Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Gidatze kontuetan adina ez da arrisku faktorea baina 65 urtetik gorako pertsonek automobileko azturak beren osasun egoerara egokitu behar dituzte
Gizartearen zahartzeak bertako gidarien zahartzea dakar, jakina. Egun, hamar gidaritik bat 65 urtetik gorakoa da eta, aurreikuspenen arabera, 2020 urtean zifra hori bikoiztu egingo da. Autozale askorentzat, gidari zaharrak arriskutsuak dira baina, egiari zor, bakoitza modu desberdin batean zahartzen da eta zahartzaroa ez da bideko segurtasunik ezaren pareko. Ez Espainiak ez Europar Batasuneko estatuek ezarri diote inolako mugarik adinari. Espainiako Trafiko Zuzendaritza Nagusiaren datuen arabera, trafiko istripuetan inplikatuak dauden pertsonen %5 baino gutxiago dira 64 urte baino zaharrago. Horixe agertzen dute aseguru konpainiek ere: hauek ez diete 65 urtetik gorakoei inolako errekargurik, gazteenei ez bezala. Zaharren istripuak bestelako arrazoi batekin daude lotuak: zahartze prozesuan normala den gaitasun fisiko-psikikoak apaltzea, alegia.
Gauez gidatzean, ikusmena murriztearen ondoriozko istripuak Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa