Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Teknologia Berriak

Λ

Bideo-kontsolen erakarmena

Bideo-kontsolak ezagunak dira aspaldi honetan (zazpigarren hamarkadaren amaieraz geroztik) salako telebistatik "martetarrekin" jolasteko aukera ematen zutelako baina, egun, aisia modernoaren merkatu-pieza behinena bilakatu dira.

  Espainiako etxebizitza askotan telebistako teleagintea eskuratzeko egunero bizi ohi zen borrokaren helburua beste bat da gaur. Orain, guraso, seme-alaba, adiskide eta senitartekoek nola edo hala eskuratu nahi dutena bideo-kontsolaren teleaginteak dira.

Bideojokoak dira aspaldi honetan haur eta gazteen denbora-pasa behinena, merkatuak eskaintzen dituen produktu elkarreragileen eta bideo-kontsolen aniztasuna ikusirik.

Gaur egun, mahai gaineko bideo-kontsolen sektorea hiru konpainiaren eskuetan dago: Nintendo, Microsoft eta Sony; enpresa hauek merkatuan dituzten produktuak dira Wii, Xbox eta PlayStation, hurrenez hurren.

Kontsumo gizartean bideo-kontsola sartu den egiaztatzeko, zenbakiek ez dute duda egiteko zirrikiturik: 2007ko irailean Nintendo etxeak bederatzi milioi Wii kontsola zituen salduak, Microsoft-ek 8,9 milioi Xbox 360 eta Sony-k 3,7 milioi PlayStation.

PlayStation 3, indartsu eta garestia

Sony marka aisiako sektore guztietan dago presente: adibidez, PlayStation 3 (PS3) bideo-kontsolak etxeko bideo-jokoekin jolasteko zein Blu-ray diskoetan (hots, Japoniako multinazional horrek bultzaturik, DVD-ren ordezkotza bereganatzeko borrokan diharduen formatu berrietako bat) saltzen diren bereizmen handiko filmak erreproduzitzeko ere balio du.

PS3 kontsolak lehiakideen (Wii eta Xbox) aurrean abantaila nagusia du: merkatuan dabilen grafikoen prozesagailu indartsuena dauka, prozesagailu zentral batek koordinaturik beste zortzi baitabiltza lanean.

Horri esker pantaila handietan (plasma eta LCD telebistetan, adibidez) joko konplexuak azkar-azkar egin ditzake. Bestetik, wifi sistemaz konektatzeko gauza denez, kableekin arazorik izan gabe Internetetik bideojokoak deskargatu ahal ditzake.

PS3 horren ahulgunea prezioa du eta horregatik salmenta-zerrendetan behera egin du. PS3 eredu bakoitzak datuak biltzeko duen edukieraren arabera (20 Gigabyte eta 120 Gigabyteren artean) prezioa 399 eurotik 599 eurora doa. Sony konpainia prezio horiek jaisteko ahaleginetan dabil hiruhilero-hiruhilero, baina ez du lortu salmenta kopurua altxatzerik oraingoz.

Xbox 360, bidezko jarraikortasuna

Bide onetik doa Microsoft, bideo-kontsolen merkatuaren aldeko apustuan, bertsiotik bertsiora hobetuz doazen aparatuen eta bideojokoen konbinazioari esker eta aurreko bertsioetarako diseinaturiko jokoen bateragarritasuna galdu gabe. Batu eta batu ari da, beraz, deus kendu gabe.

Xbox 360 horrek grafikoak prozesatzeko duen potentzia PS3 makinarena ez bada ere, Microsoft-en aparatuak dauzkan hiru prozesagailu independenteek aski dira egungo jokoei emaitza bikainak ateratzeko. Beste aldetik, Xbox eredua bilakatu ahala, Microsoft-ek bideojokorik ezagunenen beste bertsio bat edo aldi bat sartu ohi du.

Arrakasta handiena lortu duten bideojokoetako bat Halo 3 da. Gerra joko horretaz sekulako publizitate-kanpainak egin dira. Kontuan izan behar da honen prezioa PS3-rena baino askozaz ere merkeagoa dela: bertsiorik merkeena 280 euro kostatzen da eta denetan garestiena 450 euro.

Wii, iraultza teleagintean

Azken urte honetan etorri berria "kontsola baten estreinako bertsioa" nagusitu da merkatuan. Nintendo-k halako batean Game Cube kontsola izan zuen mahai gaineko izarra baina orain beste haritik ari da tiraka, magia teleaginteetan ipiniz.

"Wii mote" izeneko hari gabeko aginte hori, mugimendu bakoitzari ematen zaion intentsitatea interpretatzeko gauza izateaz gainera, hiru dimentsioko espazioan haren errotazioa detekta dezake. Horrela, pantailan aginteak erraketak edo golf makilak emaniko kolpea, adibidez, erreproduzi dezake.

Prozesagailu aparta badauka ere, gehien saldu den kontsola bilakatzeko arrazoia beste bat izan da: Wii horren aginteak transmititzen duen naturaltasun handia. Mugimendu guzti-guztiak era naturalean egiteari esker jokoak soil-soilak gertatzen dira.

Kontsola honen interesa piztu duen beste elementuetako bat Internetera wifi konektatzeko aukera da, horri esker presente ez dauden jokalariekin ere kontsolan joka daitekeelako. Erants diezaiogun beste faktore garrantzitsu bat oraino: Wii merkatuko kontsola merkeena da: 240 euro baino ez da kostatzen, batez beste.

Bateraezintasuna, arazo eta kezka

 

Erabiltzaileak bideo-kontsola erostera doanean kontuan hartu behar du zein jokok balio duten modelo horretarako. Bakoitzak bere katalogoa dauka eta gutxi dira marka bat baino gehiagotako bideo-kontsoletan erreproduzi daitezkeenak; dena den, ezagunenak Xbox eta Play Station (adibidez) aparatuetan funtzionatzeko diseinatu ohi dira.

Tradizio luze-luzeko joko batzuk (The Legend of Zelda eta Halo saga, esate baterako), ordea, marka baten esklusiba izan dira. The Legend of Zelda izeneko hori hasiera-hasieratik Nintendo-k berak taxutu zuen bertako bideo-kontsoletan jolasteko eta Wii-ko izarra da. Bigarrena (Halo 3-en hirugarren zatian, dagoeneko) salmentetako lehen postuetan agertzeko Xbox-ek atera duen perla da. Halo bera ere Microsoft-ek ekoitzi du, beste hainbat enpresarekin batera. Izen eta arrakasta handiko beste joko batzuk "Grand Theft Auto (GTA) edo San Andreas, adibidez" zeinahi plataforma edo ordenagailurekin baliatzeko modukoak dira.

Ordenagailuko jolasa

  Bideo-jokoetan diharduen jokalariak ordenagailua erabil dezake noiznahi jolas horietan aritzeko. Horretarako grafiko-txartel (prozesagailu) indartsua, soinu-txartela eta aginte (joystick) periferikoa eduki beharko ditu; horiek ez ezik, kalitate oneko irudia ematen duen pantaila ere izatea komeni da. Norberaren aukera da hori; erabiltzaile aurreratu batzuek PC nahiago dute eginkizun hauetarako.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto