Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Txostena

Λ

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Klase partikularrak: denbora jakin baterako laguntza baino ez

Denbora baterako soluziotzat hartzea komeni da; beraz, lortu nahi diren emaitzak lortutakoan bukatu egingo dira

 Matematika, fisika, kimika eta hizkuntzak, horiek dira irakasgairik gogorrenak gure ikasleentzat, eta horiek ere dira, beraz, eskolan nota onak edo gutxienez nahiko bat ateratzeko seme-alabak klase partikularretara bidaltzen dituzten milaka familiek gehien eskatzen dituztenak. INCE Kalitatearen eta Ebaluaketaren Institutu Nazionalak argitaratu zuen "Ikasleen eskolaz kanpoko ekintzak" izeneko txostenaren arabera, DBHko ikasleen %12ak eskolaz kanpo irakasle partikular baten laguntza izaten dute, eta %20ak akademietara doa eskolan ikasitakoa sendotzeko. Izan ere, Espainian irakaskuntza partikularraren sektoreak 300 milioi euro fakturatzen ditu urtean. Derrigorrezko etapetan ari diren hamar ikasletik hiruk guraso, anai-arreba edo akademia baten laguntza izaten dute eskolan bidalitako lanak egiteko. Estatistikek erakusten dutenez, lehen hezkuntzan akademietara doazenen artean, heziketa pribatukoak publikokoak baino gehiago dira, baina bigarren hezkuntzan, berriz, proportzioa alderantzizkoa da. Educa-System enpresak egindako beste azterlan batek dioenez, eskolatik kanpo laguntza jasotzen duten ia bi milioi ikasletik bakarrik 130.000 doaz horretan bereziki prestatuta dauden irakasleengana, eta gainontzeko 1,78 milioi ikaslek, ordea, irakasle ez profesionalen laguntza jasotzen dute.

Irakasle partikularra aukeratzea

  • Lehenengo eta behin, profesional batek argitu beharko dizkio haurrari irakasgai bakoitzean dituen zalantzak; berak erakutsi beharko dio nola ikasi, nola antolatu bere lana, eta nola izan arduratsu eta saiatua lanean.
  • Erreferentziak eskatu irakasleari. Galdetu ea prestatuta dagoen eskatu zaizkion irakasgaiak emateko.
  • Konprobatu irakaslea pertsona arduratsua dela, lana ganoraz egiten duela eta klaseetara puntual heltzen dela.
  • Akademia batera joatea erabakitzen baduzu, galdetu bertan irakasteko zein metodo erabiltzen duten, emaitza onen portzentajea, ikasleak gustura egoten diren, zenbat ikasle dagoen klase bakoitzean, etab., besteak beste.
  • Haurrak 12 urte baino gutxiago badauzka, hobe da irakasle partikularra maisua izatea eta ez karreraren bat ikasten ari den bat. Maisuak eman ahal izango dion laguntza (lana nola antolatu, ikasteko teknikak, motibazioa) hobea izango da beti, horretarako duen prestakuntza hobea delako.
  • Arlo jakin batean arazoak dituzten 12 urte baino gehiagoko ikasleentzat, berriz, laguntza emango dieten irakasleek arlo horretan bereziki prestatuta egon beharko dute. Hori dela eta, gaia kontrolatzen duen bat aurkitu beharko da, eta ez hori bakarrik, gaia ondo azaltzen dakiena ere bai.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto