Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk

  • beste pertsona bati bidali

Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.

Kontsumorako kreditua. Interes larregiak

Kreditua ordaintzeari utzita, bankuak exijitu dio kapitala eta atzerapen-interesak ordain ditzala

  Pertsona batek bankuarekin kontsumorako 9.015,18 euroko mailegua kontratatu zuen; 60 kuotatan ordainduko zuen, hilero 176,39 euro emanez, UBT %7,36 izaki. Handik hiru urtera bezeroak kuotak ordaintzeari utzi zionez, bankuak kontua itxi zuen, itzultzeko kapitala 4.419,70 euro zelarik. Bankuak bezeroari auzia jarri zion eta honek zorretan zegoela eta ordaindu ez zuela aitortu zuen. Epaileak, berriz, demanda partzialki bakarrik onetsi zuen eta bankuak erreklamatzen ziona baino gutxiago ordaintzera kondenatu zuen bezeroa, erakundeak aplikatutako atzerapen-interesak neurriz gainekoak zirelakoan. Entzutegiak, 2006ko apirilaren 26ko epaian maileguaren titularra kondenatu zuen kontua itxi zen egunean zor zuen kopurua ez ezik, orduz geroztik eta kapitala osatu arte sortarazitako interesak ordain zitzan. Baina hori dena, martxoaren 23ko 7/95 Legeak xedaturiko muga ezarrita, hots, atzerapen-interesa ezin daiteke izan diruaren interes legala baino bi aldiz eta erdi handiagoa. Era berean, kontsumitzaileari epaiketa-kostuen herena bakarrik ordainarazi zion.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • : W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du