Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Lege-aholkularitza

Λ

Zure afera revista.consumer.es aldizkarian konpon dezagun nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Bistan denez, aldizkari honetatik interesgarrien jotzen ditugun kontsultak bakarrik argitaratuko ditugu

Interneteko zerbitzariak, 14 egun doan iragarrita, horiek igarotakoan 96 euroko faktura igorri

Hamalau egun doan iragartzen zuen Interneteko enpresa batek erakarrita, alta eman nuen bertan. Baina, ustekabean, egun horiek igarota, 96 euroko faktura iritsi zitzaidan, haien zerbitzuengatiko urteko abonua zela medio. Enpresak ez zidan behin ere jakinarazi noiz amaitzen zen proba-aldia. Nik ez dut zerbitzu hori kontratatu nahi baina, enpresak esaten didanez, ordaintzen ez badut ene kontra lege-egintzetan hasiko zaizkit. Zer egin dezaket?

 Kontratazio elektronikoan, bezeroak zazpi laneguneko lege-epea du, bere ohiko etxebizitzari dagokion egutegi ofizialaren arabera, kontratua baliogabe uzteko, inongo gastu edo zehapenik eragin gabe. Epe hori agorturik, kontratuak zerbitzuarengatiko prezioa ordain dadin agintzen du. Enpresak bezeroari erregistratzeko formularioa igorri dionetik, eskaintza bat egin behar du kontratua itxi dadin; beraz, enpresak bezeroari berrespena posta elektroniko bidez jakinarazten dio. Horrela onartu zenuen urtebeteko kontratua gehi hamalau eguneko proba-aldia. Enpresak bide eman zizun aurreneko zortzi egunetan kontratua baliogabe utz zenezan, 8. eta 14. egunen artean zehaztu beharreko prezio bat ordaintzearen truk, harturiko prestazioak itzultzeko aukerarik izatekotan.

Nahasketa sor daiteke, ordea, kontratuaren idazketak agertzen duen argitasunik ezaren eta anbiguotasunaren ondorioz. Horregatik egokiena duzu kontratua baliogabetzen saiatzea; ezarri erreklamazioa zure udalerri edo lurraldeko Kontsumo Zerbitzuan eta jakinaraz iezaiozu enpresari informazio zuzen, argi, egiazko eta osoa jasotzeko duzun eskubidea eta enpresak onartzen omen duen araudia (Informazio Gizartearen Zerbitzuei eta Merkataritza Elektronikoari buruzko 34/2002 Legea, Kontratatzeko Baldintza Orokorrei buruzko 7/1998 Legea, kontratazio telefoniko edota elektronikoa arautzen duen 1906/1999 Errege Dekretua, 7/1998 Legeko 5.3 artikulua garatzeko baldintza orokorrak dituena, Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Defentsari buruzko 26/1984 Lege Orokorra) urratutzat jotzen dituzula eta, hortaz, kontratua baliogabe jo dakizun, ordaintzeko obligaziorik sortarazi gabe.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto