Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk

  • beste pertsona bati bidali

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

16 banka erakundetako 350 kutxazain automatikori azterketa eta 1.753 erabiltzaileri inkesta egin zaie: Kutxazain automatikoek segurtasun eta ezgaituentzako eskuragarritasun probak ez ditutze oraino gainditu

Terminalek eragiketa eta zerbitzu gehiago eskuratzeko ez ezik, erabiltzaileari informazio handiagoa hartzeko aukera ere ematen dioten arren, ezinduentzako eskuragarritasuna oraino ez da aski eta beste sare batzuk erabiltzeagatiko komisioak 3,01 eurora ere iristen dira.

Dirua ateratzea garesti gerta daiteke eta konparaketako taula

Teknikaria bezero ez zen erakundeetan eginiko itzultze eragiketen %83tan erabiltzaileak 0,45 euro eta 3,01 euro arteko kostu erantsia ordaindu behar izan zuen. Sare bereko beste terminal batetik dirua ateratzeagatiko komisioak beste sare bateko terminaletako makinetatik ateratzearren ordaindu behar direnak baino dezente apalagoak dira. Bankinter, Banco Santander eta CAN-eko txartelekin dirua atera zuten teknikariek ez zuten inongo kostu gehigarririk ordaindu behar izan sare bereko beste erakunderen batean aritzearren. Egokiera horretan, ordea, gainerako erakundeetako bezeroek 0,45 eurotik 0,65 eurora arteko komisioak ordaindu behar izan zituzten.

Beste sare batetik dirua ateratzeko komisioak aurreko kasuetakoak baino garestiagoak izan ziren BBK erakundean izan ezik: bertan, kutxa horretakoa ez den kutxazain batean eragiketa egiten den aldioro 0,50 euro kobratzen da, zeinahi saretakoa dela ere. Banco Santander-eko bezeroari ere 0,50 euro kobratzen zaio 4B ez den terminal batetik ateratzearren. Euro 6000 sarekoa ez den kutxazain batean CAM edo Unicaja-ko txartela erabili zuten teknikariei 0,80 euro eta 1,50 euroko komisioa kobratu zitzaien. Kutxa, Ibercaja eta Caja Laboral-eko erabiltzaileek beste 1,80 euro ordaindu behar izan zituzten beste sare bateko terminaletik dirua ateratzearren.

Bankinter, CAN, Caja Sol eta Caja Madrid-eko bezeroek, bere aldetik, beste sare batetik esku-dirua ateratzeagatik 2,40 euro ordaindu behar izan zituzten; Caja Vital-eko bezeroek, berriz, 2,50 euro. La Caixa-n teknikariari 2,90 euro kobratu zioten Servired-ekoa ez zen kutxazain batetik dirua eskuratzearren. BBVA eta Banco Popular-eko txartelarekin 3,00 euro kostatu zen eragiketa beste sare bateko makinetan. Azterketa osoko komisio altuena 3,01 euro izan zen eta Caixa Galicia-ko bezeroari kobratu zioten, Euro 6000 sareko ez zen erakunde batetik dirua atera zuelako. Banco Popular-eko bezeroaren kasua nabarmendu beharra dago, denetatik: 0,60 euroko komisioa ordaindu behar izan zuen bere bankuko hiru kutxazainetan (horietako bi Malagan eta bestea Torremolinosen).

Dirua ateratzearren ez ezik...

Telefono mugikorra kargatzea ere posible da hamar terminaletik bederatzi baino gehiagotan. Finantza alorreko eragiketa hutsen artean, dirua sartzeko aukera ematen dute azterturiko kutxazainen %63k baina bakar batek ere ez Bankinter eta Caja Laboral-en, ezta CAM eta Unicaja-ko gehientsuenek ere. Erakunde bereko kontuetara transferentziak egiteko aukera ematen zen hamar makinatik seitan (Bankinter, Caixa Galicia eta CAN-eko bakar batean ez, ordea). Beste bankuei transferentziak eta ordainketak egitea, eta txanpon-txartela kargatzea azterketa honetako terminalen erdietan egin zitezkeen. Txekeak sartu eta kobratzea, aldiz, ez dira inondik ere horren ohikoak: azterketan agertu diren erakundeen %32 eta %12tan bakarrik egin daitezke. Beste aldetik, lau terminaletik batean udal zergak ordain ditzake bezeroak.

Kutxazainak baliatzeko aukerak, ordea, ez dira hor ahitzen. Bankinter, CAM edota La Caixa-ko terminalen batean, adibidez, bezeroak loteria eros dezake. La Caixa-ko makinetan Bahitetxeko enkanteetako hasierako prezioak ere kontsulta daitezke Bankinter, CAN eta Ibercaja-ko batzuetan bezala. Hotelean erreserba egitea, enplegua bilatzeko curriculuma sartzea, Unibertsitatean matrikulatzea, pisua bilatzea edo bidai aseguru bat kontratatzea ere egin daiteke terminal zenbaitetan. Berrikuntza gehien ezarri dituzten erakundeak, ostera ere, Bankinter eta CAM dira, Caja Vital eta BBVA-rekin batera.

Ilara amaigabean itxaron beharrik izan gabe hainbat ospakizunetarako -kontzertuak, zinema, opera, kirolak, antzerkia, museoak, etc- sarrerak eskuratzerik izango genuela burutik ez zitzaigun pasatuko orain urte batzuk; egun, kutxazainei esker, eragiketa hori minutu batzuetan egin daiteke. Azterturiko hamasei erakundeetatik bosten terminaletan (BBK, Caja Madrid, Ibercaja, La Caixa eta Unicaja) badago aukera hori. Deigarria bada ere, feria eta parkeetara joateko ticketak ere eskura daitezke horietan; era berean, La Caixa-ko makinen bitartez emakidak egin daitezke.

Kutxazainak egoera onean

Kutxazainetako garbitasun eta kontserbazio egoera hobetzeko modukoa da. Makinen %12tan paperak, zaborra edo bestelako hondakinak hauteman ziren. Denetan garbienak: BBK, Kutxa, Banco Popular, Caja Laboral, CAN eta Ibercaja-koak. Egoera tamalgarrienean zeudenak: Unicaja (%45, zikin) eta Caja Madrid (hamarretik hiru, zikin) erakundeetakoak. Terminalen %16tan ez zen ikusi paperontzirik eta, horrelakoa zegoenetan, lautik bat bete-betea zegoen. Hamar kutxazain automatikotik ia batean bonbilla erreak zeuden Caja Vital-ekoen erdietan eta BBK eta Caja Laboral-eko bostetik batean. Makinetako teklatu eta pantailen %11 zikin zeuden; proportzio hori erdiraino doa Caja Vital-ekoetan eta %20raino Banco Popular-ekoetan.

KONPARAKETAKO TAULA

Kutxazain automatikoak, aztergai
Bisitatu diren erakundeak Erabiltzaile- arentzako infor- mazioa (1) Garbitasun eta kontserbazio egoera (2) Eskuraga- rritasuna (3) Segur- tasuna (4) Zerbitzu eta eragiketak (5) Osoko balorazioa (6)
Banco Popular Ongi Onargarri Gaizki Onargarri Ongi Onargarri
Bankinter Ongi Oso ongi Gaizki Onargarri Ongi Onargarri
BBK Oso ongi Oso ongi Ongi Ongi Oso ongi Oso ongi
BBVA Onargarri Ongi Gaizki Ongi Oso ongi Onargarri
BSCH Onargarri Onargarri Muy Gaizki Onargarri Ongi Onargarri
Caixa Galicia Onargarri Ongi Gaizki Onargarri Ongi Onargarri
Caja Laboral Onargarri Oso ongi Gaizki Onargarri Ongi Onargarri
Caja Madrid Ongi Onargarri Gaizki Onargarri Ongi Onargarri
Caja Vital Kutxa Ongi Onargarri Muy Gaizki Onargarri Oso ongi Onargarri
Cajasol Oso ongi Ongi Gaizki Onargarri Ongi Onargarri
CAM Ongi Ongi Regular Ongi Oso ongi Ongi
CAN Onargarri Oso ongi Gaizki Ongi Ongi Onargarri
Ibercaja Onargarri Oso ongi Regular Ongi Ongi Ongi
Kutxa Onargarri Ongi Muy Gaizki Onargarri Oso ongi Onargarri
La Caixa Onargarri Ongi Regular Ongi Oso ongi Ongi
Unicaja Oso ongi Ongi Regular Ongi Oso ongi Ongi
Media Onargarri Ongi Gaizki Onargarri Ongi Onargarri

(1) Erabiltzailearentzako informazioa: bai kutxazain barruko kartel eta paneletan, bai makinako pantailan erabiltzaileari ematen zaion informazioa (gertueneko kutxazainen helbideak, funtzionatzen duen sarea, komisioen kobrantzari buruzko informazioa, txartelak baliogabetzeko telefonoak, etc.) aztertu da. Era berean, kudeaketa egin ondoren kutxazainek eman dituzten agirietako datuak nahikoak eta zuzenak diren ere aintzat hartu da.

(2) Garbitasun eta kontserbazio egoera: kutxazainaren kanpoaldeko eta barne-terminaletan espazioaren barnealdeko garbitasun eta kontserbazio egoera ez ezik, paperontzirik ba ote zegoen ere aztertu da. Era berean, makinen garbitasunari eta teklatuaren eta pantailaren kontserbazioa (erredurak, arraiak, pintaketak, igurtziak, zikinkeria, etab.) ere aintzat hartu da.

(3) Eskuragarritasuna: ezgaitasun fisiko, entzumen edota ikusmenekoa nozitzen duten pertsonentzat kutxazainak egokituak dauden baloratu da atal honetan: kutxazainaren altuera, sarbideak, barne-terminaletan dagoen espazioa, informazioa braille alfabetoaz edota soinu-dispositiboen bidez ematen den eta teklatuak horrela dauden. Makinetako pantailako kontrastea eta kolorea ez ezik, karaktereen tamaina ere aldatzeko aukera bilatu da.

(4) Segurtasuna: barne-kutxazainetan banda magnetikodun irekiera-dispositiboak eta ateak ixteko sistemak, baita bideo-zaintzako kamerarik ba ote zegoen aztertu da. Beste hainbat alderdi ere aintzat hartu dira, hala nola txartela eta dirua ateratzeaz informatzen duten dispositiboak, eta beste inoren aurrean klabea markatzeko arriskuaren aurrean neurriak hartzekoak.

(5) Zerbitzuak eta eragiketak: dirua ateratzeko eragiketak, azken mugimenduei buruzko kontsultak eta saldoari buruzko kontsultak aztertu dira. Horiek egin daitezkeen, makinak egiaztagiria ematen duen, billeteek nolako kalitatea duten eta eragiketa baliogabe uzteko aukera aztertu da, besteak beste. Era berean, kutxazainak eskaintzen dituen zerbitzu gehigarriak ere aztertu dira: txekeak kobratu eta sartzea, transferentziak egitea, telefono mugikorra kargatzea, txartelak erostea, etc.

(6) Osoko balorazioa: aipatutako bost atal horien batez besteko kalifikazioa.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • : W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du