Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Produktuen azterketak

Λ

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Gantz eta azukre gutxien dauzkatenak osasuntsuagoak dira eta, gainera, haurrei berdin-berdin gustatzen zaizkie: Haurrentzako gosaritarako laboreak

Gosaria osatuago eta elikagarriago bihurtzeko egokiak izanik, energetikoak dira eta haurraren gustukoak. Osasuntsuenak aukeratzea, beraz, funtsezkoa.

 

Labore hedatuak edo maluta itxurakoak aukera politak dira eguneko lehen janaria egiteko, opilek baino gantz gutxiago daukatelako eta, gainera, karbohidrato, zuntz, bitamina eta mineralez hornitzen gaituztelako. Era askotako gosaritarako labore dira merkatuan eta, akaso espero genezakeen ez bezala, kontsumitu ohi diren laboreak asmatzea ez da hutsaren hurrena. Haurrek, lehen urteetan hasita, era osasuntsuan elikatu behar dute: haurren obesitatearen areagotze geldiezin hori osasun publikoko arazotzat jotzen da gizarte garatuenetan. Familian gosaria ohiko janari normaltzat har dadin eta, era berean, eraldaturiko labore horiek hartzea deliberatzean azukre, gantz saturatu eta gatz gutxien dauzkatenak aukera daitezen aholkatzen dute nutrizionistek. Horrek badu alderdi pozgarria, ordea: gurasoak ez du zertan beldurtu gosaltzeko horiek ematen badizkio umeari, honek ez baititu arbuiatu egingo, zeren, Espainian gehien kontsumitzen diren hiru motetako gosaritarako laboreen (azukredunak, txokolatedunak eta eztidunak) hamaika laginen azterketa konparatiboan, CONSUMER EROSKI-k eraginiko dastatze-probak frogatu duenez, gosaritarako labore osasuntsuenen eta gainerakoen arteko alderik haurrek ez dute hautematen: batzuk bezain gurtura hartzen dituzte besteak.

Zer diren

Aztertu diren gosaritarako produktu horiek labore-ale zenbait (gari, arto, arroz eta, zenbaitetan, irin-nahasketatik: arto-, arroz-, olo- eta gari-irinak) landuz erdiesten dira. Merkatuko produktuen zerrenda zabala elikagaiak lantzeko prozesuak eta osagaiek determinatzen dute: labore, azukre, ezti eta txokolate edo kakaoaz gainera, bertan ohiko osagaiak dira gehigarriak (fruktosa, glukosa-siropea eta beste hainbat edulkoratzaile), landare-olioa, gatza, garagar-maltaren estraktua eta koloratzailea (karamelua, beta-karotenoa) ditu. Horiek ez ezik, B multzoko bitaminak (tiamina, riboflabina, niazina, azido folikoa, piridoxina eta B12 bitamina), D bitamina eta zenbait mineral (kaltzioa eta burdina, eskuarki) ere gehitzen zaizkie. Baliteke beste osagai batzuk ere edukitzea, hala nola esne hautsa, arrautza eta fruitu lehorrak.

Oso energetikoak dira (ehun gramok 350 - 400 kaloria dituzte, lagin batetik bestera alderik bada ere) ur gutxi eta karbohidrato asko dituztelako (produktu osoaren %74 - %82, laginetik laginera aldeak daudela). Eta laginen arabera aldatzen da, biziki aldatu ere, proteinen (%5etik %9ra arte) eta gantzen (%1etik %8ra arte) edukia baina, honetan, labore-motak baino eragin handiagoa gaineratutako osagaiek dute. Garrantzi handikoa, era berean, produktuak daukan zuntza (produktuaren %5etik %8ra arte).

Ondorioak

Azterketak berretsi zuenez, kalitate-arauak xedatuak dituen parametro denak lagin guztiek betetzen dituzte, etiketek derrigorrezko informazio osoa ematen dute, egoera higieniko-sanitario egokian daude eta genetikoki eraldaturiko organismorik ez dute. Laborategian bitamina-kopurua neurtzean hauteman zenez, orokorki, gosaritarako labore hauek beren etiketetan adierazitakoa zorrozki betetzen duten arren, salbuespena B2 bitamina izan zen: Kellogg's Chocos laboreek adierazten dutena baino %30 gutxiago daukate eta Nestlé Estrellitas laginak, agertutakoa baino %39 gutxiago; horrelako diferentziek etiketa-araua urratu dutela esan nahi dute. Analisi-metodologiari berez dagokion akats-margena konpentsatzeko eta emaitzarekiko fidagarritasuna bermatzeko, adierazitakoa baino %30 gutxiago ez daukatenak ez dira zuzentzat jotzen.

Alderdi nutrizionalaz ari garela, gantzen azterketak erakutsi zuen hamaika labore hauetako bitan gantzen profila ez dela oso osasuntsua: bertako gantzen erdia saturatua izateaz gainera (beste lagin bitan ere hauxe hauteman zen), guztirako gantz gehien zeukaten laginak diren (produktu osoaren %7 eta %8). Trans gantzen (saturatuak baino kaltegarriagoak oraino, landare-olioak partzialki hidrogenatuz moldatzen dira) edukia, bere aldetik, hutsaren hurrengoa zen: lau laginek ez zeukaten trans gantzik, hiruk guztirako gantzaren %0,1 baino ez eta bakar batek (gantz gutxi-gutxi zeukana, gainera: %1 soilik) trans motakoa guztirako gantzaren %0,60 zen.

Azukre gehien daukaten laboreak Nestlé Cheerios, Kellogg's Chocos (bietan ere, produktuaren %46 da azukrea), Kellogg's Smacks (%44), Nestlé Chocapic Duo eta Kellogg's Frosties (biek, %42) dira. Gatz gehien daukatenak, Nestlé Cheerios (640 mg sodio 100 gramoko) eta Kellogg's Choco Krispies (500 mg /100 g). Kalitatearen eta prezioaren arteko erlazio egokiena Nestlé Nesquik txokolateduna da: labore denetan merkeena (4,88 euro kiloko) izaki, nutrizio alorretik egokiro osatua dago.

Bitamina eta mineral erantsiak

Azterturiko hamaika laginen fabrikatzaileek gosaritarako laboreak bitamina eta mineralez indartzen dituzte baina ez dituzte mikronutriente horiek banan-banan eransten, espezializatutako enpresei erosten dizkieten aurretiaz prestaturiko produktu gisara baizik, produktu bakoitzerako fabrikatzaileak eskatu dituen proportzio zehatzetan. Horregatik, aztertutako laboreetako batzuek 10 bitamina eta hainbat mineral erantsiak dauzkaten arren, laborategiak lagin denetan presente dauden hiru bitaminak (niazina, B1 eta B2) bakarrik aztertu ditu. Hiru bitaminon defizita hauteman bada, baliteke horietako gehienen eduki txikia atzematea. Laborategiko berariazko azterketako emaitzek adierazten dutenez, fabrikatzaileek, orokorki, etiketan adierazitako eran eta kopuruetan osatzen du produktua, gutxi gorabehera; inoiz ere, etiketan aitortutakoa baino kopuru handiagoak hauteman izan da produktuan. Lagin bitan, ordea, B2 bitamina kopurua etiketan igarritakoa baino urriagoa da: %36 txikiagoa Nestlé Estrellitas laginean eta %39 txikiagoa Kellogg's Chocos markakoan. Lagin horietan beste bi bitaminen edukia adierazitakoa bera zenez, ezin ondoriozta daiteke erantsitako bitaminen kopurua adierazitakoa baino txikiagoa dela.

Bitamina eta mineralez indarturiko haurrentzako gosaritarako laboreak elikagai funtzionaltzat hartzen dira, hazkunde eta garapen etapetan bitamina eta mineralen nutrizio-premietako batzuk betetzen laguntzen dutelako. Nutriente horietako batzuek metabolismoko eta nutrienteetatik energia-erauzte prozesuko erreakzio zenbaiten eragile-kide gisara esku hartzen dutenez, hazten ari diren haurrentzat biziki garrantzitsuak dira. Halaz ere, haurraren dietan era askotako elikagaiak proportzio egokian sartzen badira, nutriente horien premiak elikagai naturalak hartuz bete ditzakete haurrek.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto