Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Txikienen gelan jostailuak "bizirik" irauten duen aldi luze edo tartetxoak ez du ia zerikusirik fabrikatze eta segurtasun-kontrolarekin. Diseinatzaile, psikologo eta pediatrek osaturiko taldeak onespena emanik, sortze prozesuari bukaera emateko prototipo bat egin behar da. Eredu horrek hamaika gai-azterketa, saiakera, froga eta esperimentu gainditu beharko ditu, horrelaxe lortzen baita jostailu batek merkaturatzeko behar duen gutxieneko kalitatea, lege-araudi zorrotz-zorrotza beteko bada.
Espainiako Jostailugintzan Ikertzeko Elkartea irabazi-asmorik gabeko zerbitzu erakunde pribatua da eta, jostailuen segurtasunari dagokionez, organismo ohartarazle gisa aintzat hartua dago Europar Batasunean. Erakunde horren laborategietan jostailuak analizatu egiten dira, hauen erabilerak inolako arriskurik ez duela bermatuko duten estandarrak betetzeko.
Pelutxe eta panpinek, barrua bete eta josi ondoren, dendako apalategira iritsi aurretik josturen trakzio-tolerantzia neurtzeko frogak gainditu behar dituzte. Ohiko erabileran, jostailua haustekotan, betegarriaren higienea bermatua dago.
Izkina eta muturrak neurtu egiten dira, haurrak irents ditzakeen edo ebakitzaile bihur dakiokeen ertz arriskutsurik izan ez dezan jostailuak.
Suharberatasuna egiaztatzeko saiakerek garra hedatzeko abiadura determinatuko dute. Errekuntza-ahalmena kalkulatzeko, su-íturri txiki bat gerturatzen zaio
Haurrak jostagarria zupatu edo irensten duenean organismoaren jokamoldea erreproduzitzen duen digestio-prozesua aplikatuko zaie orain jostailua osatzen duten gaiei. Saiakuntza probetan urdaileko erreakzioa 37º C-tan (gorputzeko tenperaturan) simulatzen da, metal astunen migrazioa determinatzeko xedez. Produktu osoaren ez-toxikotasuna (baita atal guzti-guztiena, independenteak balira) bermatuko da horrela.
Frogatua dago: 40 dezibeliotan soinu sentsazioa lasaia da baina 85 dezibeliotik gorako soinuak luze entzunez gero entzumen zolitasuna galtzen hasten da pertsona. Jostailuen egiazko kadentzia jakin nahi denean, ganbera erdi-anekoikoan saiakuntza akustikoak egiten dira, aparatuak sortarazten dituen soinuen intentsitateak "konfort atalasea" (bibrazio maila) eta "soinu atalasea" (hots maila) gainditzen ez dituela bermatzeko.
Haur baten hatzaren simulagailua baliatuz jostailuaren atalak banan-banan analizatuko dira espazio arriskutsuetara iristerik ez dagoela eta lakio gisa ezin funtziona dezaketela frogatzeko.
Jostagarrien isolamendu elektrikoaren kondukzio zurruntasuna eta erresistentziaren determinazioa balioztatzen direnean de 24 voltetik beherakotentsioarekin elikatzen diren jostailuek gainditu behar dituzten segurtasun faseak analizatzen dira. Proba horien bitartez, funtzionatzen ari den jostailu elektrikoa berotzen ote den aztertzen da. Horrekin batera, zirkuitulaburrik gerta ez dadin, pilak egokiro ipiniak dauden eta ezgaitasun dielektrikoa (elektrizitatearen eroale izan ez dadin) ere egiaztatzen da.
Jostailuen segurtasunari buruzko informazio zabalagoa: http://www.jugueteseguro.coop/web/cas/
Gerezia: fruitu bat baino gehiago
Salgaiak hegan
Hitza oinarri
Goi mendietako eski egokitua: zuriz jantzitako erronka
Elektrizitatearen bidea
Zorion nahiaren bidaia
Musika-ikasketak: lau mugimendu eta sinfonia bat
Garraio-hiri bat ur gainean
Mina izango ote da?
Pirinioen bihotzean zizelkatutako gozokia
Arrosa-landaketak: paisaiarik inpresionistena
Itsasoko laborariak
Nola birziklatzen dira gailu elektrikoak?
Bizi txokoak
Betiereko gaztetasuna
Argitasunak itsututa
Irudimenaren gozoa!
Ilunari argi
Azaletik mamia
Hezeguneen gainbehera eta susperraldia
Suak itzaltzen baino gehiagotan
Ilerik gabeeeee
Itsasoa kaiolan
Artea zorroan, ibili munduan
Eski egun bat: inprobisazio gutxi, eta lan asko
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa