Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kanal honetako atalak: Haurrak


Kanal honetako atalak: Brikolajea


Kanal honetako atalak: Maskotak

EROSKIren edukiak

Karbono Aztarna

Parte hartu eta informatu, kalkulatu zure CO2 aztarna, partekatu emisioak murrizteko trikimailuak… Martxan gaude beroketa globala 2ºC-tik behera mantentzeko.

Kanpaina ikusi

Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk

  • beste pertsona bati bidali

Zure afera revista.consumer.es aldizkarian konpon dezagun nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Bistan denez, aldizkari honetatik interesgarrien jotzen ditugun kontsultak bakarrik argitaratuko ditugu

Hegaldi txartela Interneten erosi duenari aire konpainiak erantzun dio prezioaren bi halako ordaindu behar duela, akats informatiko baten ondorioz

Bikotekideak eta biok hegazkin-txartelen bila web orri batean sartu ginen; hegaldia jaso eta kreditu-txartelaren zenbakia eman genien, bost txartel erosteko. Ustekabe galanta hartu genuen, berrespena adierazten zigun posta elektronikoa ikustean: hegaldietako baten prezioa, akats informatiko batengatik, gaizki eman zuen web orriak; egiazko kostua haren bi halako zen. Erantzun egin genuen, geure desadostasuna azalduz eta kontratua hasierako baldintzetan egin zekigun eskatuz. Zertan oinarri dezakegu geure erreklamazioa?

 Erreklamazioa Kontsumitzailea eta Erabiltzailea Defendatzeko Lege Orokorrean oinarri dezaten iradokiko dizugu. Bertako 8. artikuluak dioenez, produktu eta zerbitzuen eskaintza, sustapen eta publizitatea horien izaeraren, ezaugarrien, baldintzen, baliagarritasun eta helburuaren araberakoak izango dira. Eskainitako baldintza, berme eta gainerakoen edukia exiji dezakete erabiltzaileek, eginiko kontratuan edo jasotako agirian berariaz agertzen ez badira ere. Horrez gainera, kontsumitzaileari informazio zuzen eta egiatia jasotzeko eskubidea zor zaionez, produktu edo zerbitzuaren azken prezio osoaren berri zehatz-mehatz eman behar zaio, tarifari aplika dakizkiokeen gehigarri, deskontu eta gastuak xehakapenez adierazita. Eraginiko pertsona honek dioenez, on-line motako erreserba egitean izaniko akatsengatik aire-konpainiek erreklamaziorik onartzen ez dute baina beren erantzukizunez ez arduratzeko eta beren eskaintza ez betetzeko ezin har dezakete babespenik horrelako akats batean.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • : W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du