba ote du eraginik kalitatean? Bi ekipo garestienek merkeenak (denetan okerrena, askozaz ere) baino eraginkorragoak direla frogatu dute baina prezio ertaineko laginek zeregina aise betetzen dutenez, piladun eskuila nahi dutenentzat prezioa eta kalitatearen arteko erlazio egokiena Colgate Actibrush da (36 euro, bi urteren buruan); bateriaduna nahiago dutenek, berriz, Braun Vitality dute (50 euro): biak onak dira erabiltzaileen %80rentzat eta azterketa froga erraz gainditu dute. Kalitate hobeko produktuaren bila dabilenarentzat, aldiz, aukera polita Braun Professional Care da (140 euro). Zazpiak seguruak dira eta etiketa zuzen ez daukan bakarra Binaca Aquafresh da, testua ez delako espainieraz agertzen, ingelesez baizik.

Buruaren garrantzia

Azterturiko Braun markako bi eskuilek buru berdina darabiltenez, laborategian sei lagin bakarrik aztertu dira: Braun Oral-B Pro-White eta Precision Clean, Philips Sensiflex eta Elite, Binaca Aquafresh Duo-Clean eta Colgate Multiaction ekipoenak, hain zuzen.

Eskuila txikiak ahoko toki guztietara "baita atzealdeko haginetara ere" errazkiago iristeko aukera ematen du. Braun markako ekipoen buruak biribilak dira, azterketa guztiko txikienak. Colgate, Binaca eta Philips Sensiflex laginenak bikoitzak dira (buruaren atal batek garbitzeko zona handitzen du edo azken bazterretaraino iristeko aukera ematen du) eta Philips Elite laginaren itxura eskuzko eskuila tradizionalarena da. Braun eta Binaca marketako laginak birakariak dira eta Colgate markakoak errotazio bikoitza egiten du (buru bat eskuinetik ezkerrera doa eta bestea alderantziz). Philips Elite oszilatzailea da eta Philips Sensiflex laginak errotazioa eta oszilazioa konbinatzen ditu.

Zenbat eta zuntz gehiago eduki, orduan eta azalera zabalagoa garbituko du eskuilak. Guztirako xerlo gehien daukana Binaca da (43), ondotik Philips Sensiflex (35 xerlo) datorkiola. Oral-B Pro-white laginak 16 xerlo baizik ez du. Dena den, datu hori, soilik, engainagarria gerta daiteke, Oral-B Pro-white lagina baita guztira zuntz gehien dauzkana (250 zuntz). Aquafresh laginak du buru soilena. Xerloen kolore desberdinek ez dute adierazten eraginkortasunik. Xerloen diametroak eskuilaren gogortasunean eragin zuzena du: ilerik meheenak Oral-B laginarenak dira eta lodienak, aldiz, Binaca, Colgate eta Philips Sensiflex ekipoena.

Luzera desberdinetako zuntzak

Binaca markako ekipoaren zuntz guztiek luzera berdina dutenez, garbitzeko azalera laua da eta, hortaz, hortzari egokitzean eraginkortasun urrienekoa. Luzera desberdinetako zuntzak dituzten buruak (hobeak, ondorioz) Philips laginarenak dira. Buruak fabrikatzean, zuntzak ebaki ostean, biribildu eta leundu egin behar dira, ertzak zorrotz izan ez daitezen. Sei laginak ederki leunduak daude.

Buruen higaduraren aurreko erresistentzia probatzeko, hiru hileko erabilera konbentzionala imitatzen zuen hiru orduko saioa eginarazi zitzaien laginei. Burua zuzen-zuzen mugitzen zen, txulo konikoak zituen aluminiozko higadura-plaka batean minutuko 150 translazio eginez. Philips Elite-k jaso zuen emaitzarik txarrena (dena den, aparatu horrek luzera handieneko zuntzak dauzkanez, higadura-efektua areagotu egiten da). Oral-B Precision Clean (%5), Colgate (%6) eta Oral-B Pro-White (%8) higatu dira gutxien. Burutik ileak erauzteko nolako indarra eragin behar zen ere kalkulatu zen: gutxien-gutxienez, 1,5 decaNewton jasan behar dituzte. Proba sei buruek gainditu zuten.

Jokaera elektrikoa

 Pilekin dabiltzanek bateriadunek baino iraupen luzeagoa dute, oro har. Denetan hoberena Braun Advancepower da (6 ordu eta 50 minutu, hots, hilabete eta erdiko eskuilatzea) eta Braun Vitality, aldiz, pizturik gutxien irauten duena (46 minutu, hau da, 5 eguneko eskuilatzea). Minutuko zenbat errotazio egiten dituzten neurtu eta pizturik irauten duten denbora tarte horrekin alderatu da, era berean. Oszilazio gehien egiten dituena Braun Advancepower da (Binaca Aquafresh laginaren halako bi). Hutsean eta presio desberdinak eraginez (motorra blokatu arte) duten potentzia ere kalkulatu da. Indarrik handiena aplikatuz ere motorra gelditzen ez bazen, eskuz geldiarazten zen ekipoa. Braun Advance Power, Colgate eta Braun Professional Care izan dira hoberenak, eskuz bakarrik blokatu ahal izan direlako. Philips Sonic Care ezin izan zen neurtu azken bi probetan, laginak ez baitu funtzionatzen errotazioz, oszilazioz baizik.

Eskuila elektrikoek maiz ura ukitzen dutenez, estankotasun egokia bermatu behar dute. 15 zentimetro eta metro beteko sakoneran eginiko proba normalizatuak zazpi laginek gainditu dituzte. Pilen konpartimentuko hermetikotasuna egiaztatzeko, hamar aldiz ireki eta itxi da, baina akats edo deformaziorik ez zaie atzeman. Braun lagina irekitzea gainerakoak baino pittin bat zailago gertatu da.

Garrantzi handikoa da bateriadun eskuilek kargatzeko zenbat denbora behar duten jakitea. Lau laginak antzera dabiltza: kargatzeko denbora dezente (20 ordu inguru) hartzen dutenez, erabat bete gabe ere baliatu behar izango du erabiltzaileak. Segurtasunaz ari garela, ihes-korronte eta zurruntasun dielektrikoari eta elikatzeko haria ainguratzeko dispositiboaren ezaugarriei buruzko arau zorrotzak laurek betetzen dituzte.

Osoko kalitatea

Kalitate hobereneko eskuila zein den atzemateko proba guztiak kontuan izan dira. Bateriadunen artean, Philips Sonic Care eta Braun Professional Care (gama garaiko biak) dira onenak (balorazioa: "oso onak"); Philips HX 1622 eta Braun Vitality "onak" baino ez dira. Piladunetan hoberena Braun Advancepower da; lagin horri eta Colgate markakoari, "ona" kalifikazioa eman zitzaien. Binaca-k ez du proba gainditu (nota: "erdipurdikoa"), emaitza eskasak agertzearren eta etiketako testuak espainieraz, legeak agindu bezala, ez dituelako ipini.

Erabiltzaileen iritzia

ogei erabiltzaileri, azterketako ekipo horiekin eta etxean egin ohi duten moduan hortzak eskuila zitzaten eskatu zitzaien. Hainbat alderdi 1etik 10era puntuatu zituzten eta (prezioa ezagutu gabe) produktua erosteko prest zeuden adierazi zuten.

Bateriadun eskuiletan Professional Care (10 puntutik 7,9; erabiltzaileen %75ek erosiko zuketen) gustatu zitzaien gehien, pieza osagarrien kopuru eta kalitateagatik: hortzetako eskuila bi eta hiru buru ematen ditu. Balorazio hoberenak jaso zituen atal guztietan, abiadura aukeratzekoari zegokionean izan ezik, horretan Philips Sonic Care (gainerako eskuilek ez daukate funtzio hori) nabarmendu baitzen. Beste atal denetan Philips Sonic Care (6,1 puntu) arbuio antzekoa sortarazi du (erabiltzaileen %70ek ez luke erosiko) garbitzeko darabilen teknologiagatik: kontsumitzaileen iritziz, izan ere, "gehiegi bibratzen du, ahoan deserosoa den sentsazioa eraginez". Braun Vitality (7,1 puntu; erabiltzaileen %80k erosiko luke) laginaren alderdi nabarmenak ergonomia, buruaren mugimendua eta eraginkortasuna dira eta Philips HX1622 laginaren alderdi gustagarriena, kargatzeko mekanismoaren tamaina txikia.

Piladunetan kalifikazio onena Colgate Actibrush laginari (7 puntu) eman zitzaion, bere diseinuagatik eta buruaren formagatik; pizgailua, berriz, hobetzeko modukotzat jo zen. Sailkapen horretan gertu zetorkion Braun Advancepower (6,8 puntu). Binaca Aquafresh piladuna ez zaie bat ere gustatu erabiltzaileei (%95ek ez luke erosiko), eraginkortasun urriagatik, diseinuagatik eta, gainera, "gainerakoen mailan ez dagoen burua edukitzearren", kontsumitzaileen iritziz..

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto