Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.
Gidari baten ibilgailua bat-batean sukartu egin zen, gasolindegiko langilea erregai-tanga betetzen ari zelarik. Jabeak gasolindegiari garabia eta konponketa-lanen kostuak eskatu zizkien. Zalantza nagusia, ordea, sutearen kausa zehaztea zenez, epaiketan peritu-froga egin zen. Ondorioztatu zenez, errekuntza elektrizitate estatikoarengatik hasi zen, baina ez zegoen bat ere argi nola hasi zen sutan. Santa Cruz de Tenerifeko Lurralde Entzutegiak, 2006ko ekainaren 23an emaniko epaian, erabaki zuen bezeroari kontrataturiko zerbitzuak baliatzean eragindako kalteengatik indemnizazioa ordaindu behar zizkiola gasolindegiak. Ibilgailuaren jabearen erruduntasuna frogatzea ezinezkoa dela eta horrelako gertakariak, ohikoak ez direnez, bidezko neurriak hartuz gero saihestu egin daitezkeela argudiatuz.
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa