Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.
Etxe baten jabeak etxeko terrazan zuen lonazko olana kendu eta haren ordez aluminiozko profilak eta polikarbonatoko xaflak dituen teilatutxo bat jarri zuen. Terraza komunitateko etxe zatia zela baina erabilera pribatua zuela uste zuenez, ez zien bizilagunei inolako baimenik eskatu. Hori dela eta, jabeen komunitateak salaketa bat jarri zuen bizilagun horren aurka. Coruñako Auzitegi Probintzialak, 2006ko azaroaren 6ko epaiaren bitartez, salaketa onartu eta etxeko jabea zigortu zuen, jarritako teilatutxoa kentzeko beharrezko obrak egitera behartuta, bizilagunek ez baitzuten inolaz ere komunitateko zati horretan halako obra bat egiteko baimenik eman nahi.
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa