Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Lege-aholkularitza

Λ

Zure afera revista.consumer.es aldizkarian konpon dezagun nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Bistan denez, aldizkari honetatik interesgarrien jotzen ditugun kontsultak bakarrik argitaratuko ditugu

Hiritar bat auzoak etengabe iraindu eta mehatxatu

Auzoa beti ari zait irainka eta mehatxuka, etengabe. Hortaz, mehatxuk grabatu eta froga gisa aurkezterik izango al nuke?

 Grabazioa bertan esku hartzen duten pertsonetako bat egiten badu, ez da inoren intimitaterako eskubiderik urratzen, protagonistek beren sentimenduak inolako derrigortze edo hertsapenik gabe azaldu badituzte. Espainiako Konstituzioko 18. artikuluak (intimitatearen eskubidea arautzen duena) ez du bermatzen hiritar batek beste bati jakinarazten dizkion pentsamenduen sekretua. Nolanahi ere, Epaitegi Konstituzionalak dioenez, besteren ahots erregistratua ez da baliatu behar hedapen, publizitate, merkataritza zein legez kontrako helburuak erdiesteko.

 Beste aldetik, prozesu batean grabazio bat frogatzat onar daitekeen arren, Epaitegi Gorenak horrelakoak frogatzat baliotzea "problematikoa" dela esan du, grabazioak teknikoki maneiatu egin daitezkeelako, dokumentu horien sinesgarritasunaren kaltetan. Horregatik komeni da bestelako frogak ere agertzea, hala nola bertan izaniko lekukoen adierazpenak.. Eraginiko pertsonari iradokiko diogu, irainak eta mehatxuak salatu eta horrelako grabazioak egin aurretik, abokatuarengana joan dadin, auzoekin adiskidetzen saiatzeko eta hizketaldi baten grabazioaren erabilera baimengarriak noraino iristen diren segurtatzeko.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto