Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk

  • beste pertsona bati bidali

Zure afera revista.consumer.es aldizkarian konpon dezagun nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Bistan denez, aldizkari honetatik interesgarrien jotzen ditugun kontsultak bakarrik argitaratuko ditugu

Etxebizitza berriko jabeen komunitateak hornikuntza orokorretarako sarbide-gastuak ordaindu behar

2005 urtean etxebizitza erosi eta salerosketako kontratua sinatu nuen; horren eskritura, azkenean, 2007ko urtarrilaren 4an egin nuen. Hornikuntza orokorretarako -gasa, ura, etab.- sarbide-gastuak erostunak ordaindu behar ez ote dituen eta hori gure kasuari aplika dakiokeen jakin nahi nuke. Komunitatearen aurrekontu orokorrean "ezarpen-gastuak" izeneko atal berezia agertzeak despistatu egin nau.

 Kontsumitzailearen Hobekuntzari buruzko Legearen arabera, etxebizitza berria erosteak bertan bizi izateko -horretarako bidezkoak diren baldintza tekniko eta higieniko-sanitario guztiak beteaz- derrigorrezkotasuna ondorioztatzen du eta, bizigarritasun-zedula eman ahal izateko, etxean sartu eta eskriturak egitea ezinbestekoa da. Horretarako, ordea, eraikinaren lotune orokorrak ordaindu izanaren egiaztagiriak eduki behar dira: horiek gabe, gas, ura edota indar-zerbitzu oinarrizkoak zuzkitzen dituzten enpresek ezingo baitute kontraturik egin etxebizitzaren erostunarekin, zuzkiduraren titular gisa, bederen. Horrenbestez, irizpide hauek jabekideen juntan defenda ditzazun iradokitzen dizugu, komunitatearen kargurako aurrekontu orokorreko partida hori onetsi ez dadin eta, bide batez, jakinaraz diezaiozuen saltzaileari gastu horiek ordaintzearen arduraduna bera dela. Kontrako zure botoa gorabehera, juntak erabakia onetsia badu, saltzailearen kontrako erreklamazio indibiduala ezartzen has zaitezke.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • : W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du