Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk

  • beste pertsona bati bidali

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Klase partikularrak: denbora jakin baterako laguntza baino ez

Denbora baterako soluziotzat hartzea komeni da; beraz, lortu nahi diren emaitzak lortutakoan bukatu egingo dira

Moderazioa eta estimulua eta konparaketako taula

  Gehienetan, klase partikularrek espero zen eragina izaten dute eta arazoak konpontzeko balio dute. Gehienetan, klase horietara doazenen helburua ez da irakasgai baten gainean gehiago jakitea, irakasgaia gainditzea baizik; hori dela eta, askotan, irakasleek gaiak azaldu baino ez dute egiten, eta ez diete ikasleei laguntzen zailtasunak gainditzen. Hori horrela, klase partikularrak ematen dituzten irakasleek instruktoreak baino ez dira izaten gehienetan, eta ez dute ikasleen lan pertsonalerako ohiturak bultzatzen, eta horrek, aldi berean, ikasleek jarrera pasiboak eta menpekotasunezkoak izatea dakar.

Inplikatu guztiek -guraso, seme-alaba eta irakasleak-, denek ulertu behar dute ikasketetan laguntzeko diren klase hauek ezin direla luzarorako izan, eta amaitu egin beharko direla laguntza gehiagorik behar ez denean. Dena dela, beti daude errefortzua etengabe behar duten ikasleak, baina, jakina, kasu horietan ez da komeni ikasleak irakasle partikularraren menpe gehiegi egotea. Hitz batean, irakasleak nola ikasi, lana nola antolatu, eta arduratsu eta saiatua izaten erakutsiko dio ikasleari, eta ikasleak jakin behar du bera arduratu behar dela irakasgaia gainditzen edo ikasketetan emaitza hobeak lortzen.

KONPARAKETAKO TAULA

Irakaskuntza partikularraren alde onak eta txarrak
Irakasle partikularrak Akademiak Klase partikularretako enpresak
Matrikula Prezioa/klase ordua
6 -18 euro/ordua 40 - 80 euro/hilabet. 65 - 75 euro 16 - 21"90 euro/ordua
Alde onak
  • Gurasoek beraiek aukeratzen dituzte irakasleak.
  • Irakasleak ikasle bakoitzaren premietara egokitzen dira.
  • Normalean, klaseak ikaslearen etxean ematen dira; beraz, ikaslea ez da etxetik atera behar.
  • A priori, serioago dela ematen du.
  • Dena arautuago dago kontratu bat sinatzen delako, eta hori nolabaiteko bermea da.
  • Irakasleek, irakasteko gai diren ala ez ikusteko proba batzuk gainditu behar izateaz gain, aldian-aldian birziklapen ikastaroak egiten dituzte behar bezala prestatuta daudela ziurtatzeko.
  • Gurasoek ez dute bere seme-alabarentzat egokiena den irakaslea bilatu eta aukeratu behar, lan horren ardura gainetik kentzen dute.
  • Enpresa hauek irakasleei unibertsitateko titulazioa (diplomatura edo lizentziatura) izatea eskatzen diete.
  • Irakasleak klaseak emateko arazoren bati zango balu edo ikasle batekin bateragarritasun arazoak izango balitu, beste batek ordezkatuko luke.
Alde txarrak
  • Gehienetan, gurasoek ez dakite irakaslea irakasgai jakin bat emateko gai den ala ez, eta galdetu ere ez dute galdetzen.
  • Edozein gauza dela eta, irakasleak ezin badu klase orduren bat eman, ez dago inor irakaslea ordezkatzeko.
  • Klaseak ez dira indibidualak izaten.
  • Irakasleak ikasketa zentrora joan behar du; beraz, denbora bat galtzen du bidean.
  • Ordutegiak akademiak ezartzen ditu.
  • Matrikularen kostuaz gain klase orduak ordaindu behar dira, eta horiek gainontzeko aukeretan baino garestiagoak dira.

Iturria: Geuk egindakoa

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • : W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du