Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Azaleko gaia

Λ

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Irisgarritasuna hiriz hiri: hiriguneak, udaletxeak, anbulatorioak, hiri-busak eta euro taxiak aztertu dira Espainiako 18 hiritan: Hiriak, gurpildun aulkian doazenak baino gehiago, pertsona itsuak eta gorrak baztertzen ditu

A Coruñak bakarrik gainditu du "onartzeko moduko" hutsa irisgarritasunari dagokion osoko kalifikazioan. Hutsune eta gabeziarik larrienak, itsu eta gorrentzako egokipen-neurrietan atzeman dira. Gurpildun aulkian dabilenaren egoera hein txiki batean hobetu da

 Hiria hiritarrarentzat omen, baina ez maila berean mota denetako hiritarrentzat. Nolabaiteko ezgaitasunik nozitzen duenak (Espainian, 3,5 milioi pertsona, hau da, biztanleriaren %9) bazterturik segitzen du, taxia hartu, udaletxean gestio bat egin, edo osasun artapen primarioko kontu bat gestionatu edo antzeko zereginak (ohikoak) egitean, gainerako biztanleek aurkitzen ez dituzten oztopo eta galarazpenak topatzen dituelako, CONSUMER EROSKI-k egiaztatu duen bezala. Aldizkariak Espainia osoko 18 hiriburutan, gurpildun aulkian doazen edo ikusmen zein entzumen alorreko arazoak nozitzen dituzten pertsonek hirian duten irisgarritasunaz ikerlana egin du. Hiri batetik besterako aldeak nabarmenak diren arren, egoeraren osoko balorazioak errealitatea islatu du: hiriek ez dute proba gainditu: Areago, A Coruñak bakarrik gainditu du (irisgarritasun azterketan"ongi" baizik ez du erdietsi, halaz ere). Zortzi hiriren kalifikazioa"onartzeko moduko" apalegia izan da eta bederatzi hirik ez dute proba gainditu: atera duten"erdipurdi" horrek ez die gainditzeko balio izan.

Gurpildun aulkian dabiltzan pertsonen premietara egokitzean eginiko aurrerapausoak larriki zamatzen dute ikusmen edota entzumen ezgaitasunik nozitzen duten hiritarrek dauzkaten zailtasunen kargak.

Aldizkari honetako teknikariek, gurpildun aulkian doan pertsona batek, itsu batek eta gor batek lagundurik, ezgaitasunik duten erabiltzaileen elkarte askoren (ikerlan honetan lagundu duten elkarteen zerrenda eta ikerlanaren metodologiari buruzko zehaztasun gehiago, in www.consumer.es) laguntza baliotsua bitarteko, hiruna bisita egin zituzten Espainiako hiri hauetan: A Coruña, Alacant, Bartzelona, Bilbo, Cadiz, Kordoba, Granada, Madril, Malaga, Murtzia, Oviedo, Iruñea, Donostia, Sevilla, Valentzia, Valladolid, Gasteiz eta Zaragozan. Teknikariek irisgarritasuna aztertu zuten hirigunean, udaletxean edo udal bulegoren batean, osasun zentroan, hiri-busean eta euro taxi zerbitzuan.

Ikerlanean atera den ondorio nabarmenena argi dago: egokipen obra-lanak egitean: gurpildun aulkian doazen pertsonen (18 hiriek ateratako batez besteko kalifikazioa:"ongi") erabiltzaile itsu (batez bestekoa:"erdipurdi") eta, bereziki, gorrena (batez bestekoa:"gaizki") baino ahalegin handiagoa egin dute aspaldi honetan irisgarritasuna denen eskura jartzeko

Gurpildun aulkian doazen pertsonei dagokien proba gainditu gabe utzi dute Alacant, Kordoba, Sevilla eta Valladolidek; beste muturrean,"oso ongi" kalifikazioa lortu dute Granada, Malaga, Iruñea eta Valentziak. Azterlaneko atalei goazkiela, gurpildun aulkiko ezgaituenentzako emaitza hoberenak (batez bestekoa,"ongi") udaletxerako bisitan, autobus ibilbidean eta artapen primarioko osasun-instalazioetan erdietsi dira. Hirigunearen egokipena, tamalez,"onartzeko modukoa" baino ez da, zoladura egonkorrik ez dagoelako, espaloiak eta ertzak gaizki egokiturik daudelako eta altzariak (lorontziak, farolak, seinaleak) txarto kokatuak daudelako.

Gurpildun aulkian dabilenak baino panorama okerragoa du itsuak, bere herrian erabiltzaile gisa ibili eta jarduteko unean eragozpen larriagoak dituelako. Hiria itsuentzat egokitzeaz, Espainiako 18 hiriburuetako osoko kalifikazioa"erdipurdi" denez, atal honetan hiriek ez dute proba gainditu; gainditu duen atal bakarra hirigunea da ("onartzeko modukoa" baino ez, dena dela) itsuari orientatzen lagundu beharko liokeen ukipen eta soinu bidezko zoladurarik edo seinale akustikoa duen semafororik ez izatearren. Udaletxeak eta osasun zentroak ere ez dute proba gainditu: agiriak betetzeko eta tramiteak egiteko beharrezko informazioa ez da ematen braille alfabetoan eta ordezko sistemetan. Hiri busean egoera ez da hobea (honek ere ez du proba gainditu): ez markesina eta posteetan, ez autobus barnean ere, ez du soinu-dispositiborik, ezta braille alfabetoz informazioa emateko sistemarik.

Zazpi hirik soilik gainditu dute proba (dena den, A Coruñak bakarrik gainditu du erraz samar). Itsuen premiak gaizkien betetzen dituztenen artean Kordoba, Donostia eta Gasteiz gailendu dira. Azken bi hauek, Bilbo, Cadiz, Sevilla eta Valladolid dira, era berean, gorren berariazko premietara gaizkien egokitu direnak; azterketa hau "eta larri-larri" Bartzelona, Madril, Malaga eta Oviedo bakarrik gainditu dute. Areago, A Coruña, ikerlanean osoko nota hoberena lortu duen hiria, ez da gauza izan berariazko proba honetan"erdipurdi" baino zerbait hobea ateratzeko. Alacant, Kordoba, Granada eta Murtzian ezinezkoa izan zen pertsona gorrentzako irisgarritasun-proba hau gainerako hirietan bezalako baldintzetan egitea. Hiri-busak kalifikazio polita lortu du ("ongi") entzumen alorrean ezgaituak dauden erabiltzaileen egokipenean baina, hiriguneaz ari garela, nota"onartzeko moduko" tristea baizik ez da. Nolanahi ere, herritar gorren premien araberako egokipenean gabezia larrienak udaletxe eta osasun zentroetan hauteman dira: ez batzuek, ez besteek, ez dute proba gainditu ("gaizki", arintzailerik gabe) zeinu mintzairako interprete profesionalik eta ikusteko moduko informazio-sistemarik ez dutelako.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto