Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Osasuna

Λ

Erne giltzurrunekin

Giltzurrunen hutsegiteen detekzio goiztiarraren praktika hedatzeko premiaz eztabaidan dihardute sendagileek

 Zortzi espainiarretik batek, ez badaki ere, giltzurrun-gutxiegitasuna nozitzen du, gradu batean edo bestean. Gaitzak eboluzionatzean kroniko bilaka daiteke eta, horrela, giltzurrunean metaturiko kaltea atzera gabea izateko arriskua dago. Arrisku elkartu hori saihesteko, hainbat sendagile-foro populazio osoari detekzio goiztiarra egitearen alde agertu dira baina, honetan ere, adostasunik ez dago oraingoz.

Giltzurrunetako gaixotasun kroniko (GGK) baten kausa ohikoenetan nabarmenetako batzuk dira arteria-presio garaia, diabetes eta patologia baskularra. Gaixotasunak aurrera egin eta, azkenean, giltzurrunen hutsegite bihurtzeko arriskua bizia denez, gaitzaren detekzioa eta, bereziki, tratamendu goiztiarra hobetzeko ikerkuntza areagotu egin da.

Era berean, orain arte berariazko arrisku-faktorea nahitaez agertu beharreko subjektutzat joak izan ez diren populazio-sektore zenbaitetara sistema horiek hedatzeko egokitasunaz eztabaida piztu da. Hedapen horren ondorioz gerta litekeen mesedearen eta horren kostuaren arteko erlazioak sortarazitako zalantzek adostasunera iristea galarazi dute, orain arte.

Gaurdaino GGK era goiztiarrean detektatzea jomuga zuten froga diagnostikoak hipertentsioa edo diabetesa nozitzen duten pazienteekin egin izan dira. Medikuntza-sektore batzuek erdietsi nahi duten helburua, zernahi dela eta, sendagilearengana joan diren pertsona guztiei metodo hori aplikatzea da. Hona aukeratu diren froga diagnostikoak: kreatinina determinatzea (filtrazio glomerularreko tasa edo FGT kalkulatzeko), gernuko albumina-kreatinina erlazioa eta gernu-jalkina determinatzea, Proba horiek dagoeneko praktikatu ohi zaizkie langile askori, aldian behin egiten zaizkien analisietan.

Estadio goiztiarretako GGKri buruzko irizpideak batzeko helburuz, Erresuma Batuan aurtengo otsailean eginiko espezialisten konferentzia batean, adituek berretsi dutenez, populazio osoan detekzio goiztiarra premiazkoa izatea zuri dezakeen inongo ebidentzia zientifikorik ez dago.

Era berean, foro horretara bilduriko adituen iritziz, tratamendu goiztiarrak, gaixotasuna ohiko bidetik diagnostikatu denean aplikatzen den terapia konbentzionalak baino emaitza hobeak erakutsi dituenik ere ez du inongo ebidentziak berretsi. Hori bidea izan liteke, adituen arabera, pertsona askori "gaixo" etiketa erantsita, motiborik gabe botikak harrarazteko. Horiez gainera, dirutan eta osasun-baliabideetan prezio larria ordainaraziko lukete.

Arriskuak

Bada, ostera, kontrako abururik. Aurtengo urrian egin den Giltzurrunen Azterketen Galiziako Mintegian aurkeztu dira ikerkuntza epidemiologiko zabal bateko emaitzak: hauek ikusirik, detekzio sistema horiek heda daitezen proposatzea erabaki du Nefrologiaren Espainiako Elkarteak. Ikerlanak agertzen duenez, Espainiako biztanleriaren %12k ezkutuko giltzurrunetako gaitzen bat nozitzen du eta horren ondorioz gaixo horien %40 inguru hil egingo dela dialisi programa batean sartu aurretik.

Datu horiek ikusirik, aditu espainiarrek dei egin dute balizko gaixo horiek garaiz atzeman daitezen, giltzurrunak hondatuegi egon baino lehenago, hots, tratamendua oraino eraginkor gerta daitekeenean. Kontuan izan dezagun, emaitza analitiko estandarrak igotzen hasten direnean, giltzurrunen funtzioaren erdia hondatua ohi dagoela. Datuen arabera, giltzurrunen funtzioa fase horretara helduz gero, hamar urtetik gorako bizi-iraupenen tasa ez da %10era iristen.

Prebentzioko txekeoak

Prebentziozko txekeoak, gaitz kardiobaskularrak prebenitzeko xedez duela berrogei bat urte jeneralizatzen hasi zirenak, pixkanaka zabaldu dira eta gaur hainbat patologiatara hedatuak daude. Minbizi plegu batzuk edo gaitz kardiobaskularren detekzio goiztiarrean ospe on-onekoak izan diren horrelako prebentzio-neurriak herritartzea auzitan jarri izan da beste hainbatetan, alferrikako ugaltzetzat hartzen delako edo neurri horren kostuaren eta etekinaren arteko erlazioa duda-mudazkoa delako. Neurriaren kontrakoen iritziz, azken finean, egiaz direnak baino gaixo gehiago "agertzen" dira.

Prebentziozko froga diagnostiko batetik espero ohi dena, funtsean, prebentzio-balio altua da, hots, gaitza garatzeko aukera handiak omen dituzten kasu detektatuak eta, proban positibo eman arren, osasuntsu dauden pertsonen kasuak urriak izatea. Hamaikatan, ordea, emaitza positiboa erakutsi duen froga baten ondorioz pazienteak hainbat froga diagnostiko (diagnostiko-oldea) egin behar izan ditu: horrek, bistan da, kalte psikologikorik edota miaketen ondoriozko arriskuak nozitzea ekar diezaioke pertsona horri .



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto